Turistei eta egoiliarrei arreta emateaz gain, turismo bulegoetan Bilboko leku adierazgarrienak promozionatzen eta ezagutarazten dira. Horretarako, gida profesionalekin ibilbide turistikoak antolatzen dira, gida horiek bisitariei leku adierazgarrienak erakusten dizkietelarik.
Bilbao Ekintzaren Turismo arloak bi turismo bulego ditu Bilbon. Bata plaza biribilean dago, eta bestea, Guggenheim museoaren ondoan.