EHUN: Betiko dendak betirako

AHOLKULARITZA

Oroigarria, lehen esan bezala, “EHUN: Betiko dendak betirako” proiektuaren baitan garatu da. Proiektuan, hain zuzen ere, aholkularitza berezitua eman nahi zaie historia luzea duten negozio horiei, saltzeko eredu berrietara egokitu daitezen eta, horrela, hiribilduan duten ibilbidea luzatu dezaten. Halaber, hiriaren turismo-irudi gisa sustatzen lagundu nahi da.

Programaren barruan eta negozioen banakako diagnostikoa egin ostean, aholkularitza berezitua egiten ari dira marketina, arlo juridikoa eta finantza arloa edo giza baliabideak hobetzeko, besteak beste.

Ehun urte beteak dituzten saltokiak dira 90 urte baino gehiagoko merkataritza-jarduera (nahiz eta kokapena aldatu izan) duten saltokiak, baldin eta belaunaldiz belaunaldi edo langileen artean eskualdatu diren negozioak badira, eta saltzen den produktu-mota edo lan egiteko modua mantendu badituzte.

Farmaziak, elikagaien saltokiak, estankoak, loteria-negozioak, moda-dendak... daude zerrenda historiko honetan, non ehun urte beteak dituzten Bilboko 62 saltoki biltzen diren.

 

 

SARE SOZIALAK: