Bilbok kultura-bonuak ere agortu ditu.

Bilboko Udalak 82.988 merkataritza– eta kultura-bonu saldu ditu. Bilbao Aurrera Planeko neurririk garrantzitsuenetako bat da, eta Covid-19aren ondorioz hirian kalterik gehien jasan dituzten sektoreak laguntzeko pentsatu da.

Azaroaren 18tik aurrera, herritarrek bost egun baino ez zituzten behar izan merkataritzako 47.227 bonuak eskuratzeko, eta atzo kulturako 34.261 bonuak agortu ziren.

Orain, establezimenduetan trukatzea da helburua. Merkataritzako bonuei dagokienez, herritarrek bonuen % 75 trukatu dituzte eta kulturakoen kasuan % 54. Horri esker, Udalak dagoeneko 1,4 milioi euro transferitu ditu, astero-astero egiten diren transferentzien bitartez.

Udal-arduradunen iritziz, emaitza oso onak lortu dira Udalak lehen aldiz egin duen kanpaina honetan, bai herritarrentzat (bonu bakoitzean udalak ordaindutako % 50eko beherapena jasotzen baitute), bai establezimenduentzat, erosketak arin mugiarazten baititu.

Bilboko Udalak datorren eguaztenean ireriko du ostalaritzarako zuzeneko laguntzak eskatzeko epea, eta 3,3 millioi  euro bideratu ditu horretarako.

Bilboko Udalak zuzeneko laguntzak emango ditu COVID-19ak eragindako alarma-egoera jasan duen ostalaritza sektorearentzat, eta laguntza horiek eskatzeko epea datorren eguaztenean hasiko da, abenduak 23, goizeko 10:00etatik aurrera, eta 2021eko urtarrilaren 31ra arte iraungo du.

Udalak laguntza horiek emateko onetsi duen aurrekontua, Juan Mari Aburto Alkateak proposatu eta udal talde guztiekin eta sektorearekin berarekin adostua, 3,3 milioi euro da, guztira. Zenbateko hori gehitu behar zaie, ezohiko neurri gisa, Bilbao Aurrera 2020 Planeko 15 milioi euroei; plan hori, jakina denez, urian pandemiak eragindako ondorioei aurre egiteko talka-programa izan da.

Gogorarazi beharrekoa da ostalaritzako sektorearentzako zuzeneko laguntzen programa hau abian jarri dela berez Udalarena ez den arlo baterako, eta xedea dela sektoreak aurre egin beharreko zailtasun ezohikoaren egoeran laguntzea.

MEKANISMO ERRAZ ETA TELEMATIKOA

Laguntzak izapidetzea ahalik eta errazen gerta dadin, Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez, datu base erraz batzuk sortu ditu eskabideak aurkezteko, eta SARBIDE TELEMATIKOA, www.ayudashosteleriabilbao.eus webgunean, abenduaren 23an jarriko da abian, goizeko 10:00etatik aurrera. Udaleko arduradunen arabera, “xedea da egoera jasan duten profesionalek aukera izatea laguntzak erraz eskuratzeko eta lasaitasuna izan dezatela eskaera garaiz egiteko.”

Udalak egindako azterlanen arabera, kalkulatzen da Bilbon 2.800 establezimendu izan litezkeela laguntzetarako deialdi honen onuradun, “eta, beraz, guztiek izango dutela aukera haietarako, aurrekontu arazorik gabe eta epearen larritasunik gabe”.

Inaugutatu da GABONART Bilboko Gabonetako Artisautza Azoka.

Arbaso elkarteak antolatuta, gaur inauguratu da Bilboko Gabonetako Artisautza Azoka, GABONART; aurten, lehenengo bider, Areatzako pasealekuan egongo da, eta formatu berrian, “etxolatan”, ohiko olana zuriaren pean izan beharrean. Aldaketa horiek, antolatzaileek argitu dutenez, COVID-19a dela-eta ezarritako segurtasun neurriei egokitzeko dira.

