Bilbao Ekintzak hiriko merkataritza sarean jardun edo eragin nahi du lehiakortasuna hobetzearen alorrean, eta nagusiki, honakoak gauzatzen ditu helburu hori lortzeko:
- Aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzua.
- Lehiakortasuna hobetzeko ibilbidea diseinatzeko laguntza.
- Lantaldeak askotariko eremuetan identifikatu dituen behar bereziei lotutako ikastaro eta prestakuntza ekintzen eskaintza. Eremu horiek hauek dira: merkataritza, kudeaketa, teknologia berriak, eta abar.
- Merkataritza berrikuntza sustatzea: eremu horretan, nabarmentzekoa da “Bilboko saltoki berritzaileak” izeneko ekimena; berrikuntza sustatzeko ideien laborategi bat da, eta hiriko merkatariek gidatzen dute.
- Lan bitartekaritza: merkataritzari laguntzen diogu profesional onenak bilatzen.
Gainera, tresna osagarri gisa, sektoreari laguntzeko, merkataritza dinamizazioko ekintzak garatzen ditugu. Horretarako, ekitaldiak antolatzen ditugu edo hiriko saltokietarako bezeroak erakartzeko proiektuak martxan jartzen ditugu. Besteak beste, lan eremu horretan kokatzen dira Arteshop edo Bilbao Gabonak ekimenak.