Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da buru gaur, berarekin batera zegoela Gonzalo Olabarria Alkatetzako eta Kultur Politiketako zinegotzia, 2021eko Udako Ikastaroak aurkezteko ekitaldian, zeina “Bilbo, unibetsitate-hiria” goiburuarekin egin baita. Hauek dira lehenengo udako ikastaroak hirian ordezkaritza duten lau unibertsitatek elkarrekin abian jartzen dituztenak (hain zuzen, EHU eta Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea dira ordezkaritza duten unibertsitateak), IED Kunsthal Diseinuko Goi Mailako Zentroarekin eta Digipen Zentro Teknologikoarekin batera eta Londresko Arteen Unibertsitatearekin elkarlanean. Erronka garrantzitsua da, eta bere garrantzia dela eta –gazteriarekiko konpromisoa, berrikuntza, bikaintasuna eta kalitatezko formazioa Bilbon–, ikastegi horietako arduradun gorenak izan dira ekitaldian.
- UPV / EHU: Arantza Lauzirika, Arte Ederren Fakultateko dekanoa.
- Nafarroko Unibertsitatea: Carlos Naya, Arkitektura Eskolako Proiektu Estrategikoen zuzendariordea
- Deustuko Unibertsitatea: Alex Rayón, Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea.
- Mondragon Unibertsitatea: Carlos García, Ingeniaritza Fakultateko koordinatzaile nagusia
- Goi-mailako diseinu-zentroa IED Kunsthal: Alessandro Manetti, Europako Diseinuaren Espainiako Institutuko zuzendari nagusia
- Digipen Zentro Teknologikoa: Ignacio de Otalora, zuzendari nagusia
Proiektuaren helburua da, hain zuzen ere, urratsak egitea aurrerantz Juan Mari Aburto alkatearen ekimenik bilatuenetako batean, alegia, Bilbo Unibertsitate Hiri bihurtzeko asmoan. “Leku erakargarri bat izan behar du bizitzeko, ikasteko eta formatzeko, baina, aldi berean, kalitateko enpleguetan lan egiteko, guztiok izango gaituelarik talentuaren bultzatzaile, eta gazteek ez dutelarik alde egin beharrik izango Bilbotik, behar dutena eta askoz gehiago eskainiko dielako”.
PUBLIKO GUZTIENTZAT
Asmo horrekin, ikastaroen gaiak oso askotarikoak izango dira, eta gaurkotasun erabatekoa duten gaiak eskainiko dira, mintzalari ospetsuen eskutik, baina era eta adin guztietako publikoentzat, modu erraz eta didaktikoan agertzeko haiei zer diren ikastegi hauek: zeintzuk diren haien jardun eremuak, zer ikertzen duten eta non ematen dituzten eskolak Hirian…
Besteak beste, Silver Economy kontzeptuaren inguruan dagoen guztia landuko da, alegia, egungo ekonomikoan sektore estrategikoa baita, eta ia-ia mugimendu sozial ere bihurtu baita; 50 urte baino gehiagoko pertsonei eskaintzen zaie, behar eta aukera berriak baitakartzate arazo demografikoaren aurrean. Zer den energia-trantsizioa, eta nola aplikatuko zaion Bilboren etorkizunari. Industria- eta langile-iragana eta memoria, eta Zorrotzaurren sortzen ari diren prozesu berriak. Digitalizazioa eta zibersegurtasuna…
DOHAINIK
Guztiz dohainik izango dira ikastaroak, hartara herritar guztiengana iristearren eta on line ere eskainiko delarik haietarako sarbidea; ostegunetan eta ostiraletan emango dira, ekainean eta uztailean, 18:00etatik 20:00etara, Bidebarrietako Liburutegian, salbu eta DIGIPENek emango duena, Zorrotzaurreko bere instalazioetan emango baitu.
