• Bilboko Udalak BILBAO BONUEN programari atxikitzeko epea luzatu die ostalaritza-establezimenduei —gaur amaitu da epea—, bonuak agortzen diren arte; herritarrek martxoaren 15etik aurrera eskuratu ahalko dituzte bonuak.

  • Guztira, 100.000 bonu merkaturatuko ditu udalak; gainera, hainbat berrikuntza egongo dira eta, besteak beste, bezeroek establezimendua aukeratu ahal izango dute.

Ostalaritza- eta sukaldaritza-sektoreak egindako eskaerak kontuan hartuta, establezimenduek programarekin bat egiteko epea —gaur bertan, asteazkenean, amaitu dena— luzatzea erabaki du Bilboko Udalak, bonuak agortzen diren arte.

Horrenbestez, ez da programarekin bat egiteko azken egunik egongo. Hala ere, lehenbailehen atxikitzeko gomendatzen die Udalak, izan ere, martxoaren 15an hasiko dira herritarrei bonuak saltzen.

Hona hemen programarekin bat egiteko webgunea: www.bonobilbao.eus. Kontsultak eta zalantzak bonobilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez egin daitezke, baita telefono bidez ere: 94 420 53 95. Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.

Gogorarazi beharra dago kanpaina honen bidez 100.000 bonu baino zertxobait gehiago jarriko direla martxan, eta hiriko barruti guztietatik banatuko direla. BERRITASUN gisa, herritarrek establezimendua aukeratu ahal izango dute bonua erosterako unean.

Ostalaritza-establezimendu bakoitzak gehienez 6.000 euro jaso ditzake kontsumitzaileek trukatutako bonuetan. Behin bonua erosita eta erabili baino lehen, ostalaritza-lokalak Udalak emandako zatia jasoko du, bonuen zenbatekoaren % 50a.

Udalak milioi bar euroko aurrekontua bideratu du programa honetara, zeinak 3,4 milioi euro baino gehiagoko negozio-eragina ekarriko dion hiribilduari.

NORK EGIN DEZAKE BAT?

OSTALARITZAREN SEKTOREAREN barruan dagoen edozein enpresa-jarduera duen pertsona fisiko edo juridiko guztiek parte hartu dezakete kanpainan, baldin eta jendeari irekita dagoen establezimendu bat badute Bilbon, bai eta ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetakoren batean dagokion alta emanda badute ere.

Honako hauek parte hartu ahal izango dute, besteak beste: jatetxeak, kafetegiak eta tabernak janariarekin eta janaririk gabe, txokolategiak, izozki-dendak, hortxata-dendak, dantzalekuak, diskotekak eta saltoki handietako establezimenduak.

Horrez gain, negozioek establezimendu bat baino gehiago badute Bilbon, establezimendu guzti-guztiak atxiki ahal izango dituzte, banan-banan.

Gaur arte 400 lokalek egin dute programarekin bat, baina zifra horrek gora egitea espero da, kontsulta ugari jaso baita.

FUNTSEZKO DATAK

  • Establezimenduek bat egiteko data: 2021eko ekainaren 30era arte edo bonuak agortu arte.
  • Herritarrek bonuak eskuratzeko data: martxoaren 15etik ekainaren 30era.
  • Herritarrek bonuak trukatzeko data: 2021eko uztailaren 31ra arte.
  • Webgunea: www.bonobilbao.eus
  • “Gertu erosita, urrutira iritsiko gara” lelopean, Gurutze Beitia aktoreak diploma bat eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen gutun bat emango dizkie Bilbao Dendak-eko elkarte guztiei eta Bizkaiko Ostalaritza Elkarteari.

  • Otsailaren 23an eta 24an emango dira sariak, hiriko hainbat puntu garrantzitsutan.

  • Banaketa-zentroak Mercabilbaoren berme-zigilua daramaten 250 binilo emango dizkie elikagaien arloko merkatariei, euren establezimenduetan jar ditzaten.

Bilboko gertuko merkataritza sustatzeko konpromisoari leial, otsailaren 23an eta 24an, Mercabilbaok aintzatespena emango die Bilbao Dendak osatzen duten merkatarien 13 elkarteei eta Bizkaiko Ostalaritza Elkarteariosasun-krisi honetan milaka familia produktu fresko eta kalitatezkoekin elikatzen jarraitzeko egiten ari diren lanarengatik eta ahaleginarengatik.

