Bilbao Bizkaia Design Week (BBDW) Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilbao Ekintza eta BEAZ entitate publikoen bitartez, hurrenez hurren, antolatutako ekitaldi bat da.
Sormen-industrien sektorea garatzea sustatu nahi da; izan ere, hiriaren apustu estrategiko nagusietako bat da espezializazio adimenduko estrategiaren esparruan.
Hitzordu bat ezartzen da urtero, azaroan, eta, bertan, askotariko jarduerak antolatzen dira, besteak beste, hitzaldiak, tailerrak, aurkezpenak, topaketak edo erakusketak. Hiriko hainbat espaziotan egiten dira, eta Bilbon zein Bizkaian diseinuaren ekosistema osatzen duten eragile nagusiekin batera garatzen da: elkarte eta elkargo profesionalak, klusterrak, unibertsitateak eta sektoreko profesionalak.
Ekitaldian diseinuari lotutako askotariko diziplinetan programatutako aurkezpenak, jarduerak eta bisitan barne hartzen dira, hala nola produktu edo zerbitzuen diseinu grafikoa, diseinu soziala, arkitektura, barne-diseinua, moda, artisautza, ikus-entzunezko edukiak, bideo-jokoak edo publizitatea, beste sormen-diziplina batzuen artean.
Hauexek dira helburu garrantzitsuenak:
- Diziplina horietako ikasle gazteak eta profesionalak biltzeko topaketak sortzea, non ezagutzak zabaldu eta partekatu ahal izango dituzten, bai eta hezkuntza-, enpresa- eta erakunde-munduen arteko networkinga ere.
- Sormen-sektorearen eta -industriaren arteko lankidetza sustatzea, industriaren sektorean berrikuntza eta lehiakortasuna errazteko.
- Diseinuaren eta, oro har, sormen-industrien alorreko azken joerak erakustea.
- Tokiko talentua ikusaraztea eta nazioartean proiektatzea.
- Diseinuak hiri-inguruaren eta ehun ekonomikoaren bilakaeran duen garrantzia ikusaraztea.
- Bilbo UNESCOren hiri sortzaileen sarean dagoela ikusaraztea, diseinuaren kategorian, hain zuzen ere.