Ikastaroak ekainaren 17an/18an hasiko dira, Nafarroako Unibertsitatearekin, “Energia eta hiria. Etorkizuneko Bilbon aplikatzeari buruzko eztabaida” gaia landuz. Ondoren, ekainaren 24an eta 25ean, Euskal Herriko Unibertsitateak, London College of Communication” (UAL) unibertsitatearekin batera, ikastaro hau eskainiko du: “Oroimena, iragan industriala eta irudia Bilboko hirian”. Uztailaren 1ean eta 2an, DIGIPEN bideo-jokoen unibertsitatea deitu ohi zaionaren txanda izango da, Zorrotzaurreko bere instalazioetan eskainiko duelarik ikastaro hau: Entretenimenduaren sektorea, barrutik.
Uztailaren 8an eta 9an, IED Kunsthal delakoak, Chelsea College of Arts (UAL) delakoaerekin, beste ikastaro hau eskainiko du: “Produktuaren diseinua eta Silver Economy: ekintza-ekologiak”. Uztailaren 15ean eta 16an, Mondragon Unibertsitateak gai hau jorratuko du: “Datuen analisia eta zibersegurtasuna. Berebiziko garrantzia duten eremu teknologiko bi”, eta atzenengo ikastaroa uztailaren 22an eta 23an eskainiko da, Deustuko Unibertsitatearen eskutik, “Hiri adimentsua Big Dataren garaian”.
Alkateak azaldu duenez, “sorta ondo osatu bat gaurkotasunezko gai, lehenengo aldiz izango duena Bilbon ordezkaritza duten unibertsitate guztien parte hartzea. Erronka hau oso asmo handikoa da, eta, beste behin ere, indarrak batuko ditugu haren alde”.
IKASTAROEN XEHETASUNAK
1.- NAFARROAKO UNIBERTSITATEA
Eguna eta lekua: Ekainak 17-18. Bidebarrietako Liburutegia, 18etatik 20etara.
Izenburua: “Energia eta hiria. Etorkizuneko Bilbon aplikatzeari buruzko eztabaida”
Hizlariak:
- Asier Santas, arkitektoa. Arkitektura Ikasketetako Graduko Irakaslea eta Hiri Kudeaketako Aipamenaren eta Bilboko CityLab-en arduraduna.
- José Ángel Medina Murua, arkitektoa. Arkitekturako Euskal institutuko presidentea eta Nafarroako Unibertsitateko Arkitekturako Unibertsitate Masterraren zuzendaria.
- Ricardo García San José, industria ingeniaria. ATECYR delakoaren Batzorde Teknikoko lehendakariordea.
- Carlos Fernández-Bandera, arkitektoa. Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Ikasketetako Graduko irakasle elkartua.
Laburpena:
Gogoeta intelektualeko espazio bat da, hainbat gai eztabaidatzeko, hala nola, energiaren etorkizuna gure hirietan, Bilboren hiri-eboluzioa (zenbait parametroren arabera), edo Espainiako energia-instalazio eta -sistemen araudia.
Ikastaroak hirien energia-sistemaren funtsezko kontuei heltzen die, eta ingurumenean dituzten ondorioak aztertzen ditu. Hirietan karbonoaren aztarna murrizteko sustatzen ari diren neurriak aztertuko dira, baita Bilboko hirian egin diren hiri-eraldaketa sakonak ere. Modu berean, energiaren errealitateaz, indarrean dauden araudiez, eta Bilboko hiriak energia berriztagarriak ingurune urbanoan txertatzeko orduan dauzkan erronkez eztabaidatuko da.
Izen-ematea – Nafarroako Unibertsitatea
2.- EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA/ LONDON COLLEGE OF COMMUNICATION (UAL) DELAKOAREKIN BATERA
Eguna eta lekua: Ekainaren 24an eta 25ean, Bidebarrietako Liburutegian. 18:00etatik 20:00etara.
Izenburua: “Oroimena, iragan industriala eta irudia Bilboko hirian”
Hizlariak:
- Juan Pablo Ordúñez, Mawatres eta Camilo Torres. Arte Garaikideko Ikerkuntzako doktoretzako programaren ikertzaileak, UPV/EHUn, eta LAN Festival Audiovisual Obrero-ren kolaboratzaileak.