Guztia Elikagai Unitatean diharduten handizkako enpresa guztien berme-zigiluarekin.

Gertu erosita, urrutira iritsiko gara” lelopean, Gurutze Beitia aktoreak, kanpaina honen irudiak, diploma bat eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen gutun bat emango dio elkarte bakoitzeko ordezkari bati, hiribilduko hainbat puntu garrantzitsutan.

Horrela, indartu egingo da Mercabilbaok ematen duen babesa, eta, orain, inoiz baino gehiago, gertuko merkataritza eta ostalaritza arduratsuagoaren alde apustu egitearen garrantzia areagotuko da.

BILBAO DENDAK-EKO ELKARTEAK

  • Basurtuko Merkatarien Elkartea. Basurto Berri
  • Bilbao Centro Enpresa-elkartea
  • Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartea
  • Deustuko Merkatarien Elkartea. Deusto Bizirik
  • 2. barrutiko Merkatarien Elkartea. Auzoa berritzen
  • Otxarkoagako Merkatarien Elkartea
  • Errekaldeko Merkatarien Elkartea. Errekalde Bihotzean
  • San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabalako Merkataritza eta Enpresa Elkartea
  • San Inazioko, Elorrietako eta Ibarrekolandako Merkatarien Elkartea. Hiru Auzo
  • Santutxuko Merkatarien Elkartea
  • Txurdinagako Merkatarien Elkartea
  • Zorrotzako Merkatarien Elkartea. Laguntasuna
  • Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkartea

AINTZATESPENAK BANATZEKO EGUNAK, ORDUAK ETA LEKUAK

Otsailak 23, asteartea

  • Bilbo Zaharra. Mariaren Bihotza plaza. 11:00etan.
  • Erriberako Merkatua. Merkatuaren ataria. 11:45ean.
  • Alde Zaharra. Plaza Barria. 12:30ean.
  • 2. barrutia. Funikular plaza. 13:15ean.
  • Santutxu. Karmelo plaza. 16:00etan.
  • Txurdinaga. Txomin Garat. 16:45ean.
  • Otxarkoaga. Kepa Enbeita plaza (Kioskoa). 17:30ean.

Otsailak 24, asteazkena

  • Bilbo Erdialdea. Indautxu plaza. 11:30ean.
  • Basurtu. Aita Donosti plaza. 12:15ean.
  • Ercilla kalea. 13:10ean.
  • Deustu. San Pedro plaza. 16:00etan.
  • Zorrotza. Azoka Plazako frontoia. 17:00etan.

Azken hilabete hauetan, arrandegiek, harategiek, frutategiek, kolmatuek, supermerkatu txikiek eta ostalaritzako establezimenduek lanean jarraitu dute atseden barik, kontsumitzaile guztientzako produkturik onenak eskaintzen jarraitzeko. Orain, inoiz baino gehiago, Mercabilbaok funtsezko eragile gisa jartzen ditu elikagaien banaketa-katean eta Bilboko eta bere gune metropolitarreko ekonomia eta gizarte sustatzaile gisa.

BILBOKO ALKATEAREN AINTZATESPENA

Alkateak gogorarazi duen bezala, “betiko ultramarino-denda, fruta-denda, arrandegi, harategi eta okindegiek, auzo bakoitzean daudenek, etxe ingurukoek, lanari ekin zenioten, herritarrentzako beharrezko zerbitzuarekin jarraitzeko. Pertsianak goian, auzokide bakoitzari eman zenioten gogoa, adeitasuna, bokazioa eta itxaropena bezain goian. Ondo baino hobeto merezi duzue omenaldi txiki hau, zuen lan eskergarengatik”.

Gutun berean, Juan Mari Aburtok hau adierazi du: “2020ak, derrigorrezko konfinamendua, kale desolatuak eta ziurgabetasuna ekarri zituen pandemia horren oroitzapen ezabaezina ere utziko du. Guztiok inoiz ezagutu gabeko egoera, eta, inoiz baino gehiago, gure merkatariak edukitzearen garrantziaz jabetu ahal izan gara berriro. Hori dela eta, gure aintzatespenik handiena eman gura diegu”.

