• Kanpaina gaur astelehena, abuztuaren 23an, hasiko da, ENPRESEN ATXIKIMENDUAREKIN, abenduaren 31ra arte (edo agortu arte), www.bonoturismobilbaobizkaia.eus web plataforman.

  • Bilbao Bizkaia Turismo Bonuak izen generikoarekin, bi erakundeek batera abian jarri duten lehen kanpaina da, eta 2 milioi euroko inbertsioa egin dute pandemiak gogor erasan duen sektore horri laguntze aldera.

  • Guztira 48.000 bonu izango dira, eta irailetik aurrera jarriko dituzte salgai. Kanpaina honek udazken/negu aldera bideratu nahi du bere jarduera guztia, hirian eta lurraldean zuzeneko kontsumoa sustatuz.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak berriz ere indarrak batu dituzte turismoaren alorrean, beren Bonuen baterako lehen kanpaina abian jartze aldera, 2 milioi euroko aurrekontuarekin. Diru hori bi erakundeek erdibana ematen dute.

Bilbao Bizkaia Turismo Bonuak izen generikoarekin, pandemiak gogor erasan duen sektore horri laguntzea da helburu nagusia, hirian eta lurraldean zuzeneko kontsumoa sustatuz.

Kanpaina gaur astelehena, abuztuaren 23an, hasiko da, eta lehen etapa honetan kanpainari enpresa turistikoak atxikiko zaizkio, www.bonoturismobilbaobizkaia.eus plataformaren bidez.

Aldi berean, bi erakundeetako lantalde teknikoek “on line” hitzaldiak eta bilerak egingo dituzte kanpainaren jardunbidearen berri emate aldera.

Era berean, zalantzak argitzeko eta kontsultak egitekoenpresak@bonoturismobilbaobizkaia.eus helbide elektronikoaren bidez edo 94 685 73 37 telefono-zenbakiaren bidez egin ahal izango da, 09:00etatik 14:00etara.

Helburua da dena prest izatea bertako eta estatu mailako herritarrei bonuak saltzen hasteko, irailaren erdialdetik aurrera WEBGUNE berean, udazken/neguko denboraldian hedatu eta epealdi horri arreta jarri nahi dion kanpaina batean. Kanpaina abenduaren 31n amaituko da (edo bonuak agortu arte), baina bonuak datorren 2022ko martxoaren 31ra arte trukatu/erabili ahal izango dira.

NORTZUK ATXIKI DAITEZKEEN

Hiru eremu horietan jarduten duten enpresak atxiki daitezke, aktibatu beharreko hiru bonu-motei erantzute aldera:

 

  • 1 motako bonoa: ostatua hoteletan, apartamentu-hoteletan, moteletan, ostatuetan, pentsioetan, fondetan, ostatu-etxeetan, aterpetxeetan, kanpinetan, karabanentzako aparkalekuetan, nekazalturismoetan eta landetxeetan.
  • motako bonoa: gida turistikoak, naturako kirol jardueretako enpresak (turismo aktiboa eta abentura-turismoa), ibilbide turistikoak egiten dituzten garraio-enpresak, bizikleten alokairua, aisialdiko eta kiroleko artikuluen alokairua, kabotajeko bidaiarien eta barruko bide nabigagarrien garraioa, automobilen alokairua, lorategi botaniko eta zoologikoak, museo pribatuak, lorategiak, josteta- edo jolas-parkeak eta uretako parkeak, patinaje-pistak, eta interpretazio-zentroak.
  • motako bonoa: bidaia-agentziak eta kontsumorako turismo-produktuak merkaturatzeko beste bitartekaritza-enpresa batzuk Bilbo Bizkaian.

Sailkapen honen bidez, banaketa espezifikoa eta azpisektoreen araberakoa egin nahi izan da, turismoarekin loturik dauden enpresa guztietan izango duen eragina ziurtatze aldera. Era berean, Eusko Jaurlaritzarekin egindako aurreko erakunde arteko kanpainarekin bat egin dutenentzat ez da beharrezkoa izango webgunean beste alta oso bat ematea, baizik eta gainerako datuak betetzea, Bilbao Bizkaia Turismo Bonuaren baldintzak onartuta. Gogoratu behar da, halaber, IFK bakarra duten eta Bilbon edota Bizkaian hainbat establezimendu dituzten negozioen kasuan, establezimendu guztiak banaka atxiki ahal izango direla.

BONU KOPURUA, PREZIOAK ETA MUGAK

Guztira, 48.000 bonu inguru aurreikusi dira, lehen esan bezala, 2 milioi euroko inbertsio instituzionalarekin, eta ia 4 milioi euroko kapital mobilizatua sortuko du.

Bonuen prezioak honako hauek izango dira:

  • 80 € ostatuetan.
  • 50 € turismo-jardueretarako.
  • Eta 200 € kontsumorako turismo-produktuen agentzietan, Bilbon eta Bizkaian.

Kasu guztietan, aurreko ekimenetan egin den bezala, zenbatekoaren erdia bi administrazio publikoek –Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak– jartzen dute, eta beste erdia erosleak.

  • NAN/AIZ bidez(pertsonako) eros daitekeen bonuen gehieneko zenbatekoa 800 eurokoa da, eta gehienez tiket bakoitzeko 3 bonu eskuratu ahal izango dira. Gainera, Bilbao Bizkaia Turismo Bonuak bateragarriak eta metagarriak dira administrazioek abian jarritako beste edozein bonurekin.
  • Establezimenduka ere mugak daude: OSTATUEN kasuan, 4.000 €-tik 60.000 €-ra bitartekoa izango da, plaza-kopuruaren eta kokapenaren arabera, eta TURISMO-JARDUERAK egiten dituzten ENPRESEN ETA AGENTZIEN kasuan, 10.000 €-koa izango da muga.
  • Pandemiaren ondorioz iaz garatutako mundu digitalaren aldeko apustuak Bilbao Bizkaiaren sare sozialen multzoa Euskadin komunitate-liderra izatea ekarri du.

  • Facebooken eta Instagramen garatutako @visitbiscay marketin digitaleko kanpainak 13,8 milioi pertsonari eragin die.

  • Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak casting bat egiteko deialdia egingo dute hilabete honetan, sare sozialetan, lurraldeko pertsonak destinoaren enbaxadore izan daitezen udazkenetik aurrera, turismoa sustatzeko, Instagramen eta Facebooken garatuko den @visitbiscay eta @bilbaoturismo kanpainan.