- Mónica Allende. London School of Communication, UAL
Laburpena:
Zorrotzako irlaren berezitasunetik abiatuta, eta azken urteetan Bilboko bihotzean egiten ari diren prozesuak kontuan izanik, hiriaren iragan industrialari begiratu nahi diogu, eta gure memoria elikatzen dituzten eztabaida eta irudietan parte hartuko. Behinola fabrikak eta tailerrak zeuden lurzoruen hiri-garapenak trantsizio-uneak sortzen ditu, izan zenaren eta izango denaren artekoak. Garrantzitsuak, kultur proiektuetarako eta hiriaren eta inguruko bizilagunen etorkizuneko asmoetarako.
Bilboren iragan eta orain industrial eta langilearen inguruko ikus-entzunezko dokumentuen bitartez, memoriaz, lanaz edo fabrikez hitz egingo da, eta gai hauek ikertzen ari diren gazteen proiektuak aurkeztuko dira.
- UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateak, London College of Communication-ek eta UAL-ek antolatu dute, LAN Festival Audiovisual Obrero-ren kolaborazioarekin, zeinaren hurrengo edizioa Bilbon izango baita (2021eko udazkenean).
Izen-ematea – UPV/EHU eta Chelsea College of Arts (UAL)
3.- DIGIPEN ZENTRO TEKNOLOGIKOA
Eguna eta lekua: uztailaren 1a eta 2a. DIGIPEN (Zorrotzaurre). 18etatik 20etara.
Izenburua: “Entretenimenduaren sektorea, barrutik”
Hizlariak:
- Asier Azkarraga, unibertsitateko irakaslea, DigiPen Institute of Technology Europe – Bilbo.
- Thomas Komair, unibertsitateko irakaslea, DigiPen Institute of Technology Europe – Bilbo
Laburpena:
Entretenimenduaren sektorea hedatzen ari da, gero eta kontsumo-eskaera handiagoa duelako. DigiPen Institute of Technology Europe Bilbao unibertsitatea erreferentea da sektorean eta, honako honetan, aukera izango duzu jakiteko zer dagoen mundu osoko milioika pertsonarentzat erakargarriak diren eduki horien atzean. Bideo-jokoei eta animazio-zinemari aplikatutako adibideak jorratuko ditugu nagusiki.
I. Matematikak eta bideo-jokoak
Osasuna, industria aeronautikoa edo automobilgintza bezalako sektoreak etekina ateratzen ari zaie bideo-jokoen teknologien eta mekaniken aplikazioari; matematikak, kasu askotan, funtsezko zeregina du. Adibide praktikoen bidez, ikasiko dugu nola, bideo-joko baten programazioaren garapenean, aplikazio matematikoek prozesu osoa biltzen duten.
Izen-ematea – Digipen I
II. Animazioaren oinarrizko 12 printzipioak
Agertuko digute zer dagoen mundu osoan ezagunak diren animazio-filmen magiaren atzean, eta, Ikasturtean zehar, haren sekretu nagusiak azalduko ditugu. Halaber, animazioaren industriako tresna eta teknika batzuk ezagutzeko aukera izango duzu, eta horien emaitzen adibideak ikusiko dituzu.
Izen-ematea – Digipen II
4.- IED KUSTHAL CHELSEA COLLEGE OR ART LONDON (UAL) DELAKOAREKIN
Eguna eta lekua: Uztailaren 8an eta 9an, Bidebarrietako Liburutegian, 18etatik 20etara.
Izenburua: “Produktuaren diseinua eta Silver Economy: ekintza-ekologiak”
Hizlariak:
- José Hurtado, Produktu-diseinatzailea. Arkitektura iragankorra eta ilustrazioa.
