• Udalak lehenengo aldiz jarriko ditu salgai Bilbao Bizikleta Bonuak  zenbait nobedaderekin.

  • Bonuak bilbotarrentzat izango dira bakarrik, eta establezimenduetan bertan eskuratu eta trukatu beharko dira. 400 €-koak izango dira bizikleta elektrikoak erosteko, eta 50 €-koak, mota guztietako bizikletetan mantentze-lanak eta konponketak egiteko. Kasu bietan, Udalak zenbatekoaren erdia jarriko du.

  • Ekimena urriaren 31n amaituko da (edo bonuak agortzen direnean). Helburua da sustatzea urian bizikleta erabiltzea eta bizikleten establezimenduetan erostea.

Bilboko Udalak Bizikleta Bonuen salmenta aktibatuko du urian bizikleta erabiltzea sustatzeko eta, aldi berean, bizikletak saltzen dituzten establezimenduetan erostea bultzatzeko. Kanpainak nobedade asko dakartza, eta lehen aldiz jarri da martxan, “Bilbao Bonuak” programaren barruan.

Nora Abete Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak azaldu duenez, laguntzen plan berri horrekin “herritarrek bizikleta erabiltzea sustatzen jarraitu nahi dugu, “Bizikleta Hiria, bizikletaz hobeto-mejor en bici” izendatu dugun ekintzen programaren barruan; eta, horrekin batera, bultzada bat eman nahi diogu tokiko merkataritzari”.

Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailaren bitartez, eta 2019-2023 Agintaldiko Planean ezarritakoaren ildotik, gainera, kutsadura akustikoa murriztea eta irisgarritasun eta hiri-berroneratze handiagoa lortu nahi dute, bai eta uriko ekonomia eta enplegua suspertzea ere.

Aurreko “Bilbao Bonuak” ez bezala, Bilbao Bizikleta Bonuak bilbotarrentzat izango dira bakarrik. Establezimenduetan bertan erosi eta trukatu beharko dituzte —ez webgunean—, NANa aurkeztuta. Bonuak erosi eta trukatzeko epea urriaren 31n amaituko da (edo bonuak agortzen direnean).

Bilbao Bizikleta Bonuak bi motatakoak izango dira:

  • BIZIKLETA ELEKTRIKOAK erosteko: 400 €-ko bonuak (erdia Udalak jarriko du: 200 €, erosleak; eta 200 €, Udalak).
  • Edozein motatako bizikletetan MANTENTZE-LANAK eta KONPONKETAK egiteko: 50 €-ko bonuak (erdia Udalak jarriko du: 25 €, erosleak; eta 25 €, Udalak).

Ekimenak 80.000 €-ko aurrekontua izango du, guztira (50.000 €, pedalei eragiteko laguntza duten bizikletak erosteko; eta 30.000 €, bizikletetan mantentze- eta/edo konponketa-lanak egiteko). 1.450 bonu jarriko dira salgai. NAN eta tiket bakoitzeko, hau da, kontsumitzaile bakoitzeko, 1 bonu emango da bizikleta elektrikoak erosteko, eta 2 bonu mantentze- eta konponketa-lanetarako. Era berean, establezimendu bakoitzari 30 bonu emango zaizkio, gehienez, bizikleta elektrikoetarako, eta mugarik gabeko kopurua mantentze- eta konponketa-lanen bonuetarako.

Hiritarrek www.bonobilbao.eus webgunean kontsultatu ahalko dute Bilbao Bizikleta Bonuak ekimenari atxikitako establezimenduen zerrenda. Bonu horiek bateragarriak izango dira Bilbao Merkataritza Bonuekin eta/edo beste administrazio batzuek abiarazitako edozein bonurekin, eta batzuk eta besteak pilatu ere egin ahalko dira.

ESTABLEZIMENDU ETA HIRITARRENTZAKO ARRETA ETA KONTSULTAKbizikleta@bilbao.eus

SARE SOZIALAK:

  • Bihar asteazkena, maiatzak 4, 16:00etatik eta ekainaren 30era arte, herritarrek MERKATARITZAKO 63.000 bonu baino gehiago eskuratu ahal izango dituzte www.bonobilbao.eus web-plataformaren bidez.

  • Bilboko Udalak ekimen hau jarri du martxan milioi bat euroko aurrekontuarekin, eta bonu bakoitzaren balioa 30 eurokoa izango da; zenbateko horren erdia udalak ordainduko du eta beste erdia herritarrek.

  • Bilboko Bonuen programa Covid-19aren kalteen aurkako Bilbao 2022 Planaren barruan dago, zeina udal-ordezkaritza duten talde guztiek adostu zuten.