  • Lurraldeko turismo-enpresen eta atzerriko bitartekarien artean negozio-harremanak suspertzeko eta harreman berriak sortzeko antolatutako Match Bilbao Bizkaia ekimenari esker, 881 hitzordu eskatu dira eta 320 lan-bilera egin dira.

  • Match Bilbao Bizkaiak azken fase bati ekingo dio aurtengo udazken eta neguan. Fase horretan, sustapen-ekimenak garatuko dira Europako eragile eta touroperadore ugarirekin, zeintzuek gure lurraldea bisitatuko baitute aurkezpenetan, workshopetan, ikuskapen-bisitetan eta topaketa sozialetan parte hartzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak indartu egin dute turistak erakartzeko eta gure lurraldeko turismo-enpresen sarearen eta atzerriko merkatuetan sektore horretan lan egiten duten erakundeekin aliantzak sustatzeko estrategia digitala. Indartze hori pandemiak turismoan eragindako aldaketen ondorioa da. Izan ere, mundu digitala turismoa sustatzeko tresna eta COVID-19ari aurre egiteko neurriek mugikortasunean izan duten eragina zuzen-zuzenean jasan duen sektorearentzat negozio-aukerak sortzeko tresna garrantzitsua izatea ekarri dute aldaketa horiek.

Ildo horretan hartutako lehenengo neurrietako bat izan zen iazko udazkenean martxan jarri zen turismoa sustatzeko kanpaina digitala, bisitari izan zitezkeenei zuzendutakoa, estatuaren eremura mugatuta, garai hartan zeuden murrizketen eta turismoan izandako aldaketen ondorioz, epe laburrera merkatu-hobi onena zela pentsatu baitzen. ‘Descubre tu lado Bilbao Bizkaia’ eslogana erabilita eta Itziar Ituño eta Gotzon Mantuliz influencer ospetsuen parte-hartzearekin, kanpaina aurtengo maiatzera arte garatu da eta emaitza oso onak lortu ditu. Izan ere, kanpaina horri esker, Bilbao Bizkaiaren sare sozialen multzoak Euskadin komunitate-liderra izatea lortu du, eta 13,8 pertsonarengana iritsi da. Bilbao Bizkaiaren sare sozialen kokapenak izan duen hobekuntza are nabarmenagoa da kontuan hartzen bada jarraitzaile kopuruan izandako gorakada sendotu egin dela, eta kopuruan ez dela ia aldaketarik nabaritu kanpaina amaitu ondoren.

Kanpaina @visitbiscay-ren sareetan (Facebook eta Instagram) garatu da oso-osorik. Kanpainaren aurretik, bi sare horietan zeuden jarraitzaileen kopurua ez zen 5.000 erabiltzailera iristen. Orain, 131.300 kontu baino gehiago dira. ‘Descubre tu lado Bilbao Bizkaia’ kanpainaren bidez, 82.700 jarraitzaile berri lortu dira Instagramen, eta 38.900 zale berri Facebookeko orrian.

Kanpaina 13,8 milioi pertsonarengana iritsi da, eta 106 milioi eta 29 milioi iritzi baino gehiago jaso dira, hurrenez hurren, Instagramen eta Facebooken. Sare horietako lehenean lortutako interakzioa (engagement delakoa, argitaratutako edukiarekiko interakzioa) 4,8 milioikoa dela zenbatesten da, eta bigarrenean, berriz, 1,6 milioi ingurukoa. Datuak gehiago zehaztuta, Instagramen hau da lortu dena: 49.000 ohar baino gehiago; 1.300.000 erantzun baino gehiago; 17.700 argitalpen gorde dira; 3,3 milioi bistaratze baino gehiago, eta 51.000 klik baino gehiago lotunean. Instagramen, berriz, hau da lortu dena: 9.500 ohar baino gehiago; 223.000 erantzun baino gehiago; 18.000 argitalpen baino gehiago partekatu dira, eta 3,3 milioi bistaratze baino gehiago kanpainaren edukiari lotuta.

Horrenbestez, Instagramen, interakzio horren batez besteko ratioa % 4,6koa izan da, eta Facebooken, berriz, % 5,6koa. Ratio horiek antzeko sektoretako kanpainetan ohikoa denaren gainetik daude, normalean, eta hurrenez hurren, % 2koa eta % 2 eta 3 artekoa izaten baita.

SARE SOZIALETAKO CASTINGA

Kanpaina horretan lortutako datu onak eta oraingo destinoei buruzko marketin-azterlanen ondorioak –bidaia aukeratzeko erabakia aztertzen denean, sare sozialak funtsezkoak direla diote– kontuan hartuta, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak erabaki dute marketin digitaleko beste kanpaina bat egitea udazken honetan, @visitbiscay eta @bilbaoturismo kontuen bitartez.

Halaber, Bilbao Bizkaia markaren turismo-sustapena egiteko hurrengo kanpainan protagonista izango diren pertsonak aukeratzeko casting digital bat abiarazteko agertokia izango dira kontu horiek. Castinga gaur hasiko da, uztailak 19 (astelehena), eta hautapen-prozesu horren hasierari buruzko informazioa emateko bideoak, karatulak eta karruselak argitaratuko dira. Bi hilabetez iraungo du.

Casting horretan parte hartu nahi dutenek www.bilbaobizkaialover.eus web orriko formularioaren bidez erregistratu beharko dute, marketin digitaleko etorkizuneko kanpainaren ardatz izango diren sei gaietatik (art, food, nature, sea, urban edo basque lover) bat edo gehiago aukeratu beharko dituzte; bideo bat grabatu beharko dute (30 segundo, gehienez) gustukoen duten lekuan eta Instagram edo Facebooken jarri (post, storie, reel…). Argitaratzen duten horretan @visitbiscay eta @bilbaoturismo aipatu beharko dituzte eta #BilbaoBizkaiaLover traola erantsi beharko dute.

Hautapen-prozesu honen helburua ez da soilik pertsona karismatiko bat eta jarraitzaile asko dituena aurkitzea, baizik eta bideoz komunikatzeko gai dena. Bizkaian jaio edo bizi diren edo laneko edo aisialdiko jarduera gehiena gure lurraldean egiten duten adindunak lortu nahi dira, Bilbao Bizkaiari buruzko edukiak modu proaktiboan sortzen dituzten profil aktiboak dituztenak, eta ordezkatu behar duten eremua ondo ezagutzen dutenak eta harekin oso identifikatuta daudenak.