Pandemiak ekarri dituen zailtasunak zailtasun, Azoka gaur hasi eta urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik, “erronka zaila, inondik ere, baina beharrezkoa, artisautzaren sektorea bereziki kaltetu du-eta birusak”.

Inaugurazio ekitaldian Amaia Arregi Bilboko Udaleko lehen alkateordea izan da, eta baita ere ARBASO elkarteko presidentea, Bernat Vidal, eta haiekin batera Udaleko lurralde-arduradun batzuk eta zenbait zinegotzi.

Dagoeneko saldu da Kulturako Bilbao Bonuen %81a.

Hiru aste igaro dira bakarrik Bilboko Udalak Bilbao Bonuak martxan jarri zituenetik; guztira atera ziren Merkataritzako eta Kulturako 82.988 bonuetatik, 6.611 baino ez dira geratzen saltzeko. Kopuru horietatik, nabarmendu behar da herritarrek dagoeneko erosita dituztela merkataritzako bonuen % 100 (47.227) eta kulturako bonuen % 81 (6.611 geratzen dira, guztira zeuden 34.261 bonuetatik).

Era berean, merkataritzako bonuen % 69 eta kulturako bonuen % 46 erabili dira dagoeneko, eta, horri esker, Udalak 377.000 euro baino gehiago transferitu ahal izan ditu atxikitako establezimenduetara; aurreko astean beste 800.000 euro transferitu zituen; guztira, ia 1,2 milioi euro.

Udal-arduradunentzat, kanpaina —Udalak lehen aldiz egin duena— eskaintzen ari den emaitza oso positiboa da, bai bonu bakoitzean % 50eko deskontuarekin onura ateratzen duten herritarrentzat, bai erosketak azkar mugitzen dituzten establezimenduentzat.

Bilboko Udalak herritarrak animatu nahi ditu kultura-bonuak erosten eta merkataritzakoak trukatzen jarrai dezaten.

Azaroaren 18an Bilboko bonuak jarri ziren martxan, merkataritzakoak eta kulturakoak, eta dagoeneko bonuen erdia baino gehiago trukatu dira hiriko establezimenduetan (guztien % 56,3); horietatik % 63 merkataritzakoak dira eta % 41 kulturakoak.

Bonuak hain arin eskuratu eta trukatu izanak, 15 egunean baino ez, Bilboko Udalari aukera eman dio establezimenduei dagoeneko 800.000 euro baino gehiago emateko. Hain zuzen ere, dirua sektore guztietara arinago heldu dadin, udalak astero egin nahi ditu transferentziak.

Kanpainaren lehenengo bi aste hauetako lehenengo balantzeari dagokionez, udal- arduradunen ustez «oso positiboa eta onuragarria» izan da, eta sortzeko xede bete da: pandemiak kaltetutako sektoreei bonu erakargarriekin laguntzea (bonu bakoitzaren balioari udalak % 50eko dirulaguntza ematen baitio), bai eta hiriko barruti guztietako establezimenduetara iristea ere.

Gogoratuko duzuenez, astebetean erosi ziren merkataritza bonu guztiak (48.727) eta kultura bonu asko. Kopuru horiek ikusita, Bilboko Udalak herritarrak animatu nahi ditu merkataritza-establezimenduetako bonuak trukatzen jarraitzera eta kulturakoak erostera.

Udalak 3,2 milioi euro banatuko ditu Bilboko ostalaritza sektoreari bideratutako zuzeneko laguntzetan.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak #BilbaoAurrera2020 Planaren 15 milioiko inbertsioari gehituko zaion neurri berri bat proposatu eta adostu du Udaleko talde guztiekin (EAJ-PNV, PSE-EE, EH Bildu, Podemos eta PP).

Egun indarrean dagoen araudia aztertu ondoren, Bilboko ostalaritzaren azterketa espezifikoa egin da sektorearen ordezkariekin, laguntza-tresnak indartzeko asmoz.

