Bilbao Ekintzak kirol, kultura eta negozio ekitaldi asko garatzen edo sustatzen ditu urtero, horiek guztiek, hiriko jarduera ekonomikoa indartzen dutelarik. Ekitaldi handiak dira, besteak beste, European Rugby Champions and Challenge Cup, MTV EMA sariak, Bilbao BBK Live eta Espainiako txirrindularitza itzulia, The World’s 50 Best Restaurants, Red Bull Cliff Diving eta Basque Fest, eta, horiek guztiek egiaztatzen dute, azken urteetan, Bilbo benetako leku erreferentea bihurtu dela.
Merkataritza
Bilbao Ekintzak laguntza osoa eman nahi dio tokiko merkataritzari, kontsumo eredu berrietara egokitzen lagunduz, digitalizazioaren bidez lehiakortasun hobekuntza erraztuz, kudeaketa berrituz eta saltoki txikietako bezeroen esperientzia hobetuz.
Era berean, Bilbok merkataritza hiriburu gisa duen erakargarritasuna indartu nahi du, hiriko eta auzoetako merkataritza promozionatuz, sektoreko eragileei lagunduz edo hiriko saltoki berezien nortasuna azpimarratuz eta sustapen turistikoa-ekitaldiak eta tokiko merkataritzaren sustapena binomioaren arteko lotura indartuz, hain zuzen ere.