Lehenengo edukiak argitaratzen direnetik hautapen-prozesuaren bosgarren astera bitartean, partaideen lehen iragazketa bat egingo da eta eduki horiek castingerako berariaz sortutako mikrosite batean argitaratuko dira. Talde arduradunak material guztia ikusiko du, eta, hasiera batean, hiruzpalau profil aukeratuko dituzte gai bakoitzeko. Aurrerago, lehen aukeraketa hori @visitbiscay eta @bilbaoturismo profiletan aurkeztuko da, ikusleen artean duen onarpena aztertzeko. Hala ere, castinga zabalik mantenduko da, pertsona gehiagok parte hartu ahal izateko. Azkenean, sei #BilbaoBizkaiaLover aukeratuko dira, gai bakoitzeko bat, eta turismoko sareetan aurkeztuko dira.

Pertsona horiek, Bilbao Bizkaiaren irudia izateaz gainera eta turismoa sustatzeko hurrengo kanpainan parte hartzeaz gainera, gure lurraldeko turismo-jardueretan parte hartu ahal izango dute, Caravan Trip esklusibo batean parte hartuko dute #BilbaoBizkaiaLover izendatutako beste pertsonekin eta ikusgaitasuna eta entzutea izango dute @visitbiscay eta @bilbaoturismo profiletan.

MATCH BILBAO BIZKAIA

Azken publikoari (Bilbao Bizkaia bisitatzen duten pertsonak) bideratutako sustapenarekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak destinoa sustatzearekin lotutako ekimenak landu dituzte azken hilabeteetan, sektoreko enpresa eta erakundeei begira. Izan ere, pandemiak nazioarteko mugikortasuna asko mugatu badu ere, txertatze-kanpainaren gaur egungo erritmoa ikusita eta astiro-astiro murrizketak kenduz joan direla kontuan hartuta, pentsatzekoa da datozen hilabeteetan atzerriko turismoa suspertzen hasiko dela, eta Bilbao Bizkaia horretarako prestatzen ari da.

Ildo horretan, Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak Match Bilbao Bizkaia ekimena sustatu dute, besteak beste lurraldeko turismo-enpresen eta atzerriko bitartekarien artean negozio-harremanak suspertzeko eta harreman berriak sortzeko, eta, hala, destinoaren aktibazioa sustatzeko eta tokiko turismo-eskaintza dinamizatzeko, destinoko produktu, baliabide eta zerbitzu turistikoen merkaturatzea erraztuko duten euskarri digitalen bidez.

Ekimen hau Europako 15 merkatutako turismo-sektoreko profesionalentzat da, eta hiru fase ditu: 2 birtualak dira, eta hirugarrena, aurrez aurrekoa. Urte honetan zehar garatzen ari dira. Fase horietako lehena ekainaren 8an eta 9an izan da. Egun horietan, Match Live destinoa aurkezteko ekintzen multzoa gauzatu zen, streaming bidez, telebistako lau programen formatuan, Bilbao Bizkaiak Europako merkatu nagusietan dituen bitartekari turistikoei zuzenduta, eta lau gai izan zituzten ardatz: City & Experience, Coast, Nature & Rural eta MICE.

Ekimen honen bigarren fasea Virtual Match izan zen, eta Match Live eta gero egin zen, ekainaren 8tik 18ra bitartean. Workshop birtual bat egin zen, non tokiko ostatu-enpresek, hartzaileek eta turismo-zerbitzuek aukera izan baitzuten Match Liven parte hartu zuten Europako erosleekin (buyer) harremanetan jartzeko.

Hitzordu bietan tokiko 43 enpresak eta atzerriko 179 enpresak parte hartu zuten, 881 hitzordu eskatu ziren eta 320 bilera egin ziren, gehienbat Frantziako (63), Italiako (55), Erresuma Batuko (39), Alemaniako (31) eta Herbehereetako (30) merkatuekin. Halaber, 208 bistaratze erregistratu ziren Zoom plataforman, eta 566, Youtuben.

Ekimen honen azken fasea Match in Place da, eta udazkeneko eta neguko hilabeteetan egingo da. Data horietan, elkarrekiko sustapen-jardunaldiak egingo dira destinoan bertan, Europako eragile eta touroperadore ugarirekin. Aurkezpenak, workshopak, ikuskapen-bisitak eta topaketa sozialak egingo dira.

  • Uztailean eta abuztuan, Bilboko Udalak astean lau aldiz (astearte, ostegun, larunbat eta igandeetan) eskainiko ditu hiribildua ezagutzeko bisita gidatuak, bi ibilbide hauekin: ALDE ZAHARRA, hiribilduaren jatorria ezagutzeko, eta ZABALGUNEA-ABANDOIBARRA, Bilboko eraldaketa urbanistikoa miresteko.

  • Nahitaezkoa da aldez aurretik erreserba egitea, 94 479 57 60 telefono-zenbakira edo posta elektroniko honen bidez (informacion@bilbaoturismo.bilbao.eus); maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da ibilbide osoan zehar.

Bilboko Udalak gidari profesionalek eskainitako bisita turistikoak indartuko ditu hiribildua ezagutzera emateko asmoz.

2020ko ekainaz geroztik eskainitako zerbitzu hori indartzea erabaki du Udalak uda honetan, behin mugikortasun-murrizketak amaitu direnean eta Eusko Jaurlaritzak baimendutako edukierak handitu ostean. Horiek horrela, uztailean eta abuztuan zehar astean lau aldiz egingo dira bisitak (astearte, ostegun, larunbat eta igandeetan), gehienez ere 20 pertsonako taldeekin, eta une oro LABIk ezarritako jarraibideei jarraiki.

Estatuko eta nazioarteko turismoa pixkanaka berraktibatzen doan heinean, parte hartzaileak toki hauetatik datoz nagusiki: Andaluzia, Asturias, Balearrak, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Valentziako Erkidegoa eta Madril. Halaber, nazioarteko turisten artean Frantzia, Erresuma Batua, Suitza eta Mexikotik etorritakoak gailentzen dira.

BI IBILBIDE: ALDE ZAHARRA ETA ZABALGUNEA-ABANDOIBARRA

Gidari profesionalek eskainitako jarduera honek balorazio oso positiboak jaso ditu Bilboko turismo-bulegora datozen eta hiribildua ondo ezagutu nahi duten erabiltzaileen aldetik. Bisitak bi ibilbidetatik egiten dira: Alde Zaharra, hiriaren jatorriei begirada bat eta Zabalgunea-Abandoibarra, hiribilduaren aurrerakuntza ikusgai.

