Auzo Factorys

Auzo Factory sarea osatzen duten zentroak hirian kokatuta daude, eta helburua, sortu berriak diren enpresa proiektuetarako coworking espazioak, modulu itxiak eta espazio komunak eskaintzea da, enpresa horiek martxan jartzen laguntzeko eta aldi zehatz batean, enpresak eratzen laguntzeko.

Auzo Factoryen sareak helburu bikoitza du:
  • Azpiegitura berriak sustatzea erabilera eta erabiltzaile nahasketarekin, jarduera soziokulturalak eta komunitarioak enpresa ekintzekin konbinatuz.
  • Sormenerako eta herritarren, elkarteen, agenteen, ekintzaileen eta enpresen arteko elkarbizitzarako erreferentziazko espazioak sortzea, bereziki, hiriarentzako estrategikoenak diren sektoreak landuz.
Onuradunak:
  • Enpresa gisa eratu aurretik, pertsona ekintzaileak eta enpresa proiektuak.
  •  3 urte baino gutxiagoko antzinatasunarekin sortutako enpresak.
Baldintzak:

Harrobia

Harrobi Auzo Factory-an aldi baterako kokapena eskaintzen zaie enpresa-proiektuen, enpresen eta profesionalen sustatzaileei, baldin eta beren jarduera garatzeko Bilbon kokatu nahi badute, ekonomia sozial eta solidarioaren (ESS) balioak eta printzipioak errespetatuz eta egokituz.

1.200 m2 ditu enpresa-moduluetarako, ekintzailetza-geletarako, bilera-geletarako eta espazio komunetarako, enpresa sortzeko fase guztietan laguntza eta jarraipena eskaintzeko eta sendotzeko.

Auzo Factory hau Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloan dago, EKONOPOLOn. Honen helburua ekonomia sozial eta solidarioaren erreferentziazko eta garapeneko gune izatea da, eta, besteak beste, gizarte-ekintzailetza kooperatiboa erraztea, non ESSren inguruan lan egiten duten hainbat eragile esperientziak, proiektuak eta baliabideak partekatzen dituzten.

Cantera-AuzoFactory

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan ekonopolo@bilbaoekintza.bilbao.eus posta elektronikoaren bidez.

Boluetabarri

Coworking gunea, proiektu berritzaileei zuzendua, batez ere eduki digitalen sektorean.

Irazabal-Matiko

Coworkingeko espazio honetan, arlo digitaleko proiektuak batzen dira eta nagusiki B2B negozio ereduetan lan egiten da.

Rekalde - Innolab Bilbao

Berrikuntza plataforma bat da, enpresak eta teknologia batzen dituena enpresa eta gizarte erronketarako irtenbide digitalak bilatzeko. Gainera, Auzo Factory sareko gainerako zentroek bezala, enpresa proiektuetan lan egiteko espazioak eskaintzen ditu.