Bihar, asteazkena eta maiatzak 4, Bilboko Udalak www.bonobilbao.eus webgunea aktibatuko du arratsaldeko 16:00etatik aurrera, herritarrek merkataritzako bonuak eskuratu ditzaten. Milioi bat euroko aurrekontuarekin, oraingo honetan, guztira, 63.603 bonu merkaturatuko dira, iazko antzeko kopurua, eta, horrela, 4,4 milioi euro inguruko negozio-bolumena mugiaraziko da hirian.

Bonuen prezioa, berriz ere, 30 euro izango da, eta udalak diruz lagunduko du erdia (15 euro udalaren kontu eta 15 euro herritarren kontu). Aurretik egin den bezala, web-plataforma berean eskuratuko dira (www.bonobilbao.eus), bai eta sarrerak saltzeko Kutxabanken kutxazainetan ere. Bonu batzuk, bestalde, establezimenduetan bertan eskuratu ahal izango dituzte 65 urtetik gorako pertsonek, arrakala digitalari aurre egin ahal izateko.

Eskuratzeko aldia zein trukatzeko aldia bihar hasi, maiatzaren 4a, eta ekainaren 30ean amaituko da (edo agortzen direnean). Guztira, 5 bonu eskuratu ahal izango dira NAN bakoitzeko. Erosketa-tiket bakoitzeko, gehienez ere, zenbateko bereko edo gehiagoko 4 bonu trukatu ahal izango dira. Gogoan izango duzuenez, erabiltzaileak bonuaren QR kodea aurkeztu beharko du erosketa egiterakoan edo, bestela, inprimatuta aurkeztu.

Bilboko Bonuak, halaber, bateragarriak eta pilagarriak dira beste administrazio batzuek abiarazitako kanpainekin. Beste alde batetik, hauxe da establezimenduei ezarriko zaien muga: plataformaren edo kutxazainen bitartez eskuratutako150 bonu eta saltokian bertan eskuratuko dituzten 65 urtetik gorako pertsonen 50 euro. Establezimenduak atxikitzeko epea irekita egongo da kanpaina www.bonobilbao.eus plataforman amaitu arte.

Bilboko Bonuen programa Covid-19aren kalteen aurkako Bilbao 2022 Planaren barruan dago, zeina udal-ordezkaritza duten talde guztiek adostu duten (EAJ-PNV, PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP). Programaren lehentasunezko xedea da herritarrek zuzenean kontsumitzea pandemiaren ondorioz kalte gehien pairatu duten sektoreetan.

SARE SOZIALAK:

  • Bilboko 300 negoziotara zuzentzen den ekimen berri honen helburua salmentak handitzen eta bezeroen leialtasuna areagotzen eta indartzen laguntzea da, tresna digitalen eta datu-baseen kudeaketa hobearen bitartez.

  • Horretarako, Bilbao Ekintza udal sozietatearen webgunean eman beharko dute izena, azaroaren 30 baino lehen, orrialde honetan: www.bilbaozurekin.eus.

Bilboko Udalak hiriko 300 saltokiri zuzendutako zerbitzu berri bat jarri du abian, salmentak handitzen laguntzekonegozioi merkatuan ikusgarritasun handiagoa emateko eta bezeroen leialtasuna indartzeko, mezularitza profesionaleko tresna baten bidez.

Ekimen berritzaile hori Bilbao Ekintza udal sozietatearen bitartez gauzatuko da, Hiribilduko merkataritza-sektorea babesteko aktibatu diren hainbat ekintzen barruan; izan ere, merkataritza-sektorea da pandemiak gehien zigortu duen sektoreetako bat, teknologia berrien erabilera areagotu behar izan den aldi honetan.

Ekintza-plan horren barruan, Udalak hiriko merkataritzari buruzko azterlan bat egin zuen iaz, eta honako hau adierazi zuen: «% 38k soilik zuen bere bezeroen datu-basea, eta, datu-basea zeukatenen artean, erdiak bakarrik egiten zien jakinarazpenen bat bertan zeuden pertsonei». Udal arduradunen aburuz, datu horiek ondokoa islatzen dute: «Tokiko merkataritza bereizten duena, hau da, bezeroekiko hurbiltasuna sustatzeko tresna digitalak alferrik galtzen direla».

ATXIKIPENAK ADIERAZTEKO EPEALDIAREN IREKIERA

Behar horri erantzuteko sortu da proiektu hau, “Bilbao Zurekin” izenarekin. Helburua honako hau da: batetik, zerbitzuen arloko Bilboko saltokien eta negozioen komunikazioak digitalizatzea, CRM (Customer relationship management) plataforma baten kudeaketaren bitartez; eta, bestetik, bezeroekiko harremanak sustatzea, posta elektroniko eta SMS bidezko mezularitza-zerbitzu baten bidez, eskaintzak eta promozioak merkaturatzeko helburuarekin.