Zuzeneko laguntzak Udalari propio ez dagokion eremua izan arren, sektoreko enplegua pairatzen ari den konplexutasun larriko egoeraren aurrean, Alkateak, Gobernu Taldeak eta oposizioko alderdiek ezohiko neurria hartzea erabaki dute gaur: 3.255.000 euro zuzeneko laguntzetan banatzea, Eusko Jaurlaritzaren laguntzen osagarri.

Zenbateko hori 2020ko ekitaldiko aurrekontuaren itxieratik aterako da, hitzemandako ezein kontu-saili eragin gabe.

Herritarrek bihartik aurrera eskuratu ahal izango dituzte Bilboko Udalaren bonuak.

Asteazkenetik, azaroaren 18a, herritarrek Bilboko Udalak Covid-19ak ukitutako 4 sektorerik kaltetuenei laguntzeko abian jarri berri dituen BONUAK eskuratu ahal izango dituzte: MERKATARITZA, KULTURA, OSTALARITZA/JATETXEAK ETA TURISMOA.

Programa bihar hasiko da, eta MERKATARITZA ETA KULTURA bonuekin ekingo zaio. Ondoren, hurrengo etapetan, birusaren kaltearen bilakaeraren arabera, ostalaritza eta turismoko bonuak hasiko dira.

Oso erraza izango da txartelak eskuratzea. www.bonobilbao.eus WEBGUNEAN sartzea baino ez dago, edo Kutxabanken sarrerak saltzeko kutxazainen bitartez erosi.

Webgunearen kasuan, ekimen honetarako prestatutako plataforma digital bat izango da, guztiz irisgarria eta erraza, bai saltoki zein establezimenduek atxikitzeko, bai herritarrek bonuak erosteko. Webgunera sartzerakoan, honako urrats hauek bete beharko dira: hautatu kategoria (orain merkataritza eta kultura bakarrik), kontsumitzeko edo jarduera egiteko eremua (merkataritza eta ostalaritzaren kasuan) eta eskuratuko den bonuaren zenbatekoa.

  • Bilbao Aurrera planeko neurrien artean dago hau ere, eta lehentasunezko xedea du BONUEN bidez laguntzea Covid-19ak gehien kaltetu dituen 4 sektoreei: MERKATARITZA, KULTURA, OSTALARITZA/JATETXEAK ETA TURISMOA (ostatuak eta turismo jarduerak). Berrikuntzen artean, herritarrei parte hartu eragitea gertuko establezimenduetan kontsumi dezaten, geure auzoetan.
  • Juan Mari Aburto alkatearen arabera, uri batek abian jartzen duen bonu-eskaintza handiena eta osatuena da, eta, Bilboko Udalarentzat, lehenengo aldia da horrelako ekimen bat abian jartzen duena. Kalkulatzen da 185.000 bonu banatuko direla 4 sektoretan, eta 9 milioi euroko negozio-eragina izango duela. Gainera, bonu bakoitzaren % 50 Udalak jarriko du. “Programa erraz eta erakargarri bat da, bai erosleentzat, bai establezimenduentzat”.
  • Planaren inbertsioa, guztira, 3 milioi euro da: 2,6 milioi “Bilbao Bonuetarako” eta 400.000 euro erakunde arteko kanpainarako.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Xabier Ochandiano Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako eta Enpleguko Saileko zinegotziarekin eta Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotziarekin batera, Udalaren #BONOBILBAO bonuen kanpaina aurkeztu du gaur, COVID-19ak gure urian gehien kaltetu dituen lau sektoeei laguntzeko: merkataritza, kultura, ostalaritza/jatetxeak eta turismoa (ostatuak eta turismo jarduerak).

#BilbaoAurrera Planeko neurririk handienetako bat da, shock-programa bat, Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiekin adostua eta sektoreekin eurekin landua; sektoreen ordezkariak aurkezpen ekitaldian izan dira gaur.

Juan Mari Aburto alkatearen arabera, uri batek abian jartzen duen bonu-eskaintza handiena eta osatuena da, eta, Bilboko Udalarentzat, lehenengo aldia da horrelako ekimen bat abian jartzen duena.