- Idoia García de Cortazar. Irakaslea eta berrikuntza-proiektuen zuzendaria zenbait unibertsitatetan, eta Humanizza enpresako gerentea
Laburpena:
Ikastaro honek aztertzen du nola esploratu eta ebaluatu daitekeen ingurune jakin bat, diseinu-ekimen kritiko eta berritzaileak garatzeko helburuz. Bereziki, ikastaroaren gaia hau izango da: nola adinekoen kezkek eta ekintzek eman dezaketen informazioa diseinu-proposamen esanguratsuetarako, eta, aldi berean, nola babes daitezkeen eta boteretu proposamen horiek era batzuetako eta besteetako diseinu-metodoen bidez, arreta berezia jarriz ingurune batzuetan eta besteetan eguneroko jarduerak nola hobetu, birpentsatu eta aberastu daitezkeen jakiteko. Adineko pertsonen eta gazteen arteko berdintasunak eta ezberdintasunak ere funtsezkoak izango dira ikastaro honetan.
Ikuspegi honi esker, parte-hartzaileek modu egoki eta esanguratsuan diseinatutako objektuak eta egiturak irudikatu eta sortu ditzakete.
Ikastaroan, aurreko tailerrean jasotako ondorioak aztertuko dira, eta zeregin honetan parte hartuko dute UAL Chelsea College of Art London eta IED Kunsthal Bilbao erakundeetako irakasleek, ikastaroan jorratutako gaien arloko profesionalek eta tailerreko gogoetaren helburuko erabiltzaileek edo eragileek.
Izen-ematea – IED Kunsthal eta London College of Communication (UAL)
5. MONDRAGON UNIBERTSITATEA
Eguna eta lekua: Uztailaren 15ean eta 16an. Bidebarrietako Liburutegian, 18etatik 20etara.
Izenburua: “Datuen analisia eta zibersegurtasuna. Berebiziko garrantzia duten eremu teknologiko bi”
Hizlariak:
- Miguel Fernández Arrieta, Mondragon Unibertstitateko irakaslea eta ikertzailea.
- Daniel Reguera Bakhache, Mondragon Unibertsitateko Datuen Analisiko eta Zibersegurtasuneko ikerketa-taldeko ikertzailea eta irakaslea.
Laburpena:
Ikastaro honetan. bi kontzeptu teknologikori helduko zaie, zeintzuek garrantzi handia baitute gaur egun: zibersegurtasuna eta datuen analisia. Lehenengo blokean, datuen analisia zer den ikusiko dugu, eta teknika hauek eguneroko bizitzako alor askotan erabiltzen direla ikasiko dugu. Bigarren zatian, ikusiko dugu zergatik den garrantzitsua denok jakitea Interneti konektatuta egotearen arriskuen berri, eta nola babestu gaitezkeen gehien gertatzen diren erasoetatik. Gutako edonor, bai alor pertsonalean, bai profesionalean, zibereraso baten biktima izan daiteke. Beraz, ezinbestekoa da aurre-neurri egokiak jakitea.
Izen-ematea – Mondragon Unibertsitatea
6.- DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
Eguna eta lekua: Uztailaren 22an eta 23an, Bidebarrietako Liburutegian. 18etatik 20etara.
Izenburua: “Hiri adimentsua Big Dataren garaian”
Hizlariak:
- Alex Rayón. Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako eta Transformazio Digitaleko errektoreordea, eta Deusto BigData-ko zuzendaria
- José Luis del Val – Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Mekanika, Diseinu eta Industria Antolaketa Saileko katedraduna
Laburpena:
Hiriak sistema denbora errealeko sistema konplexuak dira, eta datu asko sortzen dituzte. Hainbat eragile eta sistema daude elkar eragiten; horregatik, zaila da hiriak kudeatzea. Horrenbestez, IKTen erabilera adimentsu batek gaurko eta biharko erronkei aurre egiten lagundu dezake. Aurrerapen teknologikoen eta datuen potentzial guztia aprobetxatzen dute, kudeaketa eraginkorra ezarriz kostuak aurrezteko: garraioa eta zerbitzu publikoak hobetzea, eraginkortasuna eta jasangarritasuna energiaren eta uraren kontsumoan eta hondakinen kudeaketan, segurtasun publikoa bermatzea, informazio publikoa eskuratzea, eta gardentasuna.
Izen-ematea – Deustuko Unibertsitatea