BINILO BANAKETA, MERCABILBAOREN KALITATE-ZIGILU GISA 

Halaber, datozen egunetan, Elikagaien Unitateko langileek alkatearen gutuna eta 250 binilo inguru banatuko dituzte Bilboko elikagai-saltokien artean, Mercabilbaok eskaintzen duen kalitate-zigilu gisa euren lokaletan jar ditzaten. Horrez gain, eskerrak emango dizkiete elikadura-zentroan diharduten handizkako enpresetan egunero jartzen duten konfiantzarengatik. Binilo bakoitzak Gurutze Beitia aktorearen argazki bat eta kanpainaren goiburu nagusia den “Gertu erosita, urrutira iritsiko gara” esaldia ditu.

Ekimen hori, 2019aren amaieran Mercabilbaok bultzatu zuen eta hiru helburu argi lortu gura zituen “Jaten duguna garelako. Gertu erosita urrutira iritsiko gara” kanpainaren barruan dago: merkataritzaren arloan belaunaldien arteko erreleboa bultzatzea, elikadura osasungarria sustatzea eta elikagaien banaketaren merkatuan gauzatzen den jarduera ekonomikoari balioa ematea.

Ildo horretan, eta bere plan estrategikoarekin bat etorriz, kanpaina osoaren bidez, elikagaiak banatzeko zentroak indartu egiten du enpleguarekiko, kontsumo arduratsuarekiko, ingurumenarekiko eta elikagaiak alferrik ez xahutzeko duen gizarte-erantzukizuna. Begirada bat etorkizuneko Mercabilbaori, Hiribilduaren eta bere ingurunearen eraldaketa ekonomikoa eta soziala sustatzeko gai den zerbitzu-enpresa publikoa.

  • Udalak gogoratu nahi du otsailaren 24an amaituko dela ostalaritzaren sektorerako Bilboko Bonuen laguntzak eskatzeko epea. Parte hartzeko, derrigorrezkoa izango da webgunean izena ematea: www.bonobilbao.eus.

  • Guztira, 100.000 bonu baino gehiago kaleratuko dira; hau da, 3,4 milioi euroko negozio-eragina sortu nahi da hirian.

  • Herritarrek martxotik aurrera eskuratu ahal izango dituzte bonuak, eta, berri gisa, establezimendu bakoitzari bonu bakoitzaren erosketaren % 50 ordainduko zaio —6.000 EURORA ARTEKO mugarekin—.

Ostalaritza eta jatetxeen establezimenduek webgunearen bitartez bat egin dezakete dagoeneko www.bonobilbao.eus DERRIGORREZKOA ETA BEHAR-BEHARREZKOA IZANGO DA Bilboko bonuekin Bilboko Udalak eskuragarri jarri nahi dituen laguntzak eskuratzeko.

Bestalde, udalak sektoreko profesional guztiei gogorarazi nahi die, merkataritzako eta kulturako kanpainetan ez bezala, oraingo honetan, bat egiteko datak itxiak izango direla: otsailaren 10ean hasi eta otsailaren 24an amaituko da.

Guztira, 100.000 bonu baino gehiago banatuko dira hiriko barruti guztietatik. Ia 2 milioi euroko aurrekontua erabiliko da, eta bi milioi euro horietatik milioi bateko ekarpena egingo du udalak. Horrek 3,4 milioi euro baino gehiagoko negozio-eragina izango du hirian.

Herritarrek martxotik aurrera eskuratu ahal izango dituzte bonuak, eta berri bat egongo da: bonu bat erosten den bakoitzean, ordaindutakoaren % 50 establezimenduari ordainduko zaio zuzenean. Establezimenduek 6.000 euroko muga izango dute.

Orain aktibatuko diren bonuak aurreko ekitaldiko Bilbao Aurrera Planekoak dira; izan ere, ezin izan ziren merkaturatu COVID-19ak eragindako osasun-egoeran lokalak ixteko agindua eman zelako.

Posta elektroniko baten bitartez bidali ahal izango dira kontsulta eta zalantza guztiak: bonobilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus, edo, bestela, telefono-zenbaki honetara deituz: 94 420 53 95. Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.

NORK EGIN DEZAKE BAT?

Ostalaritzaren sektorearen barruan dagoen edozein enpresa-jarduera duen pertsona fisiko edo juridiko guztiek parte hartu dezakete kanpainan, baldin eta jendeari irekita dagoen establezimendu bat badute Bilbon, bai eta ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetakoren batean dagokion alta emanda badu ere.