Zerbitzu hau gaur hasiko da ekimen honetan parte hartu nahi duten Bilboko saltoki guztiek izena eman beharko duten webgunea aktibatuz: www.bilbaozurekin.eus.

ADITU-TALDEA ETA ARRETA PERTSONALIZATUA

Proiektuak urtebeteko iraupena izango du eta doakoa da; atxikitako negozio bakoitzarentzako auditoria digital pertsonalizatuarekin hasiko da. Auditoria hori marketin digitalean adituak diren agenteek egingo dute. Banakako azterlan horri esker, hobetu beharreko alderdiak identifikatu ahal izango dira kanal digitaletan (webguneak, sare sozialak…), zerbitzua hobeto aprobetxatze aldera.

Hasierako fase horren ondoren, profesional-taldeak mezuak prestatzen eta planifikatzen lagunduko die parte-hartzaileei, eta, besteak beste, salmentak handitzeko, negozio bakoitza posizionatzeko eta bezeroekiko konexioa eta hurbiltasuna mantentzeko eskaintzak eta sustapenak konbinatuko dituzte. Era berean, agente horiek lan-metodologia diseinatuko dute, eta bai saltoki bakoitzerako mezuak modu bakar eta esklusiboan egitea, bidalketen estrategia eta abar ere.

Beste alde batetik, negozioek modu aktiboan parte hartuko dute proiektu osoan, eta, horrenbestez, zerbitzu horren laguntza izateaz gain, ikasteko aukera ere izango dute, lehiakorragoak izateko eta emaitzen aldizkako txostena jasotzeko.

SARE SOZIALAK:

  • Ostalaritza eta gaueko aisialdiko negozioek aukera dute apirilak 30etik aurrera, Bilboko Udalak onetsitako zuzeneko laguntzak eskuratzeko. Aurrekontua 2,1 milioi euro dira, eta langile kopuruaren arabera banatuko dira. Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzekin bateragarriak izango dira.

  • Laguntza horiek Bilbao 2022 Plana: Covid-19aren Ondorioen Aurkako Neurrien barruan daude.

Apirilak 30etik aurrera, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero, hiriko ostalaritza eta gaueko aisialdiko establezimenduek eskatu ahal dituzte Bilboko Udalak onetsitako zuzeneko laguntzak, guztira, 2,1 milioi euro izango dira.

Epea zabalik egongo da hamabost egun naturaletan zehar eta izapidea telematikoki egingo da Bilbao Ekintza udal sozietatearen bitartez, hemen: www.bilbaoaurrera.eus

Programa Bilbao 2022 Plana: Covid-19aren Ondorioen Aurkako Neurriak planaren barruan dago. Neurri horiek ekitaldi honetarako erabaki zituen Udaletxeko Gobernu taldeak eta horrekin ados egon ziren Udalean ordezkaritza duten talde politikoak (EAJ-PNV, PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP).

Laguntzak bateragarriak izango dira Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzekin, eta honako oinarri hauetan araututako kalkulutik lortzen den lanpostu kopurua eta establezimendu motaren arabera banatuko dira:

II. taldea (*):

  • Bat eta hiru langile artean: 1.000 €
  • Lau eta hamar langile artean: 1.250 €
  • Hamaika langile edo gehiago: 1.500 €

III. taldea (**):

  • Bat eta lau langile artean: 1.500 €
  • Bost eta hamar langile artean: 2.000 €
  • Hamaika langile edo gehiago: 4.000 €

IV. taldea (**):

  • Bat eta lau langile artean: 2.500 €
  • Bost eta hamar langile artean: 4.500 €
  • Hamaika langile edo gehiago: 6.000 €

(*) II. taldea: tabernak, jatetxeak…
(**) III. eta IV. taldeak: pubak, diskotekak, dantza aretoak eta kafe antzokiak. III. taldeak 4:00etan itxiko du. IV. taldea 6:00etan.

Hemen informazio gehiago eskuratu eta zalantzak argitu ahal izango dituzu:

SARE SOZIALAK:

  • Laguntza hauen bidez, urtebetez ordainduko dira lokal komertzialen alokairuko gastuen eta abalak sinatzeko gastuen zati bat.

  • Plan hau esperimentala da eta Zazpi Kaleetako lonja hutsei zuzenduta dago, bereziki Belostikale, Goienkale, Dendarikale eta Artekalerako. Kale horietan, negozio berriek laguntzen modalitate biak jaso ahalko dituzte (alokairuak eta abalak).