Alde Zaharreko ibilbidearen bidez Erdi Aroko Bilbo nolakoa zen ikusiko dugu, harriz egindako kaleak, xarmaz beteriko kantoiak, plazak eta txokoak, hiribilduari hazten lagundu zion merkataritza eta portu jarduketa indartsuaren lekuko. Harresiak, Santiago Katedral gotikoa, Plaza Berria, San Anton eliza enblematikoa eta berau eraikita dagoen antzinako hondarrak, edo Erriberako Merkatu jendetsua. Horiek guztiak historiaren 500 urte baino gehiago biltzen dituzte, eta denborak aurrera egiten ez duela dirudien hiriaren bizia erakusten digute. Ibilbide hori ostegun, larunbat eta igandeetan egin daiteke, goizeko 10:00etan.

Bestalde,Zabalgunea-Abandoibarra ibilbideak Bilboren hiri garapena eta arkitektura erakusten ditu, XIX. mendetik gaur egunera arte. Begirada bat tradizioa eta abangoardia erakusten dituen hiriaren bihotzera. Zabalgunetik eta Abandoibarratik ibiltzeak Bilboren izpiritu ekintzailea aurkitzea da, aire zabalean dagoen arkitektura eta eskultura museo autentiko batez gozatzea, Hiribilduak betidanik izan duen etorkizunerako jarrera erakusten diguna. Ibilbide hori astearte, larunbat eta igandeetan egiten da, eguerdiko 12:00etan.

Bisita gidatu guztiak Plaza Biribileko Turismo Bulegoan hasten dira, eta hiru hizkuntzatan egin daitezke aldi berean (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), 90 minutuko iraupena dute eta 4,5 euroko prezioa bisita eta pertsona bakoitzeko.

Nahitaezkoa da aldez aurretik erreserba egitea telefono honen bitartez 94 479 57 60 edo posta elektronikoz informacion@bilbaoturismo.bilbao.eus. Ibilbide osoan zehar maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.

UDARAKO BESTE PROPOSAMEN BATZUK

Bisita gidatuez gain, bisitariek eta hiritarrek beste hainbat aukera interesgarri izango dituzte uda honetan, besteak beste: bizikleta gainean egindako bisita gidatuak, piragua-ibilbideak eta itsasadarra zeharkatzeko ontzi-ibilaldiak, autobus turistikoa, tour gastronomikoak, eraikin enblematikoak ezagutzeko bisita gidatuak edo Artxandatik Bilboko ikuspegiez gozatzea, funikularrean igo ondoren.

Hona hemen jarduera horiei buruzko informazio gehiago: www.bilbaoturismo.net

  • Uztaileko lehenengo zazpi egunetan, Kobetamendiko autokarabanentzako aparkalekuak % 60ko okupazioa erregistratu du Turista gehienak estatukoak dira oraindik, bisitari guztien % 60 baitira; nazioartetik etorritakoen artean, alemaniarrak dira gehienak, % 14.

  • Aparkatzeko 72 leku daude eremuan, konexio elektrikoa eta edateko ur hargunearekin, 24 orduko zaintzarekin, ur beltzak eta ur grisak husteko tokiarekin eta dutxak, komunak eta garbigailuak erabiltzeko zerbitzuarekin… Horrez gain, COVID-19ari aurre egiteko protokolo bat dago, bisitariek esparrura sartzen direnetik irteten diren arte bete beharreko osasun-neurriekin.

Kobetamendiko autokarabanentzako aparkalekua, Bilboko Udalaren mendekoa, pixkanaka ari da sarrera turistikoen erritmoa berreskuratzen.

Pandemiaren ondoriozko murrizketak jasan ondoren, une hauetan, egunaren 24 orduetan eskaintzen du aparkaleku-zerbitzua, eta uztaileko lehenengo zazpi egunetan bakarrik % 60ko okupazioa erregistratu du. Zifra hori pixkanaka ari da gora egiten. Aparkalekuko arduradunen arabera, uda honetan % 100eko okupaziora iristea espero da.

Gaur egun, estatuko turistek gehiengoa izaten jarraitzen dute, bisitari guztien % 60 baino gehiago baitira. Horien artean nabarmentzekoak dira Katalunia eta Andaluziako bisitariak. Atzerriko turismoari dagokionez, % 14 baino gehiago alemaniarrak dira.

Eremua Bilbo erdigunetik 15 minutura dago, eta 2021eko denboraldi honetan 72 aparkaleku izango ditu gehienez. Zerbitzu horren bidez aparkatzeko partzelak eskaintzen dira, konexio elektrikoa eta edateko ur hargunearekin, 24 orduko zaintzarekin, ur beltzak eta ur grisak husteko tokiarekin eta dutxak, komunak eta garbigailuak erabiltzeko zerbitzuarekin. Hori guztia beharrezkoa da turismo-mota honen alde egiten dutenen egonaldia eta bisita errazteko.

Autokarabanak gehienez ere 48 orduz egon daitezke bertan, eta egunean 15 euro ordaindu behar dira ibilgailu bakoitzeko.

Era berean, Kobetamendiko aparkalekuko langileen nahiz erabiltzaileen segurtasuna zaintzeko asmoz, COVID-19aren zabalkundeari eusteko protokolo bat dago, bisitariek esparrura sartzen direnetik irteten diren arte bete behar dituzten osasun-neurriekin.

Horiek horrela, gel hidroalkoholikoa dago espazio komun guztietan, pertsonen arteko segurtasun-distantzia bermatzen da seinaleztapen egokiaren bidez eta terraza-eremua egunero fumigatzen da, gainera, komunak egunean sei aldiz desinfektatzen dira. Erabiltzaileak aparkalekutik irten ondoren, partzelak desinfektatzeko zerbitzua indartu da, eta arreta berezia jarri da ur eta argi harguneen garbiketan.

Autokarabanen bidezko turismoa toki berriak ezagutu eta esperientziak bizitzeko modu bat da, eta erabiltzaile gehien dituen turismo-modalitateetako bat da, segurtasuna eta aire zabaleko espazioak uztartzen dituelako.

Informazio gehiago hemen:

  • Ekonomia Sustatzeko foru-diputatua den Ainara Basurko eta Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandiano elkarrekin joan dira FITUR azokarekin duten urteko hitzordura. Oraingoan, erakargarri tradizionalak eta turismo-produktu berriak eraman dituzte.

  • Helburu nagusia sektorea berraktibatzea da, baina segurtasunez eta osasuna babestuz. Horrez gain, tokiko eskaria bultzatu nahi da eta estatuko merkatua suspertu, bai eta turismoaren industria babestu ere, enpresei zein enpleguei eutsi ahal izateko.

