Alde Zaharra

Bilboko Alde Zaharra, gure hiriaren erdigune historikoa izateaz gain, Bilboko turismoaren eta merkataritza eta ostalaritza jardueraren eragile nagusienetako bat da.

Erdigune historikoa

Hiriko puntu historikoetako bat izan arren, Alde Zaharrari ere eragin diote krisiak eta kontsumo ereduen aldaketak; azken hori nabarmen ari zaio eragiten merkataritza banaketaren sektoreari, eta, bereziki, hurbileko merkataritzari.

Horregatik, Bilboko Udalak “Bilboko Alde Zaharraren garapen jasangarrirako” estrategia martxan jarri du, epe ertainean eta luzean garapen jasangarria sustatzeko.

Ikuspegia

Alde Zaharra “Bilboko erdigune historikoa”:

  • Dinamikoa, irekia, gaztea eta hiriarekin eta Bilbo metropolitarrarekin lotua.
  • Nortasun propio aitortuarekin.
  • Garapen ekonomikoko, lurralde garapeneko eta garapen sozialeko dinamika jasangarriekin.
  • Hori guztia, aisialdirako, kulturarako, merkataritzarako eta egoitzazko eremu erakargarrirako erreferente gisa duen izaera orekatuta.

Jarduketa ardatzak

Nortasuna eta kokapena

  • Alde Zaharrarentzako nortasun zeinu bat definitzea
  • Alde Zaharra kulturako, turismoko eta merkataritzako Bilboko erreferentziazko gune bihurtzea

Merkataritzako erreferentzia gunea

  • Alde Zaharra merkataritzako lehentasunezko gune gisa sustatzea.
  • Hutsik dauden merkataritza lokalak mobilizatzea.
  • Negozio berriak sortzea sustatzea eta horretarako laguntzea.
  • Trakzio saltokiak erakartzea.
  • Merkataritza asoziazionismoari laguntzea.
  • Saltokien lehiakortasuna hobetzea.

Turismo jasangarria garapen elementu moduan

  • Euskal Museoa hobetzea.
  • Gaien araberako ibilbide turistikoak antolatzea, Alde Zaharraren ondare eta kultura balioak baliozkotuz.
  • Alde Zaharreko turismoa sustatzeko tresnak hobetzea.
  • Alde Zaharrari eta bere nortasun eta kokapen faktoreei lotutako produktu turistiko berriak garatzeko laguntza ematea.

Hiri inguru erakargarria eta atsegina

  • Mugikortasun jasangarria.
  • Espazio publiko erakargarria.
  • Espazio partekatua eta orekatua.
  • Itsasadarra Alde Zaharreko ekintzetan txertatzea.

Gizarte garapena eta bizi kalitatea

  • Eraikinak birgaitzeko laguntzak.
  • Egoiliarren beharrak betetzeko espazioak eta ekipamenduak hobetzea eta sortzea.