  • Dirulaguntzak telematikoki eskatu beharko dira Bilbao Ekintza udal sozietatearen web-orrian, esteka honetan.

Bilboko Udalak laguntzak eskaintzen ditu gaur egun hutsik dauden lokaletan enpresa-ekimenak martxan jartzea errazteko.

Hartara, lonja komertzialen alokairuko gastuen zati bat eta errentatzaileek alokairua bermatzeko exijitzen dituzten abalak sinatzetik eratortzen diren gastuen zati bat ordainduko da.

Programa honek izaera esperimentala du eta Zazpi Kaleetan egingo da, bereziki Belostikalen, Goienkalen, Dendarikalen eta Artekalen negozio berriak jartzeko. Lau kaleotan laguntza mota biak eskatu ahalko dira (alokairuak eta abalak); beste hiruetan (Barrenkale, Barrenkale Barrena eta Arategizar), abalen laguntza bakarrik. Abalen ordainketa bermatzen duten finantza-entitateekin sortzen diren gastuen kasuan, dirulaguntza emateko akordio bat egin du Udalak Elkargi entitatearekin, baina beste edozein entitatetakoak izan daitezke.

Lokal hutsak aktibatzeko estrategia osagarri gisa, plan berberaren barruan eta ezelako jarduerarik baztertu gabe, lehentasuna izango dute produktu edota zerbitzu artisauak, diseinua eta izaera propioa duten bestelako ekimenak bultzatzen dituzten proiektuek, baldin eta, nolabait, orain dagoen merkataritza- eta ostalaritza-jardueraren osagarri badira. Helburua da interes bereziko erreferentziazko zona bat sortzea, erakargarriagoa izango dena, eta zonako jatorrizko jarduera berreskuratzea.

Dirulaguntzak telematikoki eskatu beharko dira Bilbao Ekintza udal sozietatearen web-orrian, esteka honetan. Epea 2023ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, edo aurrekontuko kontsignazioa agortu arte. Izan ere, deialdiko eskaerak jasotzen diren ordenan ebatziko dira.

Modu berean, interesdunek jardueraren negozio plan bat aurkeztu beharko dute. Hura egiteko, Bilbao Ekintzaren aholkularitza eta prestakuntza jasoko dituzte. Dagoeneko halako plan bat eginda edukiz gero, udal sozietateak berak balidatu beharko du. Hartara, informazio-zerbitzu bat eskainiko da helbide elektroniko honen bidez: comercio@bilbaoekintza.bilbao.eus.

LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Guztira 70.000 euroko aurrekontua dago, eta beste 70.000 euro bideratu litezke, programaren onarpenaren arabera. Ematen den laguntzak honela ordainduko ditu gastuak, negozio berria dagoen kalearen arabera:

  1. Alokairuaren kostuaren %50 lehenbiziko hamabi hilabeteetanGehienez, hilean 400 euro lokal bakoitzeko. (ez dira diruz lagunduko zergak, tasak, higiezin-kudeaketako gastuak, …). Laguntza hauek Belostikale, Dendarikale, Goienkale edo Artekaleko lokalentzat dira.
  2. Jarduerak egiten diren lokal komertzialak alokatzeko abalak sinatzearen gastuakGehienez, 400 euro lonja bakoitzeko. Zazpi Kaleetako edozeinetarako eskatu daiteke.

Bilboko Udalarentzat, “PLAN PILOTUA” da hau. Haren esperientzia eta emaitzak hiriko beste zona batzuetara estrapolatu litezke gero.

SARE SOZIALAK:

  • Laguntza horien bidez, urtebetez, diruz lagunduko da merkataritza lokalen alokairuen eta abalen sinaduren ondoriozko gastuen zati bat.

  • Plana Bilboko Alde Zaharreko Zazpi Kaleetan (bereziki, Belostikale, Somera, Dendarikale, eta Artekale) hutsik dauden lokalei zuzenduta dago. Kale horietako negozio berriek bi laguntza modalitateak eskuratu ahal izango dituzte (alokairuak eta abalak).

Bilboko Udala amaitzen ari da, egun hutsik dauden lokaletan, enpresa ekimenak abiaraztea errazteko dirulaguntzen programa berezia.

Horretarako, diruz lagunduko da merkataritza lokalen alokairuen eta abalen sinaduren ondoriozko gastuen zati bat, errentatzaileek kobratuko dutela bermatze aldera.

