PRIBATUTASUN POLITIKA – BILBAO EKINTZA EPEL
Datuen Babesari buruzko Informazioa
Tratamenduaren arduraduna
Bilbao Ekintza EPEL
Nafarroa kalea, 5 – 48001 Bilbo
Batuen Babesaren ordezkariaren harremanetarako informazioa
datos@bilbao.eus
Tratamenduaren xedea
Bilbao Ekintza EPELren eskumenekoak diren gaiak sustatzeko jarduera kudeatzea Interneteko webgunearen bitartez edo informazioa baliabide elektronikoen bitartez bidalita. Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren edo botere publikoen aldeko zeregina betetzeko.
Tratamenduaren zilegitasuna
DBAE: 6.1.e) Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren edo botere publikoen aldeko zeregina betetzeko.
Gaitasunak garatzea Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Tokiko Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legearen arabera.
Nori zuzenduta dago
Ez da datuen komunikazio edo lagapenik aurreikusi, legez aurreikusitakoak izan ezik.
Eskubideak
Hauexek dira interesdunen eskubideak:
- Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta mugatzeko edo tratamenduaren aurka agertzeko eskubidea, tratamenduaren arduradunaren helbidera idatzi bat bidaliz, nortasuna aldez aurretik egiaztatuta, edo helbide elektroniko honen bitartez: juridico@bilbaoekintza.bilbao.eus
- Datuak Babesteko Euskal Agentzian erreklamatzeko eskubidea.