CiB topaketarako espazio eta komunitate bat da, eta bertan biltzen dira Bilboko merkataritzan berritzaileak diren profesionalak, saltokiak, kontsumitzaileak, zerbitzuen enpresak, elkarteak eta profesionalak. Ideiak eta proiektuak partekatu nahi dira, eta sektore guztien arteko lankidetza eta sinergiak bultzatu.
Bilboko Saltoki Berritzaileak (CiB) ekimenarekin berritzailetza sustatu nahi da txikizkako merkataritzan.
Hori dela eta, Bilboko saltokiei lankidetzarako inguru egoki bat eman zaie, ideiak sortzeko espazioak, dagokien sektorearekin zerikusia duten berrikuntzarik garrantzitsuenak jakiteko gune bat, transferentzia hori errazagoa izan dadin eta, horrela, sektorea modernoagoa eta lehiakorragoa izan dadin.
Hauexek dira helburu espezifikoak:
- Merkatari, kontsumitzaile, zerbitzuen enpresa, elkarte eta profesionalen arteko lankidetza-espazio bat sortzea, sektorean berrikuntzaren transferentzia errazteko.
- Merkataritzaren sektorearekin zerikusia duten berritasunei eta mugarriei buruzko ideiak eta informazioa partekatzea, ekimen berritzaileen katalizatzaileak izan daitezen.
- Aurrerago hiriko merkataritza-sare osoari eta ezarpena zuzendu nahi den eragile orori aplikatu ahal izango zaizkien teknologia eta berrikuntza berriak probatzea.
- Merkataritzaren erakargarritasuna handitzea, Bilbo alor horretako erreferentzia izan dadin.