Programa esperimentala da; hiriko Alde Zaharreko Zazpi Kaleetara zuzenduko da, eta arreta berezia emango zaio Belostikale, Somera, Dendarikale, eta Artekale kaleetan negozio berriak jartzeari. Lau kale horietako lokalak bi dirulaguntzen modalitateak (alokairuak eta abalak) eskuratu ahal izango dituzte, beste hiru kaleek (Barrenkale, Barrenkale Barrena eta Arategizar), aldiz, soilik abalak eskuratu ahal izango dituzte.

Gastuak ordainduko direla bermatzen duten finantza erakundeekin egindako abalen gastuak ordaintzeko laguntzetarako, Udalak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Elkargi erakundearekin (beste edozein erakunde ere izan daiteke).

Planarem barruan, inolako jarduerarik alde batera utzi gabe, lokal hutsak aktibatzeko estrategia osagarri gisa, lehentasuna izango dute eskuz egindako produktu eta/edo zerbitzuak, diseinua eta berariazko nortasuna duten beste ekimen batzuk bultzatzen dituzten proiektuek, horiek nolabait osatu egiten dute dagoeneko gure kaleetan dagoen merkataritza eta ostalaritza jarduera.

Helburua interes berezia duen erreferentzia gune bat sortzea da erakargarriagoa izateko eta guneko garai bateko jarduera berrabiarazteko.

  • Interesdunek jardueraren negozio-plan bat aurkeztu beharko dute. Hura prestatzeko, Bilbao Ekintzaren aholkularitza eta prestakuntza jaso dezakete. Negozio-plana dagoeneko eginda baldin badaukate, udal sozietate honek balidatu beharko du. Horretarako, informazio-zerbitzu bat egongo da, helbide elektroniko honen bidez: comercio@bilbaoekintza.bilbao.eus.

LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Aurrekontua, guztira, 70.000 euro dira. Eta programak duen harreraren arabera beste 70.000 euro handitu daiteke. Emandako laguntzak diruz lagunduko ditu gastuak, negozioa zein kaletan kokatuta dagoen kontuan hartuta:

  1. Alokairuaren kostuaren %50, ordaindu eta lehenengo hamabi hilabeteetan, gehienez, lokaleko 400 euro izango dira hilean. (Zergak, tasak, higiezinen kudeaketa gastuak, etab. ez dira diruz lagunduko). Laguntza horiek Belostikale, Dendarikale, Somera edo Artekale kaleetako lokalei emango zaizkie.
  2. Abalen sinaduren ondoriozko gastuak jarduera horiek garatzen diren merkataritza lokalen alokairuetan, gehienez, 400 euro izango dira lokaleko. Zazpi kaleetako lokalek eskuratu ahal izango dute hori.

Gainera, laguntza eskatu ondoren, sustatzaileek prestakuntza eta aholkularitza jaso ahal izango dute, enpresa kudeaketa hobetze aldera, bai eta kasu bakoitzarentzako egokienak diren finantziazio iturriak bilatzeko laguntza zerbitzua ere.

Eskaerak aurkezteko epea datorren astean zabalduko da, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, eta indarrean egongo da 2023ko abenduaren 31ra arte, edota aurrekontua agortu arte, izan ere, deialdia hurrenkeraren araberakoa izango da.

Lokal hutsak aktibatzeko planaren dirulaguntzak Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez, telematikoki, eskatu beharko dira, “LAGUNTZAK” atalean, webgunean: www.bilbaoekintza.eus.

Bilboko Udalarentzako “PLAN PILOTUA” da, eta plan horren bidez lortutako esperientzia eta emaitzak hiriko beste gune batzuetan erabiltzeko balio ahal izango dute.

  • Gaur (astelehena) hasiko da epea establezimenduek bat egiteko MERKATARITZARI eta BIZIKLETEI zuzendutako Bilbao Bonuen kanpainarekin, www.bonobilbao.eus web-plataformaren bitartez.

  • BIZIKLETA BONUEN kasuan, lehenengo aldia da Udalak modalitate hori aktibatuko duena, urian garraiobide hori sustatzeko helburuarekin.

Gaurtik hasita (apirilak 4, astelehena), Bilbao Bonuen programa aktibatuko du Udalak, eta epea zabalduko du merkataritza- eta bizikleta-establezimenduek ekimenarekin bat egiteko, www.bonobilbao.eus plataforman.

Sartzeko eta erosteko mekanismo bera dute programa biek, eta filosofia berdina ere bai: kontsumo zuzena sustatzea pandemiak gehien eragindako sektoreetan, eta, aldi berean, uriaren ekonomia berraktibatzea. Ordea, lerro desberdinei jarraitzen diete.