  • Lau jarduera berri hauek aurkeztu dituzte: Athletic esperientzia, familia-turismoa, turismo inklusiborako web-atari berria eta landa-eskaintza.

Bilbao BizkaiaFITUR azokara itzuli da turismo-eskaintza bertan aurkezteko, sektorea berraktibatzea da asmoa, eta, horretarako, lau turismo-produktu berri aukeratu ditu: Athletic Experience, familia-turismoa, turismo inklusiboa eta landa-turismoa. Pandemiak ekarri digun urte gogorraren ostean, eta turismoa sektorerik kaltetuenetako bat izan dela kontuan hartuta, Bilbao Bizkaiaren eskaintzan hazkunde inklusibo eta iraunkorra bermatu nahi dira, betiere, osasuna eta segurtasuna babestuz.

Ekonomia Sustatzeko foru diputatua den Ainara Basurko eta Bilboko Udaleko Garapen Ekonomikoa, Merkataritza eta Enplegua Saileko zinegotzia den Xabier Ochandiano izango dira hitzorduan, eta hiriaren zein lurraldearen turismo-erakargarritasunak nabarmentzeaz gain, Europako turismo-azoka garrantzitsuenetako batean tokiko industria, enpleguak eta lekuaren garapena babesten egoteak duen garrantzia azpimarratuko dute. Xede nagusia tokiko eskaria sustatzea eta estatuko merkatua suspertzea dira.

Bilbok eta Bizkaiak maiatzaren 19tik 23ra antolatu den FITURen aurtengo edizioan aurkeztuko dituzten berritasunei dagokienez, pandemia-garaian eskuratutako ohitura berrietatik sortu diren bisitarien profil berriak aztertuz prestatu dira, hiriaren zein lurraldearen turismo-azpiegituren eta -baliabideen garrantzia azpimarratzeko eta hurbileko eskaria epe laburrean sustatzeko.

BILBAO BIZKAIA ZURI-GORRI ETA FAMILIAREKIN

Hori horrela, Athletic Experience gida editatu da, non Athletic esperientzia bizitzeko gonbidapena egiten den, Bilbo eta Bizkaiko turismo-ikono bat den aldetik. Eskaintza zuri-gorriaren bitartez, milaka zalek mundu osoan partekatzen duten kirol ospetsuenaren pasioa eta San Mameseko futbol-zelaia uztartzen dira, zeina munduko kirol-eraikinik onena izendatu zuten 2015. urtean. Bestalde, Athletic Club Museoa dago bertan, Bizkaiko hirugarren museorik bisitatuena (atzerriko bisitariak: % 70), bai eta MICE espazio bat ere, mota guztietan ekitaldi profesionalak antolatzeko erabiltzen dena.

Familia-turismoa, batez ere, udan egiteko, baina oso ugaria Aste Santuan ere bai. Batez beste, bost eguneko egonaldiak egiten dira, eta sektorea berraktibatzeko aukera nagusietako bat da. Familientzako prestatutako liburuxkan, oinez zein bizikletaz egiteko askotariko ibilbideak jaso dira hiribildua, kostaldeko lekurik esanguratsuenak eta Bizkaiko barrualdea oso-osorik ezagutzeko, bai eta euskal gastronomiaren errezetarik gozoenak eta euskal esentzia osatzen duten elementuak ere, hala nola euskara, folklorea edo herri-kirolak.

Bi gida prestatu dira, eta eskuragarri egongo dira hemen: bilbaoturismo.net eta visitbiscay.eus

TURISMO INKLUSIBOA

Bilbao Bizkaian, halaber, premia bereziak dituzten pertsonak turismo-esperientziaren epizentroan egotea lortu nahi da. Askotariko desgaitasunak edo mugikortasun- zein komunikazio-arazoak dituzten pertsonek eskaintza zehatz bat eskatzen dute, zeinaren bitartez honako zerbitzu hauek baloratu ahal izango dituzten, baina norberak bizi duen egoera oinarri hartuta: ostatuak, garraioak, jarduerak, turismo-erakargarritasunak, informazio-bulegoak eta abar.

Horretarako, bidaiatzeko orduan sor daitezkeen premia nagusiak konpontzeko hiru atal dituen webgune bat jarri da martxan. Hauek dira gaiak: ostatuak, ibilbideak eta espazioak. Webgunean informazioa zehatza eskaini da, eta, horren bitartez, 77 hoteletako, 32 espazio interesgarritako eta 35 ibilbidetako zerbitzuen eta azpiegituren irisgarritasun-maila baloratu daiteke. Gaur egun, beste 92 landetxe eta basetxe eta 9 espazio interesgarri daude ebaluazio-prozesuan.

LANDA-TURISMOA

FITURen azken apustua Bilbok eta Bizkaiak landa-turismoan eskaintzen dituzten ontasunak nabarmentzea da, pandemia hasi zenetik interes handiagoa erakutsi baita mota horretako turismoan. Turisten profil berriak eragin du landa-turismoaren eskaintza suspertzeko eta eskarirako produktu erakargarriak diseinatzeko premia, masifikazioa ekidin eta ongizate fisiko zein mentala lortu nahia, bai eta distantzia laburreko bidaia gehiago egitea eta benetako esperientzia pertsonalizatuak nahi izatea ere.

Gaur egun, bereizten gaituzten elementuetan oinarritzen den turismo-produktu lehiakor bat landu nahi da, bereizgarri hauek aintzat hartuta: landa-nortasuna, kultura, euskara, paisaia, artisautza eta betiko lanbideak, enogastronomia, tradizioa, lehen sektorea eta baserria, euskal landa-inguruaren bizitza islatzen duen unitate integratzaile eta elementu nagusi gisa.

FITUR, EUROPAKO TURISMO-AZOKARIK GARRANTZITSUENETAKO BAT

FITUR turismoaren profesionalak biltzeko topagune globala da, bai eta Iberoamerikako merkatu hartzaile eta igorleentzako azokarik garrantzitsuena ere. Orain arte urtarrilean egiten zen azoka, baina aurtengo edizioan datak aldatu dira, eta maiatzaren 19tik 23ra antolatuko da, hitzordu honek turismo-industrian duen nazioarteko eragin handia kontuan hartuta. Horrela, munduko turismo-jarduerarako hain beharrezkoa den bultzada lortu eta enpresa, herrialde zein lekuetako topaketa profesionalak erraztuko dira.

  • Ostalaritza eta jatetxeetako zein merkataritzako sektoreetarako onetsitako laguntza zuzenen ostean, orain, beste partida bat bideratuko da turismoaren sektorearentzat. Guztira, 268.000 euroko aurrekontua zuzenduko da, eta 1.000 euro, 1.250 euro eta 1.500 euro arteko laguntzak emango dira enpresa bakoitzean dauden enpleguen arabera.