Honako hauek parte hartu ahal izango dute, besteak beste: jatetxeak, kafetegiak eta tabernak janariarekin eta janaririk gabe, txokolategiak, izozki-dendak eta ortxata-dendak.

Horrez gain, negozioek establezimendu bat baino gehiago badute Bilbon, establezimendu guzti-guztiak atxiki ahal izango dituzte, banan-banan.

Kanpaina Bilbao Aurrera 2021 Planarekin batera luzatuko da, eta udal-ordezkaritza duten alderdi guztiekin adostu dira. Pandemia piztu zenean, iaz, abian jarri zen lehenengo neurrien programaren jarraipena da, eta aurrekoa indartzeko pentsatu.

  • Bihartik, asteazkena, hilak 10, hasi eta otsailaren 24ra arte, ostalaritza/jatetxeetako sektoreak Bilboko Bonuen kanpainarekin bat egin ahal izango da, www.bonobilbao.eus webgunean izena emanda. Pandemiaren ondorioz iaz aktibatu ezin izan zen 2020ko edizioa da.

Bihartik, asteazkena, otsailak 10, hasi eta hilaren 24ra arte, www.bonobilbao.eus webgunean izena eman beharko dute Bilboko Bonuen Kanpainarekin bat egin nahi duten ostalaritzako establezimendu guztiek. Pandemiaren ondorioz iaz aktibatu ezin izan ziren bonuak dira. Guztira, 100.000 bonu baino gehiago banatuko dira hiriko barruti guztietatik.

Laguntzen prozesua arintzeko, udalak programa aldatu du, eta plataforma espezifiko bat sortu du. Orain jarriko da martxan, ostalariek bat egiten dutenean. Era horretan, sistema eragile osoa prest egongo da herritarrek bonuak eskuratzen dituzten unerako, gutxi gorabehera, hilabete barru.

Aldi berean, informazio-hitzaldiak egingo dira kanpainari buruzko xehetasunak emateko. Udalak ordainketak aurreratzeko asmoa duela izango da berririk garrantzitsuena. Hain zuzen ere, kontsumitzaileek bonuak eskuratzen dituzten unean hasiko dira ordainketak egiten, pandemiaren ondorioz establezimenduek itxita egon behar badute ere.

Informazio-saioetan parte hartzeko, webgune honetan eman behar da izena: www.bonobilbao.eus. Bestalde, mota guztietako zalantzak argitzeko zerbitzu bat jarri da martxan. Zerbitzua erabili ahal izateko, bonobilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikora idatzi dezakezue, edo telefono-zenbaki honetara deitu: 944205395. Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.

Aurretik esan den bezala, bonuak hiriko barruti guztietatik banatzeko asmoa du udalak. Guztira, 100.000 bonu baino gehiago kaleratzea aurreikusi da, hau da, ia 2 milioi euro (udalak 1 milioi euroko ekarpena egingo du). Horrek 3,4 milioi euro baino gehiagoko negozio-eragina izango du hirian.

NORK EGIN DEZAKE BAT?

Ostalaritzaren sektorearen barruan dagoen edozein enpresa-jarduera duen pertsona fisikok edo juridikok parte hartu dezake kanpainan, baldin eta jendeari irekita dagoen establezimendu bat badu Bilbon, bai eta ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetakoren batean dagokion alta emanda badu ere. Honako hauek parte hartu ahal izango dute, besteak beste: jatetxeak, kafetegiak eta tabernak janariarekin eta janaririk gabe, txokolategiak, izozki-dendak eta ortxata-dendak.

Horrez gain, negozioek establezimendu bat baino gehiago badute Bilbon, establezimendu guzti-guztiak atxiki ahal izango dituzte, banan-banan.

BILBOKO BONUEN PROGRAMA

Gogoan izango duzunez, #BonoBilbao programa udalak martxan jarritako #BilbaoAurrera2020 Planaren barruan zehaztu den ekimen bat da. Covid-19aren ondorioz kalte gehien pairatu duten lau sektoreentzat pentsatu da: merkataritza, kultura, ostalaritza/jetetxeak eta turismoa.

Lehenengo bien bonuak, merkataritzakoak (48.727 bonu) eta kulturakoak (34.26 bonu) iaz jarri ziren martxan, eta bonu guzti-guztiak agortu ziren. Gainera, ia guztiak trukatu dira dagoeneko (% 87 merkataritzan eta % 76 kulturan). Beste alde batetik, ostalaritza eta turismoarenak daude, pandemiaren egoeraren ondorioz ezin izan baitziren data haietan aktibatu. Une honetan, ostalaritzako/jatetxeetako bonuak kaleratu ondoren, turismoari dagozkionak baino ez dira garatu behar.