MERKATARITZAKO BONUEN

MERKATARITZAKO BONUEN kasuan, 63.000 ale baino gehiago aterako dira, 1 milioi euroko aurrekontuarekin; eta, aurreko aldietan bezala, www.bonobilbao.eus plataforman eta sarrerak saltzeko aukera eskaintzen duten Kutxabankeko kutxazainetan erosi beharko dira.

Gaur (apirilak 4, astelehena) izango da lehen data: egun horretatik aurrera, establezimenduek sistemara atxiki beharko dute, eta horretarako epea zabalik egongo da ekainaren 30era arte (kanpaina amaitu arte). Aldi horretan zehar, lineako informazio-hitzaldiak eskainiko dira, merkatariek edozein motatako kontsultak egiteko aukera izan dezaten.

UDALAK ERDIA DIRUZ LAGUNDUKO DU

Bonuak salgai egongo dira maiatzaren 4tik ekainaren 30era arte, edo ale guztiak agortu arte. Eta lehen egunetik bertatik erabili ahalko dira. Berriz ere, bonu bakoitzak 30 euroko balioa izango du, eta Udalak erdia jarriko du (15 € Udalak, eta 15 € herritarrek). Arrakala digitala saihesteko, bonu horietako batzuk establezimenduetan bertan eskuratzeko gordeko dira, 65 urtetik gorako pertsonentzat.

Aurreko urteetan bezala, bonuak modu ekitatiboan banatuko dira uriko barruti guztietan. Txikizkako beste merkataritza-establezimendu guztiek egin ahalko dute bat kanpainarekin. NAN bakoitzarekin 5 bonu eskuratu ahalko dira; eta 4 erabili ahalko dira, kopuru bera edo altuagoa duen tiket bakoitzeko.

BIZIKLETA BONUA

Nobedade moduan, Bilbao Bonuak programaren barruan, Udalak kanpaina paralelo bat jarri du martxan, plataforma berean, urian bizikleta erabiltzea eta sektore horretako establezimenduetan erostea sustatzeko.

Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailaren bitartez, eta 2019-2023 Agintaldiko Planean ezarritakoaren ildotik, kutsadura akustikoa murriztu, eta irisgarritasun eta hiri-berroneratze handiagoa lortu nahi dira, bai eta ekonomia eta enplegua suspertu ere.

Lehen aldiz aktibatuko da kanpaina hori Bilbon, eta hura ere gaur (astelehena) hasiko da, establezimenduek www.bonobilbao.eus plataforman atxikitzeko epea zabalduta (apirilaren 30era arte egongo da zabalik). Herritarrek, bestalde, maiatzaren 11tik urriaren 31ra arteko (edo bonuak agortu arteko) epea izango dute txartelak eskuratu eta trukatzeko.

Beste batzuetan ez bezala, eta kanpainaren funtsezko helburuari jarraituta, kanpaina bilbotarrentzat bakarrik izango da. Gainera, bonuak establezimenduetan bertan eskuratu eta trukatu beharko dituzte herritarrek —ez webgunean—, NANa aurkeztuta.

Mota bi egongo dira:

  • BIZIKLETA ELEKTRIKOAK erosteko: 400 euroko bonuak (erdia Udalak jarriko du). (200 € erosleak/200 € Udalak).
  • Edozein motatako bizikletetan MANTENTZE- eta KONPONTZE-LANAK egiteko: 50 euroko balioa duten bonuak (erdia Udalak jarriko du). (25 € erosleak/25 € Udalak).

Aurrekontua, guztira, 80.000 eurokoa da. Kontsumitzaile bakoitzeko, muga izango da NAN eta tiket bakoitzeko 1 bonuerosketen kasuan, eta 2 bonu, mantentze- eta konponketa-lanen kasuan. Establezimenduei dagokienez, bakoitzari 30 bonu emango zaizkio bizikleta elektrikoak erostera datozen bezeroentzat, eta mantentze- eta konponketa-lanetan ez da mugarik egongo.

 ESTABLEZIMENDUEI ETA HERRITARREI ARRETA EMATEKO ETA KONTSULTEI ERANTZUTEKO:
Helbide eletronikoa: bonobilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus /

Telefonoa: 94  420 53 95

  • Laguntzen pakete berria Covid-19aren aurkako aurtengo neurrien planaren barruan dago, eta eremuetako 15 talderi eta Bizkaiko Ostalaritza Elkarteari emango diete dirua, 180.000 euro, hain zuzen ere.

  • Hamabost elkarteen kasuan, 145.000 euroko beste dirulaguntza bat jasoko dute, aldez aurretik onetsitako 290.000 euroez gain, eta Bizkaiko ostalaritzak, aldiz, 35.000 euro jasoko ditu.

Bilboko Udalak %50ean handituko ditu hiriko ostalaritzari eta merkataritzari ematen dizkion laguntzak, eta, horrela, 145.000 euroko dirulaguntza bat emango die, zeina 15 merkataritza-talderen bitartez bideratuko den. Zenbateko hori udalak udal-aurrekontuan emandako 290.000 euroei gehituko zaie; hortaz, 435.000 euroko dirulaguntza izango da guztira.

Bestalde, Bizkaiko Ostalaritza Elkartearentzako 35.000 euroko dirulaguntza bat emango da, tokiko kontsumoa sustatzeko asmoz. Udalbatzak gaur bertan onetsi dituen bi neurri berrien bitartez, guztira, 180.000 euroko dirulaguntza emango da.

Merkataritza eta ostalaritzaren sektoreei Covid-19aren kalteei aurre egiten laguntzeko Bilbao Aurrera 2020 eta 2021 planak abian jarri ondoren, Udalak neurrien beste plan bat aktibatu du aurten, udal-ordezkaritza duten talde politikoek adostuta.

Gaurko osoko bilkuran onetsi diren ostalaritza eta merkataritzako laguntzak azken plan horren barruan daude, hau da, elkarteei laguntzen eta babesten jarraitzeko eta auzoak suspertzen eta dinamizatzen jarraitzeko planean.

Hiriko jarduera ekonomikoa bultzatzeko programek gora egin dute urterik urte. 2020. urtean 350.000 euro izan ziren, eta 2021. urtean 180.000 euroko dirulaguntza eman zen, hau da, 530.000 euro guztira. Orain, beste 180.000 euro gehituko zaizkio.

15 elkarteetan proposatutako partida, GUZTIRA:

  • BILBAO CENTRO MERKATARITZA ELKARTEA: 123.000€.
  • ALDE ZAHARREKO MERKATARIEN ELKARTEA: 88.500€.
  • DEUSTO BIZIRIK MERKATARITZA ELKARTEA: 27.000€.
  • HIRU AUZO MERKATARIEN ELKARTEA: 21.000€.
  • REKALDE BIHOTZEAN MERKATARIEN ELKARTEA: 21.000€.
  • LAGUNTASUNA (ZORROTZAKO MERKATARIEN ELKARTEA): 21.000€.
  • AUZOA BERRITZEN 2. BARRUTIKO MERKATARIEN ELKARTEA: 21.000€.
  • TXURDINAGAKO MERKATARIEN ELKARTEA: 21.000€.
  • SANTUTXUKO MERKATARIEN ELKARTEA: 16.500€.
  • OTXARKOAGAKO MERKATARIEN ELKARTEA: 16.500€.
  • SAN FRANTZISKO, BILBO ZAHARRA ETA ZABALAKO MERKATARI ETA ENPRESEN ELKARTEA: 16.500€.
  • BASURTO BERRI BASURTUKO MERKATARIEN ELKARTEA: 10.500€.
  • ERRIBERAKO MERKATUKO MERKATARIEN ELKARTEA: 10.500€.
  • REKALDE BIHOTZEAN MERKATARIEN ELKARTEA: 10.500 €
  • OTXARKOAGAKO MERKATARIEN ELKARTEA: 10.500 €.
  • Udalak berriz atera ditu Bilbao Bonuak, uriko merkataritza eta kulturaren sektorera bideratuak, Covidaren Ondorioen Aurkako Neurrien Bilbao 2022 Planaren barruan. Lehenengo fasean, apiriletik aurrera, merkataritzara zuzendutakoak aktibatuko dira. 63.000 bonu baino gehiago aterako dira eta bonu bakoitzak 30 euroko balioa izango du, erdia Udalak jarrita.

  • Aldi berean, Udalak beste bonu-programa bat jarriko du martxan, bizikletaren erabilera sustatzeko.

Udalak abian jarri du Bilbao Bonuen programa, Covidaren Ondorioen Aurkako Neurrien Bilbao 2022 Planaren barruan dauden neurrietako bat betez; plan hori udal-ordezkaritza duten talde guztiekin adostu zen (EAJ-PNV, PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP). Gogoratuko duzuenez, programa horren helburu nagusia da sustatzea herritarrek kontsumi dezatela pandemiaren eragin handiena izan duten sektoreetan. Koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko Udalak abiarazitako ekintzarik berritzaileenetako bat da honako hau eta 2020ko, 2021eko eta 2022ko Planen barruan egin da.

Oraingo honetan, 1,5 milioi euroko balioarekin, Udalak MERKATARITZAKO bonuak aterako ditu. Bonu horiek apirilean jarriko dira salgai, eta ondoren, KULTURA sektorekoak etorriko dira, bigarren etapa batean, udazkenean.