  • Bilbao Aurrera 2021 Planean jasotako aurrekontu eta ekintzei gehitu zaien aparteko beste neurri bat da. Planak 15 milioi euro baino gehiago jaso ditu orain arte.

Bilboko Udalak hiriko turismoaren sektoreari zuzendutako laguntza zuzenen beste deialdi bat onetsi berri du. Izan ere, COVID-19aren osasun-krisiak gehien kaltetu duen sektoreetako bat da.

Bilbao Aurrera 2021 Planean jasotako aurrekontu eta ekintzei gehitu zaien aparteko beste neurri bat da. Planak 15 milioi euro baino gehiago jaso ditu orain arte.

Ostalaritzari eta merkataritzari zuzendutakoekin egin zen bezala, oraingoan ere, aipatutako Planaren Jarraipen Batzordeko talde politiko guztietako bozeramaileei helarazi zaie proposamena, eta guztion adostasuna jaso du (EAJ/PNV, PSE- EE, EH-Bildu, Podemos eta PP).

Laguntzen poltsak, guztira, 268.000 euro bilduko ditu, eta Bilboko udalerriko turismo-sektoreko pertsona fisiko (autonomoak edo profesionalak, ondasun-erkidegoen bazkideak eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilak) edo juridiko, mikroenpresa edo ETE guztiek parte hartu ahal izango dute: turismo-garraioko enpresak, turismo aktiboko enpresak, kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak, turismo-gidariak eta bitartekaritzako turismo-enpresak.

Zenbatekoak langileen kopuruaren arabera emango dira, eta 1.000 euro, 1.250 euro edo 1.500 eurokoak izango dira. Beste mota batzuetako dirulaguntzen osagarriak izango dira.

LAGUNTZEN BANAKAPENA

  • 1-9 langile dituzten establezimenduak: MILA EURO (1.000,00 €).
  • 9 langile baino gehiago dituzten establezimenduak: MILA BERREHUN ETA BERROGEITA HAMAR EURO (1.250,00 €).
  • Bitartekaritzako turismo-enpresak: MILA ETA BOSTEHUN EURO (1.500,00 €).

Laguntzak eskuratzeko epea eta modua —telematikoki- esteka honen bitartez— datorren hilabetean aktibatuko dira.

Era berean, eskabide bat aurkeztu ahal izango da lantoki edo establezimendu bakoitzeko, enpresa bakarrak bat baino gehiago izan arren. Enpresek establezimendu edo lantoki bakoitzerako eskatu ahal izango dituzte laguntzak, bakoitzari dagokion eskabidea aurkeztuta.

BILBAO AURRERA 2021 PLANA

Bilbao Aurrera 2021 Plana urtarrilaren 29an sinatu zuten udal-ordezkaritza duten alderdi guztiek, eta iaz lehenengo aldiz abiarazi zen planaren —Bilbao Aurrera 2020— jarraipena da, zeina Covid-19 pandemia mundu osoan zabaldu zenean bultzatu zen.

Planak 15 milioi euro baino zertxobait gehiago izango ditu salbuespenezko 43 neurri aplikatzeko. Batik bat, ekitaldiko lehenengo seihilekoan aplikatuko dira gehienak. Aurreko planean martxan jarritako estrategiari jarraikiz, Bilboko Udalak Covid-19agatik gehien kaltetutako sektoreei lagundu nahi izan die krisialditik ahalik eta arinen suspertzeko proiektu estrategikoak landuz.

Gogoan izan behar dugu 2020. urtean laguntza zuzenen lehenengo poltsa onetsi zela ostalaritzako sektorearentzat. Guztira, 3,2 milioi euroko aurrekontua bideratu zen orduan. Zenbateko horri dagokionez, azkenean 1.900 laguntza eman eta ordaindu ziren, hau da, 2 milioi euro baino zertxobait gehiago.

Orain prestatzen ari diren laguntza zuzenen bigarren partida martxoaren 25ean onetsi zen, eta milioi bat euro bideratu ziren ehungintzako eta zapatagintzako sektorearentzat. Orain, turismoari zuzendutako deialdi hau gehitu zaio.

Laguntza zuzenen ekintza guzti horiek, berez udalari ez badagozkio ere, hiriko sektore batzuek aurre egiteko duten konplexutasun-egoera sendotzeko aktibatu dira. Osagarri gisa, halaber, bonuen programak abiarazi dira, Bilbao Aurrera Planaren ekintza garrantzitsuenetako bat.

  • Bilboko Udaleko Kultura Zuzendaria den Iñaki López de Aguiletak gaur hartuko du parte “Prebentziozko sormena” izeneko topaketan, eta sormen-industrien sektoreari lotutako profesionalekin bilduko da bertan.
  • Ekitaldian honako errealitate hauek landuko dira: sektoreak gaur egungo krisi-egoerari aurre egin behar izatea, zoritxar honen aurrean artistek erakutsi duten erresilientzia eta sormenak etorkizuneko hiriak berreraikitzeko orduan duen garrantzia.
  • Bi eguneko ekitaldia izango da, urriaren 26a eta 28a, eta UNIKO Estudio Audiovisual-eko Iván Miñambres eta PezStudio Arquitectura-ko Elisa de los Reyes arduratuko dira hiribildua ordezkatzeaz. Besteak beste, Bartzelona, Granada, Valladolid, Burgos, Denia, Lliria eta Terrasa hirietako profesionalekin partekatuko dituzte esperientziak.

Gaur arratsaldean hasiko da “Prebentziozko sormena” izeneko Artisten lehenengo Topaketa Birtuala. Unescoko Hiri Sortzaileen Sareak antolatu du ekimena, eta Iñaki López de Aguileta Bilboko Udaleko Kultura Zuzendaria ere bertan izango da. Ekitaldian honako errealitate hauek landuko dituzte askotariko sormen-alorrei lotutako profesionalek: sektoreak gaur egungo krisi-egoerari aurre egin behar izatea, zoritxar honen aurrean artistek erakutsi duten erresilientzia eta sormenak etorkizuneko hiriak berreraikitzeko orduan duen garrantzia.

