Bilbao Berraktibatzen

Bilbao Berraktibatzen udal-programaren helburua da parte-hartzaileei enplegagarritasun-maila handitzeko eta profesionalki hobeto aritzeko gaitasunak eta tresnak eskaintzea.

Azaroaren 7an lehenengo informazio-saioa egiten da, eta, bertan, programaren metodologia modu zabalagoan emango da ezagutzera, bai eta programak iraun bitarteko, 2023ko martxora arte, egingo diren ekintza ugarien banaketa ere. 40 orduko programak, batik bat hiru esparrura bideratuko da: trantsizio teknologiko-digitala, trantsizio energetiko-klimatikoa eta trantsizio soziosanitarioa.

Edizio honetan izena emateko epea azaroaren 3an amaitzen da, eta nahi dutenek esteka honen bitartez eman dezakete izena.

 

TOPAKETAK ENPRESEKIN

Bilbao Berraktibatzen programaren 2022/23 edizioa martxoan amaituko da lanpostu berri bat lortzeko enpresekin antolatuko diren saioekin, non programan parte hartu duten pertsonak zuzenean harremanetan jarri ahal izango diren kontratazio-eragileekin eskaintza eta eskariaren arteko konexioa bilatzeko eta gaur egungo eta etorkizuneko aukerak aztertzeko. Azken fase horren lehentasuna bizitzen ari garen hiru trantsizio handiei lotutako eremuetara/sektoreetara egongo da bideratutateknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa (Green Jobs) eta soziosantarioa (Silver Economy).

Bilbao Berraktibatzen programari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek empleoytalento@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikora deitu dezakete edo 944 205 321 telefono-zenbakira deitu.