“Basque Fest” Euskal Kulturaren eta Abangoardiaren Jaialdia Aste Santuan egingo da. Ekimen horretan euskal kultura sentitzeko eta bizitzeko modu berri bat deskubritu nahi da, tradizioaren, nortasunaren, berrikuntzaren, talentuaren eta sormenaren bitartez. Helburua da Bilbo munduari irekita dagoen hiri kosmopolita bat izatea, baina, aldi berean, historia eta ohiturak sustatu.
Hiriko hainbat tokitan garatzen da programa, eta askotariko jarduera-sorta eta adierazpen artistikoak eskaintzen ditu, besteak beste: erakusketak, dantza, kaleko antzerkia, haurrentzako animazioa, artisautza, kontzertuak, euskal kulturaren erakusketa eta salmenta, gastronomia eta kirol tradizionalak (pala, arrauna eta esku-pilota).
Bilboko Aste Santua “Basque FEST” delakoaren erritmora mugitzen da, hau da, euskal abangoardiaren eta kulturaren jaialdiaren erritmora, hiria euskal unibertsoaren kultura- eta arte-adierazpenekin betetzen duena. Bilbo jai-espazio handi bat izatera pasako da, eta aisialdirako proposamen interesgarriez zein gastronomia-eskaintza zaporetsuez gainezka egongo dira hiriko zenbait espazio: Areatza, Plaza Barria, Azkuna Zentroa, Guggenheim Bilbao Museoa…
Aukera bikaina da euskal kultura bizitzeko eta hiriko txoko guzti-guztietara helduko den giro ezin hobeaz gozatzeko.