Topaketa birtuala antolatuko den bi egunetan, gaur eta asteazkena (urriaren 28a) UNIKO Estudio Audiovisual-eko Iván Miñambres-ek eta PezStudio Arquitectura-ko Elisa de los Reyes-ek hartuko dute parte Bilboko hiribilduko ordezkari gisa. Haiekin batera, ideiak eta esperientziak partekatuko dituzte diziplina anitzeko beste artista batzuek ere, hala nola literatura-sormena, gastronomia, musika, zinema, eskultura, diseinua eta arkitektura alorretakoak. Hauexek dira izenik ospetsuenak: Manuel Vicent idazlea, Quique Dacosta eta Miguel Cobo sukaldariak eta Anna Taratiel eta Mayaya Cebrián artistak.

Jardunaldi hauek hainbat hirik elkarrekin bultzatutako sustapen-ekimenen emaitza dira. Hauexek dira hiri horiek: Bartzelona eta Granada (Literaturaren Hiri Sortzaileak), Sevilla eta Lliria (Musikaren Hiri Sortzaileak), Terrassa eta Valladolid (Zinemaren Hiri Sortzaileak), Denia eta Burgos (Gastronomiaren Hiri Sortzaileak) eta Bilbo (Diseinuaren Hiri Sortzailea). Kanpo Arazoetako Ministerioaren Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentziaren erakunde-babesa du topaketak. Ekitaldia zuzenean ikusi ahal izango da Terrasa City of Film erakundearen YouTubeko kanalean, hiri hori baita ekitaldiaren berri emateko ardura duen hiria.

BILBO UNESCOREN HIRI SORTZAILEEN SAREAN

Diseinuaren aldeko Bilboren apustua 2014. urtean goretsi zuen UNESCOk, eta horren ondorioz Hirien Sortzaileen Sarean sartu zuen. Hiriak lanean dihardu diseinua eta sormena hiri-eraldaketan ardatz egituratzaileak izan daitezen. Nolanahi ere, azken xedea ekonomia eta gizarte garapena sustatzea da.

Foro horretan sartu zenetik, sormena hiri-garapen jasangarrirako faktore estrategiko gisa identifikatu duten mundu osoko hirien aparteko taldeko kideetako bat da Bilbo; bertan, besteak beste, hiri hauek daude: Hiria Berlin (Alemania); Buenos Aires (Argentina); Pekin, Shanghai eta Shenzhen (Txina); Montreal (Kanada); Seul (Hego Korea); Nagoya eta Kobe (Japonia); Saint Étienne (Frantzia), eta Graz (Austria). Bilborekin batera, 2014. urtean, Helsinki (Finlandia), Turin (Italia), Curitiba (Brasil) eta Dundee (Erresuma Batua) onartu ziren. Zalantzarik gabe, sareari esker proiektu partekatuak kudea daitezke eta, aldi berean, nazioarteko kooperazio ekimenak sustatu ere bai.

  • Musika-ekintzailetzan estatuan aitzindaria den DEMODAY ekimena ostegun honetan, uztailak 9, egingo da Zabalguneko eraikinaren atarian eta musika-sektoreko 21 ekintzailetza-proiektu aurkeztuko dira bertan.
  • Beren proiektua aurkeztuko duten pertsona ekintzaileek beren negozio-planak antolatu dituzte Coworking espazioan, Paideia Galiza Fundazioak eta Getxoko Escuela de Organización Industrial erakundeak antolatuta, Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketarekin. Kasu honetan, DEMODAY ekimenak Bilboko eta Getxoko udalen lankidetza ere izan du.
  • Ekitaldian, Clarisse bandaren emanaldia izango da, eta Roberto Moso kazetari eta Zaramako abeslariak aurkeztuko du. Ekitaldian izango dira, besteak beste, Guillermo Vergara Paideia Fundazioko presidenteordea, Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia eta Iñigo Urkiza Getxoko Garapen Ekonomikoko Saileko zinegotziak.
  • COVID-19aren aurka borrokatzeko indarrean dagoen araudiari jarraituz, ekitaldiak edukiera mugatua izango du eta online streaming bidez emango da, gonbidapen bidez.

Paideia Galiza Fundazioak eta EOIk (Escuela de Organización Industrial), musika-ekintzailetzarako DEMODAY programa berri bat antolatu dute, Bilboko Zabalguneko eraikinaren atarian egingo dena (Zabalgune Plaza, 11).

Ostegun honetan, uztailaren 9an, 19:00etan, beren enpresa-plana garatu duten musika-ekintzaletzako 21 proiektu aurkeztuko dira Coworking espazioan. Proiektu horiek Paideia Fundazioak eta EOIk antolatzen dituzte, Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketarekin eta Bilboko eta Getxoko udalen lankidetzarekin.

DEMODAY programan askotariko proposamen artistikoak aurkeztuko dira, besteak beste, rock-talde alternatiboak eta, indie, funk, rock edo musika klasikoko proposamenak.

21 PROIEKTUAK

Honako 21 proiektu hauek aurkeztuko dira: Basabi, Blanco y en Botella, Bringas, Dekot, Doctor Lawson, El Guapo Calavera, Galgo, Geométrica, Hoo, Jean Paolo y la Siempre Viva, Lagarto Errante, Lorelei Green, Los Brazos, Mississippi Queen & The Wet Dogs, Noa Cliff, Pablo Ríos, Planeta Plutón, Sabes Muy Bien, Txo Braceras, Who Killed Laika eta 4 Villains.

Ekitaldia Roberto Moso kazetari eta Zarama taldeko abeslariak aurkeztuko du eta Clarisse pop-rock taldearen showcase-a ere izango du. Bertan izango dira, besteak beste, Guillermo Vergara Paideia Fundazioko lehendakariordea, Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia eta Iñigo Urkiza Getxoko Garapen Ekonomikoko Saileko zinegotzia.

COVID-19aren aurkako segurtasun-neurriek edukiera-mugak eragiten dituztenez, ekitaldiak edukiera mugatua du, eta gonbidapen bidez soilik sar daiteke bertara.

EOIK ETA PAIDEIA GALIZIA FUNDAZIOAK MUSIKA-EKINTZAILAREN ALDE EGINDAKO APUSTUA

Musika-ekintzailetzarako Coworking Go2Work Espainian aitzindaria den lanbide-garapeneko programa bat da. Prestakuntza espezializatua eskaintzen du, talde-eskolak eta banakako tutoretzak konbinatuz, eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa du. Joan den otsailean, Paideia Galiza Fundazioak eta EOIk hiru edizio berri hasi zituzten Getxon, Bartzelonan eta Coruñan. Horietan 63 musika-proiektu mentorizatu dira, eta musika-industriaren sektoreko aditu onenek hartu dute parte hizlari eta tutore gisa: Patricia Gabeiras (Legal Music), Guillermo de Lorenzo (Wegow), David Sánchez (The Music Republic), Manuel Colmenero (SONOBOX), Paco Loco (Paco Loco Studio), Iago Lorenzo (Productor), Lago Blanco (Productor) edo Last Tour taldea.