Hala, 3 milioi euroko inbertsioa egin da guztira, eta, horietatik, 2,6 milioi euro #BONOBILBAO ekimenerako dira, eta gainerako 400.000 euroak Euskadiko erakunde arteko kanpainarako.

2,6 milioi euroko inbertsio honek 9 milioi euroko negozio-bolumena eragingo du urian. Aurrekontu horrekin, 185.000 bonu aterako dira merkatura, 4 sektoreen artean banatuta.

Lehentasunezko xedea da, Juan Mari Aburtok azaldu duenez, ekonomiari eragitea, albait lehen eta iraunkorki, zuzen-zuzen heldu dadin kolektibo profesional horietara, baina “herritarrei eurei ere parte hartu eraginez, bonuak eskura ditzaten barrutietako establezimenduetan eta gertueneko establezimenduetan erosi eta kontsumitzeko. Programa berezi bat da, egungo egoeraren neurrira egina, eta erakargarria izan nahi du, baliagarria eta praktikoa, bai establezimenduentzat, bai erosleentzat”.

KANPAINAREN FASEAK

COVID-19 gaixotasunaren egungo eboluzioa dela-eta, kanpainak zenbait fase izango ditu:

  1. Lehenengo fasean, Merkataritza bonuekin (48.727 bonu) eta Kultura bonuekin (34.261 bonu).
  2. Bigarren fasea, Ostalaritza/Jatetxeak (91.364 bonu).
  3. Eta hirugarrena, Turismoa (10.507 bonu).

4 sektore horietan, kanpainak 2021eko martxoaren 31ra arte iraungo du. Era berean, establezimenduek gaurtik bertatik egin dezakete bat kanpainarekin (azaroaren 12tik), eta kanpainak irauten duen artean noiznahi.

Herritarrak 2020/11/18tik has daitezke bonuak erosten, 2121/03/31ra arte, eta bonuak trukatzeko azken eguna 2021/04/03a izango da.

BERRIKUNTZA NAGUSIAK

Berrikuntzen artean, besteak beste, zuzenean eragiteko kanpaina bat prestatu da, herritarrei eurei parte hartu eraginez, bonuak eros ditzaten eta Bilboko establezimenduetan erosi eta kontsumi dezaten, edo bakoitzaren auzoan, eta, hala, merkataritzako, kulturako, ostalaritzako eta turismoko jarduera suspertzen lagun dezaten.

Horretarako, Merkataritza eta Ostalaritza kategorietako bonuak barruti bakoitzean banatuko dira, establezimendu kopuruaren arabera.

Beste berrikuntza bat da Udalak bonu bakoitzaren erdia ordainduko diela erosleei; bonu horiek, gainera, bateragarriak izango dira eta pilatu ere agin ahal izango dira beste administrazio batzuenekin.

Halaber, plataforma digital bat atondu da, oso erraza (www.bonobilbao.eus), egungo egoerari egokitua, bai establezimenduek bat egin dezaten, bai herritarrek bonuak eros ditzaten

SEKTOREAK KONTSUMITZAILEAREN EKARPENA UDALAREN EKARPENA BONUAREN BALIOA
MERKATARITZA 15€ 15€ 30€
OSTALARITZA/JATETXEAK 10€ 10€ 20€
TURISMOA 1 30€ 30€ 60€
TURISMOA 2 15€ 15€ 30€
KULTURA 1 10€ 10€ 20€
KULTURA 2 20€ 20€ 40€

 

NOLA ESKURATU BONUAK

Bonuak adin nagusiko edozein pertsonak eros ditzake, Bilbon bizi direnek nahiz kanpotik bisitan etorritakoek, eta NAN edo AIZ erakutsi beharko dute erosketa egiteko unean, 2021eko martxoaren 31ra arte.

Bide digitaletik eskura daitezke, www.bonobilbao.eus web plataformaren bidez, edo Kutxabank-en sarrerak saltzeko eta jasotzeko kutxazainetan.

Behin bonua erositakoan, kanpainarekin bat egindako establezimenduetan trukatu beharko dira, paper formatuan nahiz passbook moduan (mugikorrarekin).

