-
Bilboko Udalak artearen eta kulturaren aldeko apustua egin du Oinezkoen Artea proiektuaren bidez, zeinak hiriari lotutako 17 artistaren proposamenekin sustatuko baititu Zabalguneko saltokiak.
-
Urrian zehar, artea hiriko kaleetara ateratzeko asmoz apaindu diren 22 erakusleihoz eta 8 edukiontziz osatutako ibilbidea egin ahal izango dute herritarrek.
Ezagutu gehiago Oinezko Arteari buruz: Oinezkoen Artea: Katalogoa
Bilbok lehen aldiz hartuko du Oinezkoen Artea proiektua, erakusleihoen apainketa artistiko eta kulturaleko ekimena. Zabalgunean garatuko da eta hiriaren erdiguneko 22 saltoki hartuko ditu. Saltoki bakoitzak ikusgai izango ditu Bilbori lotutako bertoko, estatuko eta nazioarteko 17 artista profesionalek sortutako arte-proposamenak, eta Zabalguneko 8 edukiontzi ere apainduko dituzte.
Saltokietako eskulturak eta biniloak urrian ikusi ahal izango dira, eta Eduardo Sourrouille, Ignacio Goitia eta Arantxa Vidal artisten eskutik doako bisita gidatuak egin ahal izango dira urriko ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Interesdunek helbide elektroniko honen bidez eman dezakete izena: comercio@bilbaoekintza.bilbao.eus.
Bilboko Udalak kulturaren eta artearen alde lan egiteko egin duen apustuaren parte da Oinezkoen Artea. Oraingo honetan, ekimena Zabalguneko merkataritza-establezimenduen errealitatera egokitu da. Saltoki horiek sorkuntza-gune bihurtu dira eta hiriko kaleak artearen bidez herritarren eta merkatarien artean sortzen den loturaren lekuko izan daitezen ahalbidetu da. Gainera, gaur egun obrek eragindako Zabalgune inguruko merkataritza aktibatzeko planaren esparruan kokatzen den ekintza da. Proiektu hau Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez gauzatzen da.
Kultur ibilbide honetan parte hartzen duten 22 saltokiak honako hauek dira: Landa kristaldegia, Engel & Volkers, Pinocchio, Moiqut, Esiete Interiorismo, Shimai, Gárate arrandegia, Alonso zapata-denda, Inchaustegui labana-denda, Barbour, El Arratiano/Confituras Goya, Flores Retama, The Closet, Persuade, Lumbreras Aguirre farmazia, Lollypop, B Travel, Falstaff, Bilbao Gandarias loradenda, Alaine Bermejo ile-apaindegia, Cynthia Rodríguez ile-apaindegia eta Asua Berri okindegia. Halaber, biniloz apaindu dira Zabalgune plazaren inguruko zortzi edukiontzi.
Hauek dira beren lanekin 22 erakusleihoak eta 8 edukiontziak apaintzeaz arduratu diren artistak: Marta Zelaia, Ignacio Goitia, Miriam Ocariz, Bernardo Aja, Joaquín Martínez Cano, Mauro Curti, Eduardo Sourrouille, Matxalen Krug, Juan Díaz, Rut Olabarri, Elssie Ansareo, Manuel Álvarez Diestro, Juan Manuel Rodríguez, Lau Rodríguez, Guillermo de Foucault, Bubi Canal eta Begoña Zubero.
Santanderren zazpi urtez hitzordu sendoa izan ondoren, lehen aldiz iritsi da Bilbora merkataritza-jarduera dinamizatzeko proiektu hau, zeinari esker bilbotarren erosketa-esperientziak aurrerapauso bat emango du urrian.
HIRI-MARRAZKIAK ZABALGUNEAN
Gainera, Oinezkoen Artea gertatzen den aldi berean, herritarrek aukera izango dute irailaren 30ean Bilboko Oinezkoen Artearen lehenengo edizioan parte hartu zuten saltokien inguruko kaleetan sortutako hiri-marrazkien erakusketaz gozatzeko Zabalguneko eraikinean. Dibujatolrato Bilboko marrazkilari talde batek osatutako proiektua da. Elkarrekin arte-ariketa bat egiten dute, inguruari balioa emanez. Dibujatolratok Bilboko Oinezkoen Artearekin kolaboratu du, saltokietan egindako esku-hartze artistikoak marraztuz.
SARE SOZIALAK: