BBF Fintech finantza sektoreari zuzendutako teknologia berrietan adituak diren start-upen inkubagailu bat da. Hauek dira sustatzaileak: Bilboko Udala, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, Bizkaiko Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea.
BBF FINTECHen hiriko finantzen gaineko espiritu ekintzaile eta aitzindaria bilduko da sektorea bultzatzeko eta Fintech-en erreferentziako polo bihur dadin, betiere, finantza eta teknologiako talentu ekintzailea Corporate eta bankuekin lotzeko, alor horretan negozio-eredu berriak pilotatzeko.
Bilbao Berrikuntza Faktoriaren instalazioetan dago, eta 100 pertsonentzako espazio fisiko bat du, berrikuntza irekirako laborategi eta ekosistema gisa pentsatuta, ekintzaile, start-up eta finkatutako enpresen arteko lankidetzarako inguru bat errazteko, non enpresa-proiektu berriak sortu ahal izango diren.
Hemen kontsulta ditzakezu BBF Fintech inkubagailura sartzeko oinarriak