Gogoan izan behar dugu pertsona (NAN) bakoitzak, guztira, 20 bonu izango dituela lau kanpainetarako (merkataritza, kultura, ostalaritza eta jatetxeak eta turismoa).

Kanpaina horiek urtarrilaren 29an aurkeztu zen #BilbaoAurrera2021 Planarekin luzatuko dira, eta, era berean, udal-ordezkaritza duten alderdi guztiekin adostu dira. Pandemia piztu zenean, iaz, abian jarri zen lehenengo neurrien programaren jarraipena da, eta aurrekoa indartzeko pentsatu da.

  • Udalak ostalaritza/jatetxeen sektorerako bonuen kanpaina kaleratuko du jada, eta, horretarako, lehenengo etapan establezimenduak atxikitzeko prozesuari ekingo dio: www.bonobilbao.eus webgunean egingo dute bat ekimenarekin. Data zehatz eta itxiak izango dituzte: otsailaren 10etik 24ra. Pandemiaren ondorioz iaz aktibatu ezin izan ziren 2020ko Bilboko Bonuak dira. Turismokoak aplikatzeke geratuko dira oraindik.

  • Informazio-hitzaldiak egingo dira ostalaritzako establezimenduak atxikitzeko prozesua arintzeko, eta, bertan, kanpainaren inguruko xehetasun guztiak azalduko dira, bai eta udalak ordainketak aurreratzeko duen helburua ere, bonuak eskuratzen hasi ondoren, nahiz eta lokalak itxita egon.

Covid-19aren osasun-krisiaren ondorioz une honetan itxita dauden establezimenduen ostalaritza eta jatetxeen sektorearen laguntzak arintzeko asmoz, Bilboko Udalak 2020. urteko BONUen programa aldatu du, eta berehala jarriko ditu martxan. Pandemiaren ondorioz iaz aktibatu ezin izan ziren bonuak dira. Guztira, hiriko barruti guztietatik bananduko diren 100.000 bonu baino gehiago.

Horretarako, plataforma espezifiko bat sortu da, eta lehenengo etapan jarriko da martxan, ostalariek bat egin dezaten. Era horretan, sistema eragile osoa prest egongo da herritarrek bonuak eskuratzen hasten direnerako.

Informazio-hitzaldiak egingo dira establezimenduak atxikitzea errazteko eta arintzeko. Bertan, kanpainaren xehetasunen berri emango da, bai eta udalak ordainketak aurreratzeko duen helburuaren berri ere. Hain zuzen ere, kontsumitzaileek bonuak eskuratzen dituzten unean hasiko dira ordainketak, pandemiaren ondorioz establezimenduak itxita egon behar badute ere.

Informazio-saioetan parte hartzeko —otsailaren 8an hasiko dira—, webgune honetan eman behar da izena: www.bonobilbao.eus, otsailaren 4tik aurrera. Era berean, zalantza eta kontsulta guztiak posta elektroniko (bonobilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus) bidez argitu ahal izango dira, baita 94 420 53 95 (09:00etatik 14:00etara).

DATA ZEHATZAK ETA WEBGUNEA

2020ko Bilboko Bonuen merkataritza eta kulturaren bonuen berritasunetako bat izango da atxikitzeko data zehatz eta itxiak eskainiko direla, otsailaren 10etik 24ra, eta webgune honetan eman beharko dutela izena: www.bonobilbao.eus.

Oraingo honetan ere, bonuak hiriko barruti guztietatik banatzeko asmoa du udalak. Guztira, 100.000 bonu baino gehiago kaleratzea aurreikusi da, hau da, ia 2 milioi euro mugituko dira hiriko barruti guztietatik (udalak 1 milioi euroko ekarpena egingo du). Horrek 3,4 milioi eurotik gorako negozio-eragina izango du hirian.

NORK EGIN DEZAKE BAT?

Ostalaritzaren sektorearen barruan dagoen edozein enpresa-jarduera duen pertsona fisiko edo juridikok parte hartu dezake kanpainan, baldin eta jendeari irekita dagoen establezimendu bat badu Bilbon, bai eta ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetakoren batean dagokion alta emanda badu ere.

