Informazio turistikoa eta arreta

Bilbao Ekintzak, Turismo arloaren bitartez, hiriaren informazioa eta arreta turistikoaren ardura du, eta zerbitzu hori turismo bulegoen bitartez ematen du.

Helburua, bisitarien itxaropenak betetzea eta horiek, Bilbon, Bizkaian eta Euskadin egonaldi iraunkorra eta atsegina izatea erraztea da.

Informazio turistikoa eta arreta zerbitzua turismo bulegoen bidez egituratzen da, eta hauxe da xedea:

  • Bisitarien informazio eskariei erantzutea (turistak, bisitariak eta Bilboko eta Bizkaiko bizilagunak), modu presentzialean eta ez presentzialean.
  • Bilboko leku garrantzitsu eta adierazgarrienak sustatzea eta ezagutaraztea, gidari profesionalekin bisita turistikoak antolatuz.
  • Hori guztia, aukera berdintasuna bermatuz zerbitzuak eta instalazioak erabiltzeko eta horietara sartzeko orduan.

Zerbitzuak

Informazioa eta arreta presentziala

Bilbon, informazio turistikoa ematen duten bi bulego iraunkor daude, bata plaza biribilean eta bestea Guggenheim museoaren ondoan. Sei hizkuntzatan eskaintzen dituzte zerbitzuak: Gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta italieraz.

Bulego horietan, Bilboko, Bizkaiko, Euskadiko eta beste helmuga turistikoetarako kontsultak eta informazio eskariak jorratzen dira. Bilbao Bizkaia Card turismo txartelari eta enpresa eta produktu turistikoei buruzko informazioa ematen da. Dokumentazio turistiko hau ere banatzen da: Bilboko planoa, bisita gidatuak, garraio turistikoak, hiriko ostatuei eta hotelei buruzko informazioa, museoak, kultura jarduerak, gastronomia, turismo aktiboa, eta abar.

Gainera, hiriak turismo-informazioko gune ibiltariak ditu ekitaldi publikoetan, azoketan eta bidaia-ontzien autobus-geltokian.

Informazio eta arreta ez presentziala

Bilbao Turismok aurrez aurrekoak ez diren kontsultak eta informazio turistiko eskaerak ere erantzuten ditu: telefono, WhatsApp eta Livechat bidez, eta posta arruntez eta elektronikoz.

Bisita gidatuak oinez Bilbon

Zerbitzu honen helburuak, Bilbori buruzko informazioa ematea eta Bilbo promozionatzea dira, eta, horrez gain, hiribilduko espazio esanguratsuenak ezagutaraztea, horretarako, gida profesionalek egiten dituztelarik bisitak.

Bi ibilbide hauek eskaintzen dira:

  • Alde Zaharra: Erdi Aroko Bilbo ezagutzeko, harrizko kaleak, kantoiak, xarma duten plazak eta izkinak, hiribildua handitu zuen merkataritza eta portu jarduera garrantzitsuaren testigu izan zirenak, hain zuzen ere.
  • Zabalgunea-Abandoibarra: XIX. mendetik aurrera gaur egunera arteko Bilboko arkitekturaren eta hirigintzaren garapena ezagutzeko. Hiriko erdigunea ezagutzen da, tradizioa eta berrikuntza uztartuz.