Merkataritzako eta ostalaritzako bonuetan, txartela erosteko unean, bonua zein barrutitan kontsumitu nahi den hautatu beharko da, eta barruti horretan baino ezingo da trukatu gero.

NAN bakoitzarekin gehienez ere eskuratu ahal izango den bonu kopurua 20 izango da, eta erosketa tiket bakoitzeko gehienezko bonu kopurua 4 izango da. Era berean, erosketa tiketaren zenbatekoa bonuaren zenbatekoa adinakoa edo handiagoa izan beharko da, halako eran non bonuaren zenbatekoa erosketa eta/edo kontsumizio bakoitzarekin erabat ahituko den.

Bilbao Bonuak bateragarriak izango dira beste administrazio batzuenekin, eta, hala, pilatu ere egin ahalko dira tiket berean ageri den erosketan. Gainera, posta elektroniko bat ireki da kanpainari buruzko kontsultak egiteko: bonobilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus.

PROGRAMA OSO IREKIA ESTABLEZIMENDUENTZAT

Bat egin dezakete:

  • Edozein pertsona fisikok edo juridikok, baldin eta haren enpresa jarduera merkataritzako, kulturako, ostalaritzako edo turismoko sektorean gauzatzen bada eta saltegi bat badauka irekita jendearentzat Bilbon.
  • Artisauek, baldin eta Bizkaiko lurralde historikoko Artisautzako Entitateen Erregistroan izena emanda badaude eta Bilbon badute egoitza, eta/edo artisau elkarte profesionalek antolatuta Bilbon gauzatzekoa den azoka batean parte hartzen badute programak irauten duen bitartean.
  • Turismoa: bitartekaritzako turismo enpresak, turismo gidariak eta turismo aktiboko jardueretako enpresak, Bilbon jarduten direnak.
  • Erakunde arteko kanpainarekin bat egiten duten saltegientzat, EZ da beharrezkoa izango izen ematea osorik egitea, baizik eta geratzen diren datuak betetzea.
  • Saltegi batek EJZ bat baino gehiago baditu era bateko eta besteko bonuekin zerikusia dutenak (merkataritza, ostalaritza eta jatetxeak, ostatatze turismoa edo kultura), BONU MOTA BAT BAINO GEHIAGO hautatu ahal izango ditu. Horretarako, nahikoa izango da behin bakarrik izena ematea, hautatu ahal dituen bonu moten artean zeintzuk hautatu nahi dituen adieraziz.
  • IFZ bakarra duten negozioen kasuan, establezimendu bat baino gehiago badauzkate Bilbon, ESTABLEZIMENDU GUZTIEK bat egin ahal izango dute kanpainarekin, banan-banan.
  • Gehienez ere trukatu ahal izango diren bonuak 200 dira.
  • Kulturako bonuen kasuan, gehienezko kopurua 30.000 euro izango da establezimendu bakoitzeko.

#BONOBILBAO
#BILBAOAURRERA

  • Zerbitzua ekainetik dago martxan, eta helburua da negozioei aurrera egiten lagunduko dieten eta bi aldeentzako onuragarriak diren elkarrekin adostutako akordioak neutraltasunez bideratzea Orain arte, hiribilduko hogeita hamar bat negoziok erabili dute bitartekaritza-prozesua.
  • Eskabideak hemen gaitutako inprimakiaren bitartez izapidetu beharko dira: esteka.
  • Bitartekaritza-zerbitzua doan eskaintzen da, eta Bilbao Aurrera Planaren beste ekimen bat da; hau da, hirian COVID-19aren ondorioei aurre egiteko Bilboko Udalaren premiazko neurrien programaren barruan dago.

Bilboko Udalak bitartekaritza-zerbitzua eskaintzen jarraitzen du —neurri gehiagorekin orain— COVID-19aren kalteak pairatu dituzten merkataritza-lokalen eta negozioen ALOKAIRUAREN ordainketetan akordioak egotea errazteko.

Zerbitzua doan eskaintzen da, eta dagoeneko hogeita hamar bat negoziok jaso dute laguntza. Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez kudeatzen da.

