Gabonetan, urtero, Bilboko Udalak jarduerez betetako programa bat abiarazten du hiribildua erakar-gune garrantzitsu bihurtzeko eta Gabonetan ere aisialdirako eta kulturarako erreferentzia izateko.
Testuinguru horretan, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, tokiko merkataritzaren jarduera dinamizatzeko ekintzak eta programak jarri nahi ditu martxan, besteak beste:
- Gabonetako merkatua: Ekimenarekin, Europako hiri nagusietan bezala, merkataritza-eremu bat sortu nahi da, tokiko merkatari eta ekoizleei Gabonetan kontsumitzeko produktuak eskaintzeko aukera emateko, eta bisitari zein turistei eskaini ahal izango dizkiete.
- Animazio-ekintzak hirian: Kalean egingo diren jarduketen programazio zabala eskainiko da, hirian erosketak egiteko giroa alaitzeko, bai eta jarduera ekonomikoa sustatu eta Bilbo Gabonetan bisitatzen gaituztenen erakar-gune izatea lortzeko ere.