Bilbon egingo dena coworkerren prestakuntza itxiko duen bigarren DEMODAY izango da. Uztailaren 4an Pontevedran egindakoaren ostean, azkena Bartzelonan egingo da uztailaren 17an.

2016an kultura- eta musika-industrietan oinarritutako prestakuntza-programak abian jarri zirenetik, EOIk eta Paideia Galiza Fundazioak 260 musika-proiektu baino gehiago bultzatu dituzte, eta proiektu horiek prestakuntza espezifikoa jaso dute (marketina, lege-alderdiak eta ekoizpena), bai eta Lean startup negozio-planaren metodologia ere.

Go2Work programa diseinatuta dago garapen-fase goiztiarrean dauden proiektu berritzaileen arrakasta-aukerak areagotzeko, eta, gainera, networking-a eta hazteko aukerak ematen ditu. Talde horrek, gainera, Mahou San Miguel garagardogilearen eta Mahou, San Miguel eta Cervezas Alhambra marken babesa du, eta, Paideia Galiza Fundazioarekin eta EOIrekin sinatutako lankidetza-hitzarmen baten bidez, parte-hartzaile guztien artean 6 musika-proiektu aukeratuko ditu, Katalunian, Euskal Herrian eta Galizian hainbat musika-zirkuitutan birak egingo dituztenak. Akordio horri esker, garagardogileak eta bere markek musikarekin eta talentu gaztearekin duten konpromisoa indartzen dute.

  • Aparkalekuak gaur irekiko ditu ateak berriro, COVID-19ari aurre egiteko kontingentzia-protokolo batekin. Protokolo horretan hainbat osasun-neurri sartzen dira, erabiltzaileak iristen direnetik irteten diren arte.
  • Horrela, esparru osoan gel hidroalkoholikoaren erabilera bermatuko da, pertsonen arteko gutxieneko segurtasun-distantziak ziurtatuko dira, aparkalekuko erabiltzaileen eta langileen arteko telefono bidezko kontaktuari lehentasuna emango zaio eta desinfekzio-zerbitzua indartuko da eremu komun guztietan, besteak beste.
  • Bilboko Udalak berriro ireki ditu Kobetamendiko autokarabanen aparkalekuko ateak, osasun-larrialdi egoera dela eta itxi ostean. Bilboko erdigunetik 15 minutura dagoen eremuak 72 plaza ditu gehienez, eta ahal den neurrian ibilgailuen artean lekurik handiena mantenduz esleituko dira.Era berean, hala langileen nola erabiltzaileen osasun-segurtasuna zaintzeko, Kobetamendiko autokarabanentzako aparkalekuak Kontingentzia-protokolo bat du COVID-19ari aurre egiteko eta hainbat osasun-neurri ezarri ditu bisitariak iristen direnetik esparrutik irten arte.Horrela, gel hidroalkoholikoaren erabilera bermatuko da espazio komun guztietan, seinaleztapenaren bidez pertsonen arteko gutxieneko distantzia ziurtatuko da eta egunero terraza-eremua fumigatuko da, eta komunak eta bainuen esparruak egunean gutxienez sei aldiz desinfektatuko dira. Erabiltzaileak irten ondoren, lursailak desinfektatzeko zerbitzua indartuko da, argi eta ur hartuneei arreta berezia jarriz.Gainera, lehentasuna emango zaio Kobetamendiko autokarabanen aparkalekuko erabiltzaileen eta langileen arteko telefono bidezko harremanari, eta hiriko informazio turistikoa banaka bananduko da, liburuxken manipulazioa saihesteko.Aurreko denboraldietan bezala, karabanak gehienez 48 orduz egon ahal izango dira aparkatuta eta eguneko 15 euroko tarifa ordaindu beharko dute ibilgailu bakoitzeko. Turismo-modalitate hau erabiltzaileek gehien eskatzen dutenetako bat da, segurtasuna eta aire zabaleko espazioak konbinatzen baititu.Informazio gehiago:
  • Jendeari arreta emateko ordutegia 09:00etan hasi eta 17:00etan amaituko da Bilboko Udalaren turismo-bulegoan.
  • Gaur egungo osasun-egoeraren ondorioz hartutako neurrien artean daude, besteak beste, arreta telematikoko zerbitzua sendotzea, telefono (944 795 760) bidezko arreta luzatzea (09:00etatik 19:00etara), Whatsapp (608 203 899) bidez zein posta elektronikoz kontsultak egitea eta informazioa jasotzea, bai eta liburuxkak QR kodeen bitartez deskargatzea ere.
  • Osasun-segurtasunari eusteko, derrigorrezkoa izango da barruan maskara erabiltzea. Erabiltzaileek gel hidroalkoholikoko banagailuak izango dituzte sarreran, eta, gainera, pertsona-kopurua mugatuko da.

Bilboko Udalaren turismo-bulegoak, Plaza Biribilekoak, gaur ekingo dio berriz jarduerari, Guggenheim Museoaren alboko turismo-bulegoa ekainaren 1ean ireki ondoren.

Plaza Biribileko turismo-bulegoa 09:00etatik 17:00etara egongo da irekita asteko zazpi egunetan.

Gaur egungo osasun-egoera dela eta, kontsulta-modalitate ezberdinetara egokituko dira jendeari arreta emateko bulegoetan. Turismo-informazioa telematikoki emateko zerbitzua sendotuko da, eta telefono (944 795 760) bidezko arreta-zerbitzua luzatuko da, 09:00etatik 19:00etara.

Era berean, informazioa Whatsapp (608 203 899) bidez jasotzeko aukera emango da, bai eta liburuxka digitalak lortzeko ere, bide horretatik edo posta elektronikoz. Horrez gain, erabiltzaileek gehien eskatzen dituzten liburuxkak deskargatu ahal izango dira QR kodeen bitartez.

Hainbat segurtasun-neurri ezarri dira langileen zein erabiltzaileen osasun-segurtasuna zaintzekoBeharrezkoa izango da maskarak jartzea, eta erabiltzaileek gel hidroalkoholikoko banagailuak izango dituzte sarreran, besteak beste. Bestalde, pertsonen-kopurua mugatuko da, pilaketak saihesteko. Segurtasun-neurri guztiak ondo ikusteko moduan egongo dira jasota bulegoen kanpoaldean.