Helburua da bi aldeentzako (errentatzailea eta errentaria) onuragarriak diren elkarrekin adostutako akordioak erraztea, jarduerek aurrera egiten laguntzeko. Edonola ere, bide judizialetik jotzea baztertzen da.

BETEKIZUNAK ETA KONTSULTAK

Honako betekizun hauek bete behar dira neurri horren onuraduna izateko:

  • Enpresa txiki eta ertaina izatea, Europako Batzordearen 651/2014 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, edo mikroenpresa edo autonomoa izatea, baina zerga-egoitza edo egoitza soziala edo lan-zentro bat Bilbon izanda.
  • EJZn alta emanda egotea lehenengo alarma-egoera deklaratu aurretik (2020ko martxoaren 14an).
  • Legez eratuta eta dagozkien erregistroetan inskribatuta egotea, eta lehenengo alarma-egoera deklaratzen den egunean (2020ko martxoaren 14a) alta emanda egotea Gizarte Segurantzako Araubidean edo dagokion Mutualitatean.
  • Egunean egotea, bai administrazio publikoekiko dagozkion zerga-betekizunetan, bai Gizarte Segurantzarekiko bete beharrekoetan. Inguruabar horiek ofizioz egiaztatu ahal izango ditu Bilbao Ekintza EPELek.
  • Pertsona juridikoen kasuanbaldintza horiek betetzen ez dituzten enpresen % 25etik gorako partaidetza ez izatea, zuzena zein zeharkakoa izan.
  • Negozio-lokalaren errentamendu-kontratua, betiere, familia-etxebizitza baten zati bat ez bada edo lokalaren errentatzailearekin 2. mailara arteko odolkidetasun edo ezkontza-ahaidetasuna ez badago eta errentatzaile gisa jarduten duen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partedun ez bada.

Eskabide guztiak hemen gaitutako inprimakiaren bitartez izapidetu beharko dira: helbidea.

BILBAO AURRERA PLANA

Zerbitzu berri hau Bilbao Aurrera Planaren barruan dago, Gizarte, Ekonomia eta Kultura Larrialdietarako programa bat, 15 milioi eurokoa, eta COVID-19aren osasun-krisiak hiriko pertsonengan eta enpresengan dituen ondorioak arintzeko, suspertzeko eta berreskuratzeko 50 neurri baino gehiagoko sorta bat du. Plan hori Bilboko Udaleko talde politiko guztien artean egin eta adostu da.

Ekonomiaren egoera gero eta larriagoa dela ikusita, beste neurri ekonomiko batzuen artean, ETEei, mikroenpresei eta autonomoei zuzendutako COVID-19aren kontrako segurtasun-protokoloetatik eratorritako gastuei aurre egiteko eta zehazki babes-materiala erosteko laguntza zuzenen beste deialdi bat abiaraztea aurreikusi da, guztira, 222.750 euroko aurrekontuarekin.

  • Banakako aholkularitza-zerbitzu bat da, eta Bilbao Ekintza udal-sozietateak antolatu du Bilboko ETE eta saltokientzat. Azaroaren 10ean jarriko da martxan, webinar formatuan.

  • Ekimenaren helburua da enpresei orientabideak ematea COVID-19aren krisiaren gaur egungo egoerari aurre egiteko kontu garrantzitsuenei dagokienez. Ekimena berraktibatzeko premiazko neurrien Bilboko Udalaren Bilbao Aurrera planaren barruan dago.

  • Parte hartu nahi duten saltoki, enpresa eta autonomoek honako estea honen bitartez eman dezakete izena: esteka.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, Bilboko ETE eta saltokientzako aholkularitza espezializatuko zerbitzu berri bat jarri du martxan. Horrela, nahi dutenek eremu eta gai zehatzen berri izan edo horietan sakondu ahal izango dute, besteak beste, joera digital berriak, kontsumo eta merkatuaren joera berriak, komunikazioa, segurtasuna eta Internet, eta merkataritza eta salmentak.

