Bizilabe 10 eta 19 urte bitarteko gazteentzako ikerketa-zentroa da; Elhuyar Fundazioarekin batera sustatu da, eta helburua zientzia nahiz teknologiarekiko interesa sustatzea da, bai eta ekintzailetza eta sormena ere.
Bizilabe Bilbao espazioan STEAM heziketa (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematikak) lantzen da, gazteen gaitasun zientifiko-teknologikoak garatzeko, betiere, aisialdiko giro ludiko batean eta irudipena eta talde-lana sustatuta.
Gazteak metodo zientifikora bideratzea bultzatu nahi da, bai eta teoriak garatzea eta haien kabuz esperimentuak egitea ere, zientziari eta teknologiari lotutako estereotipo batzuk bertan behera gera daitezen eta horiekiko interesa gazte-gaztetatik bultzatu dadin.
Espazio horretan gazteek proiektuak lantzen dituzte eta tailerretan parte hartzen dute. Bestalde, irakasle, ikertzaile eta begiraleekin gaitasunak garatzen dituzte eta ahalduntzean aurrera egiten dute. Horrez gain, tokiko enpresak eta profesionalak inplikatzea lortu nahi da, mentoring zereginak egin ditzaten eta hurbileko benetako erreferentzia izan daitezen, bai eta gazteek garatutako proiektuek tokiko enpresa baten eta dagokion jarduerarekin harremanetan egon daitezen ere.
Bizilaben hiru formatutan aurkeztuko da jardueraren eskaintza:
TAILERRAK
“Inspiratzeko”.
Euskal Autonomia Erkidegoko ikertzaileek ematen dute.
Ordubete eta hogeita hamar minutuko bost saio + enpresen lagina.
PROIEKTUAK
Gazteei interesgarria iruditzen zaien gai baten proiektu zientifiko-teknologikoak lantzen dituzte koordinatzaile zientifiko baten laguntzarekin.
Astean behin, ordubete eta hogeita hamar minutu
“Asmatu eta ikertu”
EKITALDIAK
Erkidego osoa inplikatzea (ikastetxeak, familiak, enpresak, administrazioa,…).
- Zientziaren astea
- Scape Rooom
- Ikertzaileen gaua
- Emakume Zientzialariaren Eguna