Proiektu hau Auzokizuna 2020 planaren bitartez gauzatzen da; horixe da Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan eta inguruetan bizi diren pertsonen bizi kalitatea hobetzeko jarduketa tresna nagusia, eta Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak koordinazioan lan eginez jarri zen martxan.
Planean, 2020an bukatuko diren 200 ekintza baino gehiago gauzatu dira eta eragile sozialekin, ekonomikoekin eta kulturalekin koordinatuta martxan jarritako proiektuko sei foroak babestu dira, auzoetan eragin zuzena izan duten hausnarketak eta proiektuak gauzatu direlarik.