Aholkularitza-zerbitzuaren bitartez, ETE eta saltokiei orientabideak eskaintzen zaizkie COVID-19ak eragindako gaur egungo egoera zailari aurre egiteko alderdi garrantzitsuei buruz, aukerak identifikatu ahal izateko. Lau webinar izango dituen ziklo bat antolatuko da, eta, gero, banakako aholkularitza emango zaie hautatuko saltoki eta enpresei.

Azaroaren 10ean hasiko da lehenengo saioa, non merkatuko, kontsumoko zein arlo digitaleko joera berriak jorratuko diren. Era berean, honako hauek aztertuko dira: gaur egungo joerak, ordaintzeko bitarteko berriak, marketin digitalaren inguruko kontzeptuak, kontsumitzailearen jarrera, negozio-eredu berriak eta merkatuko segmentuak.

Bigarren saioa azaroaren 17an egingo da, eta komunikazioarekin zerikusia duten kontzeptuak landuko dira, hala nola storytellinga, brand engagementa edo marka pertsonala. Azaroaren 24an, hirugarren saioa antolatuko da, eta segurtasunari eta Interneti buruzkoa izango da. Bertan, gai hauek izango dituzte hizpide, besteak beste: mehatxuak eta ziber-arriskuak identifikatzea, erasoak ekiditeko baliabideak eta tresnak, phising edo ingeniaritza soziala.

Amaitzeko, abenduaren 1ean azken saioa egingo da, merkataritza-gaiei eta salmentei buruzkoa, bai eta saltzeko prozesuaren diseinuari eta negozio-aukera berriak identifikatzeari buruzkoa ere.

Parte hartu nahi duten enpresa guztiek honako esteka honetan gaitutako inprimakiaren bitartez eman dezakete izena: esteka.

Saltoki eta enpresentzako aholkularitza espezializatuko zerbitzua Bilboko Udalaren berraktibatzeko premiazko neurrien Bilbao Aurrera planaren barruan dago.

BILBAO AURRERA PLANA

#BilbaoAurrera Plana Gizarte, Ekonomia eta Kultura Larrialdietarako programa bat da, 15 milioi eurokoa, eta COVID-19aren osasun-krisiak hiriko pertsonengan eta enpresengan dituen ondorioak arintzeko, suspertzeko eta berreskuratzeko 50 neurri baino gehiagoko sorta bat duena. Plan hori Bilboko Udaleko talde politiko guztien artean egin eta adostu da.

Beste neurri ekonomiko batzuen artean, ETEei, mikroenpresei eta autonomoei zuzendutako COVID-19aren kontrako segurtasun-protokoloetatik eratorritako gastuei aurre egiteko eta zehazki babes-materiala erosteko zuzeneko laguntzak onartu dira, guztira, 500.000 eurorekinZerga-pizgarriei dagokionez, enpresek askotariko murrizketak eta hobariak izango dituzte zerga eta tasetan, eta horrek 3 milioi euroko diru-sarrerak egotea ekarriko du.

Era berean, Bilboko auzoetako merkataritza-elkarteei emandako dirulaguntza izendunak % 100 handitu dira, eta orain BERREHUN ETA HIRUROGEITA HAMASEI MILA EURORA iritsi da zenbatekoa (276.000 €). Helburua da BILBOKO AUZOETAN MERKATARITZA-JARDUERA dinamizatzeko eta kontsumoa sustatzeko ezohiko ekintzak bultzatzea, bai eta tokiko asoziazionismoa indartzea ere, egiten diharduten lan garrantzitsuagatik.

Horrez gain, ekainean bitartekaritza-zerbitzu bat jarri zen martxan, pandemiaren kalteak pairatu dituzten merkataritza-lokalen eta negozioen alokairuaren ordainketetan akordioak egotea errazteko. Zerbitzuan neurri berri gehiago ezarri dira, eta helburua da bi aldeentzako onuragarriak diren elkarrekin adostutako akordioak erraztea, jarduerari jarraitutasuna eman ahal izateko bide judizialean sartu gabe.