Honako hauek parte hartu ahal izango dute, besteak beste: jatetxeak, kafetegiak eta tabernak janariarekin eta janaririk gabe, txokolategiak, izozki-dendak eta ortxata-dendak. Horrez gain, negozioek establezimendu bat baino gehiago badute Bilbon, establezimendu guzti-guztiak atxiki ahal izango dituzte, banan-banan.

BILBOKO BONUEN PROGRAMA

Gogoan izango duzunez, #BonoBilbao programa udalak martxan jarritako #BilbaoAurrera2020 Planaren barruan zehaztu den ekimen bat da. Covid-19aren ondorioz kalte gehien pairatu duten 4 sektoreentzat pentsatu da: merkataritza (48.727 bonu); kultura (34.26 bonu); ostalaritza/jatetxeak eta turismoa.

Lehenengo bien bonuak (merkataritza eta kultura) iaz jarri ziren martxan, eta bonu guzti-guztiak agortu ziren. Gainera, ia guztiak trukatu dira dagoeneko (% 87 merkataritzan eta % 76 kulturan). Beste alde batetik, ostalaritza eta turismoarenak daude, pandemiaren egoeraren ondorioz ezin izan baitziren data haietan aktibatu. Une honetan, ostalaritzako/jatetxeetako bonuak kaleratu ondoren, turismoari dagozkionak baino ez dira garatu behar.

Gogoan izan behar dugu pertsona (NAN) bakoitzak, guztira, 20 bonu izango dituela lau kanpainetarako (merkataritza, kultura, ostalaritza eta jatetxeak eta turismoa).

Kanpaina horiek urtarrilaren 29an, ostirala, aurkeztu zen #BilbaoAurrera2021 Planarekin luzatuko dira, eta udal-ordezkaritza duten alderdi guztiekin adostu dira. Pandemia piztu zenean, iaz, abian jarri zen lehenengo neurrien programaren jarraipena da, eta aurrekoa indartzeko pentsatu da.

Bilboko Udala ostalaritzako lehen laguntza zuzenak ordaintzen hasiko da datorren astean.

Datorren astean, Bilboko Udalak ostalaritzarako zuzeneko laguntzen planera sartzeko jasotako lehen 20 eskaerak ordaintzen hasteko asmoa du. Plan hori Udalaren ohiz kanpoko programa da, eta 3,3 milioi euroko aurrekontua du, Covid-19k eragindako sektoreari laguntzeko.

Laguntzak aurkezteko epea ireki zenetik, abenduaren 23tik, 1.254 eskaera jaso dira. Gogoratu behar da epea datorren urtarrilaren 31ra arte luzatuko dela, eta laguntzak Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez izapidetzen dira, honako webgune honetan sartuta: www.ayudashosteleriabilbao.eus.

Zenbateko hori gehitu behar zaie, ezohiko neurri gisa, Bilbao Aurrera 2020 Planeko 15 milioi euroei; plan hori, jakina denez, urian pandemiak eragindako ondorioei aurre egiteko talka-programa da.

Bilbok kultura-bonuak ere agortu ditu.

Bilboko Udalak 82.988 merkataritza– eta kultura-bonu saldu ditu. Bilbao Aurrera Planeko neurririk garrantzitsuenetako bat da, eta Covid-19aren ondorioz hirian kalterik gehien jasan dituzten sektoreak laguntzeko pentsatu da.

Azaroaren 18tik aurrera, herritarrek bost egun baino ez zituzten behar izan merkataritzako 47.227 bonuak eskuratzeko, eta atzo kulturako 34.261 bonuak agortu ziren.

Orain, establezimenduetan trukatzea da helburua. Merkataritzako bonuei dagokienez, herritarrek bonuen % 75 trukatu dituzte eta kulturakoen kasuan % 54. Horri esker, Udalak dagoeneko 1,4 milioi euro transferitu ditu, astero-astero egiten diren transferentzien bitartez.

Udal-arduradunen iritziz, emaitza oso onak lortu dira Udalak lehen aldiz egin duen kanpaina honetan, bai herritarrentzat (bonu bakoitzean udalak ordaindutako % 50eko beherapena jasotzen baitute), bai establezimenduentzat, erosketak arin mugiarazten baititu.

Bilboko Udalak datorren eguaztenean ireriko du ostalaritzarako zuzeneko laguntzak eskatzeko epea, eta 3,3 millioi  euro bideratu ditu horretarako.

