“Bilboko 2025 Merkataritza Plan Estrategikoa” da sektorearen lehiakortasuna hobetzeko eta merkataritza-hiri gisa bertakoentzat eta bisitarientzat duen erakargarritasuna indartzeko udal ibilbide-orria.
Horretarako, hiri-eredu komertzial ordenatu, erakargarri eta iraunkor bat eraikitzeko lan egingo da. Eredu hori bat etorriko da hiri-apustu instituzional batekin, zeinak marka multinazional handien erakargarritasuna eta tokiko merkataritzaren faktore bereizgarria integratuko baitu; eta horrek, aldi berean, hurbiltasun-eskaintza handia ekarriko du, auzoetan bizi-kalitatea, gizarte-kohesioa eta gozamena bermatzeko. Planak sektorea modernizatzea ere aurreikusten du, digitalizazioaren eta pixkanaka gaztetzeko estimulazioaren bidez.
Era berean, dokumentu honen xedea da, aktiboki eta merkataritzatik abiatuta, hiri propioaren eta erakargarriaren irudi eta kontakizun bat eraikitzen laguntzea, Bilbo hiri-ekonomiaren Euskadiko eta Estatuko erreferente gisa kokatuko duena, merkataritza, kultura eta aisialdia erakarpen turistikoa aberastearen alde integratzearen bitartez. Era berean, barruti bakoitzeko herritarrengan gertutasun- eta nortasun-giro bat sortu nahi da. Hori guztia, kudeaketa kolaboratibo publiko eta pribatu eraginkor batetik abiatuta.
LAN-ARDATZAK ETA EKINTZA-ILDOAK:
Bilbao 2025 Merkataritzaren Plan Estrategikoa lau lan-ardatz nagusitan egituratuta dago, eta ardatz horiek, aldi berean, 2025era arte garatu beharreko 33 ekintza-ildotan zehazten dira:
1. ardatza: Hiri-eredu komertziala: hirigintza eta mugikortasun iraunkorra
Lan-ardatz honen esparruan, hiriaren bihotzaren erakargarritasun komertziala indartu nahi da, proiektu eraldatzaileei lotutako lau esku-hartzeren bidez, eta jarduketa horiek auzoetako erakargarritasuna eta bizitza komertziala indartzearen aldeko apustuarekin osatu nahi dira.
Era berean, mugikortasun iraunkorra bultzatzea aurreikusten da, disuasio-aparkalekuen sare bat sortuz eta garraio publikoa indartuz, besteak beste.
2. ardatza: Kanal-aniztasuna eta modernizazio lehiakorra.
Sektorea modernizatzen eta lehiakortasuna hobetzen laguntzeko, Bilboko 2025 Merkataritza Plan Estrategikoak digitalizazioa sustatzea aurreikusten du, establezimenduak modernizatzeko bektore gisa.
Planak merkataritzaren negozio-ereduan lan egiteko beharra barne hartzen du, sektorea birdimentsionatzen lagunduz, eredu bikoitz baten bidez: egungo merkataritzaren iraunkortasuna hobetu eta merkataritza-negozio berriak sortzea ekarriko duen enpresa-ekimena babestuz.
3. ardatza: Bilbo merkataritza, cultura era aisialdi-hiri gisa sustatzea
Komunikazio- eta marketin-estrategiak landuko dira, “komunitatea egiteko”, tokiko merkataritza sustatzeko lankidetza-tresnen bidez dinamizazio-planteamenduak berritzeko (#Bonobilbao kanpainarekin gertatu zen bezala) eta merkataritzaren eta turismoaren arteko sinergiak bultzatzeko xedeekin.
4. ardatza: lankidetza publiko-pribatua hobetzea.
Laugarren eta azken ardatz honek lau lan-ildo barne hartzen ditu: elkarteak berrabiaraztea eta artikulatzea, politika instituzionalak optimizatzea, ezagutza bultzatzea (hiriaren adimen lehiakorrerako tresna gisa) eta planaren zuzentzea.
Berrikuntza gisa, BILBOKO MERKATARITZA FOROA eratu da, eta martxan egongo da egin diren lan-ildoetan aurrera egiten jarraitzeko.