Merkataritzako bonuen kasuan, 63.000 bonu baino gehiago dira, eta, aurreko aldietan bezala, www.bonobilbao.eus plataforman eta sarrerak saltzeko aukera eskaintzen duten Kutxabankeko kutxazainetan erosi beharko dira. Berriz ere, bonu bakoitzak 30 euroko balioa izango du, eta Udalak erdia jarriko du (15 € udalak eta 15 € herritarrek). Bonu horietako batzuk establezimenduetan bertan eskuratzeko gordeko dira, 65 urtetik gorako pertsonentzat, arrakala digitala saihesteko helburuarekin.

MERKATARITZAKO BONUEN DATA NAGUSIAK

Programaren data garrantzitsuei dagokienez, datorren astelehenean, apirilak 4, saltokiak kanpainari atxikitzeko webgunea aktibatuko da (www.bonobilbao.eus).

Herritarrek bonuak erosteko epea maiatzaren 4an hasi eta ekainaren 30ean amaituko da.

BILBAO BIZIKLETA BONUAK

Aldi berean, berrikuntza gisa, Udalak beste bonu-pakete bat jarriko du martxan, urian bizikletaren erabilera sustatzeko eta, aldi berean, Bilboko bizikleta-dendetan erosketak egiteko.

Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailaren bitartez, eta 2019-2023 Agintaldiko Planean ezarritakoaren ildotik, gainera, kutsadura akustikoa murriztu eta irisgarritasun eta berroneratze urbano handiagoa lortu nahi dira, bai eta ekonomia eta enplegua suspertu ere.

Bonu horiek bi motatakoak izango dira:

  • BIZIKLETA ELEKTRIKOAK erosteko: 400 euroko bonuak (erdia Udalak jarriko du: 200 € erosleak/200 € Udalak).
  • Era guztietako Bizikleten mantentze-lanak eta konponketak egiteko: 50 euroko balioa duten bonuak (erdia Udalak jarriko du: 25 € erosleak/25 € Udalak).

80.000 euroko aurrekontuarekin, modalitate hau Bilboko herritarrei eta saltokiei zuzenduta dago. Datei dagokienez, establezimenduak atxikitzeko eguna, merkataritza bonuak bezala, apirilaren 4an hasiko da eta hau ere plataforma honetan egin beharko da: www.bonobilbao.eus.

Bonuak maiatzaren 11tik urriaren 31ra bitartean egongo dira salgai.

  • Proposamen berria alkatearen eta udal-ordezkaritza duten taldeen arteko bileran adostu da gaur, Covidaren ondorioei aurre egiteko Bilbao 2022 Planeko neurrien barruan.

  • Laguntzak enplegatutako pertsonen kopuruaren arabera banatuko dira, eta Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituenekin batu ahal izango dira.

Bilboko Udalak 2,1 milioi euro bideratuko ditu uriko ostalaritzaren eta gaueko aisiaren sektorerako zuzeneko laguntzetara, pandemiaren eragin handiena jasaten ari diren kolektiboak indartzen jarraitzeko helburuarekin. Bizkaiko Ostalaritza Elkartearekin aztertu ondoren, ekimena gaur adostu dute bilera batean Alkateak eta udal ordezkaritza duten talde politikoek (EAJ-PNV, PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP), Covidaren ondorioei aurre egiteko Bilbao 2022 Planean aurtengo ekitaldirako onartu diren neurrien harira.

Laguntzak Eusko Jaurlaritzak emandakoekin metatu ahal izango dira eta establezimendu motaren eta langile kopuruaren arabera banatuko dira:

II. TALDEA (*):

  • 1-3 langile: 1.000 €.
  • 4-10 langile: 1.250 €
  • 11 langiletik gora: 1.500€

III. TALDEA (**):

  • 1-4 langile: 1.500 €.
  • 5-10 langile: 2.000€
  • 11 langiletik gora: 4.000 €

IV. TALDEA (**):

  • 1-4 langile: 2.500€
  • 5-10 langile: 4.500 €
  • 11 langiletik gora: 6.000 €

(*) II. taldea: tabernak, jatetxeak… Itxiera-ordua 01:00etan.
(**) III. eta IV. taldeak: pubak, diskotekak, dantza-aretoak eta kafe-antzokiak. III. taldekoen itxiera-ordua 4:00etan eta IV. taldekoena 06:00etan.

Laguntzak apirilaren amaieratik aurrera eskatu ahal izango dira, BAOan argitaratu eta biharamunean hasita. Epea 15 egun naturaletan irekita egongo daeta tramitazioa modu telematikoan egingo da bilbaoaurrera.eus estekaren bitartez.