Bilboko Udalak zuzeneko laguntzak emango ditu COVID-19ak eragindako alarma-egoera jasan duen ostalaritza sektorearentzat, eta laguntza horiek eskatzeko epea datorren eguaztenean hasiko da, abenduak 23, goizeko 10:00etatik aurrera, eta 2021eko urtarrilaren 31ra arte iraungo du.

Udalak laguntza horiek emateko onetsi duen aurrekontua, Juan Mari Aburto Alkateak proposatu eta udal talde guztiekin eta sektorearekin berarekin adostua, 3,3 milioi euro da, guztira. Zenbateko hori gehitu behar zaie, ezohiko neurri gisa, Bilbao Aurrera 2020 Planeko 15 milioi euroei; plan hori, jakina denez, urian pandemiak eragindako ondorioei aurre egiteko talka-programa izan da.

Gogorarazi beharrekoa da ostalaritzako sektorearentzako zuzeneko laguntzen programa hau abian jarri dela berez Udalarena ez den arlo baterako, eta xedea dela sektoreak aurre egin beharreko zailtasun ezohikoaren egoeran laguntzea.

MEKANISMO ERRAZ ETA TELEMATIKOA

Laguntzak izapidetzea ahalik eta errazen gerta dadin, Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez, datu base erraz batzuk sortu ditu eskabideak aurkezteko, eta SARBIDE TELEMATIKOA, www.ayudashosteleriabilbao.eus webgunean, abenduaren 23an jarriko da abian, goizeko 10:00etatik aurrera. Udaleko arduradunen arabera, “xedea da egoera jasan duten profesionalek aukera izatea laguntzak erraz eskuratzeko eta lasaitasuna izan dezatela eskaera garaiz egiteko.”

Udalak egindako azterlanen arabera, kalkulatzen da Bilbon 2.800 establezimendu izan litezkeela laguntzetarako deialdi honen onuradun, “eta, beraz, guztiek izango dutela aukera haietarako, aurrekontu arazorik gabe eta epearen larritasunik gabe”.

Inaugutatu da GABONART Bilboko Gabonetako Artisautza Azoka.

Arbaso elkarteak antolatuta, gaur inauguratu da Bilboko Gabonetako Artisautza Azoka, GABONART; aurten, lehenengo bider, Areatzako pasealekuan egongo da, eta formatu berrian, “etxolatan”, ohiko olana zuriaren pean izan beharrean. Aldaketa horiek, antolatzaileek argitu dutenez, COVID-19a dela-eta ezarritako segurtasun neurriei egokitzeko dira.

Pandemiak ekarri dituen zailtasunak zailtasun, Azoka gaur hasi eta urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik, “erronka zaila, inondik ere, baina beharrezkoa, artisautzaren sektorea bereziki kaltetu du-eta birusak”.

Inaugurazio ekitaldian Amaia Arregi Bilboko Udaleko lehen alkateordea izan da, eta baita ere ARBASO elkarteko presidentea, Bernat Vidal, eta haiekin batera Udaleko lurralde-arduradun batzuk eta zenbait zinegotzi.

Dagoeneko saldu da Kulturako Bilbao Bonuen %81a.

Hiru aste igaro dira bakarrik Bilboko Udalak Bilbao Bonuak martxan jarri zituenetik; guztira atera ziren Merkataritzako eta Kulturako 82.988 bonuetatik, 6.611 baino ez dira geratzen saltzeko. Kopuru horietatik, nabarmendu behar da herritarrek dagoeneko erosita dituztela merkataritzako bonuen % 100 (47.227) eta kulturako bonuen % 81 (6.611 geratzen dira, guztira zeuden 34.261 bonuetatik).

Era berean, merkataritzako bonuen % 69 eta kulturako bonuen % 46 erabili dira dagoeneko, eta, horri esker, Udalak 377.000 euro baino gehiago transferitu ahal izan ditu atxikitako establezimenduetara; aurreko astean beste 800.000 euro transferitu zituen; guztira, ia 1,2 milioi euro.

Udal-arduradunentzat, kanpaina —Udalak lehen aldiz egin duena— eskaintzen ari den emaitza oso positiboa da, bai bonu bakoitzean % 50eko deskontuarekin onura ateratzen duten herritarrentzat, bai erosketak azkar mugitzen dituzten establezimenduentzat.