Esparru-proiektu bat da, langabezian dauden eta erdi-mailako edo goi-mailako ikasketak dituzten Bilboko gazteen kolektiboaren enplegagarritasuna bilatu nahi duen estrategia bat.
“Bilbao Gazteak Sortzen” proiektuaren bitartez, Bilboko enplegua eta jarduera ekonomikoa sustatu nahi dira, eta gazteak lan-merkatura hurbildu, haien gaitasun eta profil profesionalak enpresek eskatzen dituzten premietara egokitzeko, bai eta enpresei epe ertaineko zein epe luzeko premiei erantzuten laguntzeko ere. Gainera, elkarrekin alternatibak bilatzea jorratu nahi da.
Estrategia horren esparruan, garatuko diren jarduketak identifikatuko dira urtero. Hiru lerro nagusiren inguruan egituratuko dira:
- Motibazioa, interesak eta ahalduntzea: Une honetan, bi jarduketa biltzen dira alor horretan: Bizilabe Bilbao eta Zientzia Azoka.
- Zeharkako trebetasunak eta gaitasunak hobetzea: Lerro horretan, hainbat ekimen lantzen ari gara: Bilbao Berraktibatzen, Fórmula Student eta Moto Student
- Lanpostuetako gaitasunak: Esparru honetan Bilboko Udalaren Enplegu Plana eta Eurocip VII jarduketak sartu dira.