Bilbao Ekintza udal-sozietateak, hiriaren sustapen ekonomikoaz arduratzen denak, udalerrian enplegua eta aberastasuna sortu ditzaketen enpresen erakarpena, sorrera eta hazkundea sustatzeko helburua du, besteak beste.
Bilbao Ekintzak ekonomia digitala landu beharreko sektore estrategikoenetako bat dela uste du. Bilboko Udalak gai hori sustatu nahi du hiriaren proiekzioak eta garapen ekonomikoa hobetzen lagunduko duten askotariko proiektuak abian jarriz.
Ildo horri jarraikiz, sektore hori Bilboko udalerrian sustatzen jarraitzeko eta barneko proiektuei garapen eta laguntza espezializatuko bideak eskaintzen jarraitzeko, Bilbao Ekintzak “Ekintzailetza digitaleko lehiaketa” izeneko laguntza-programa bat antolatzen du.
Horrela, hautatutako enpresa-proiektuak modu egokian eta inguru apropos batean garatuko dira, hasierako fasetik heldutasun-maila egokia lortu arte, zeinari esker inguru lehiakor batean bizirauteko ezagutza eta trebetasun nahikorekin irten ahal izango diren merkatura.
“Bilboko Ekintzailetza Digitala”-ren III. Edizioa
Egun, eta azaroaren 1era arte, hirugarren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago.
Lehiaketa horretan Bilbon start up berri baten proiektuak aurkezten dituzten ekintzaileek, duela urtebete baino gutxiago start up bat abian jarri dutenek edo hirian garatu beharreko eremu digitalari lotutako barne-ekintzailetzako proiektu berri bat duten pertsona fisiko edo juridikoek parte hartu ahal izango dute.
Bilboko Ekintzailetza Digitala lehiaketak hiru sari ekonomiko izango ditu: 6.000, 4.000 eta 2.000 eurokoak, baloraziorik onena jasotzen duten hiru ekimenentzat, hurrenez hurren. Horrez gain, lehiaketan aurkezten diren proiektu guztiek aholkularitza eta prestakuntza espezializatua jasotzeko aukera izango dute, esparru teknologiko eta digitaletan, guztiak ere BIG Bilbao udal-ekintzailetza zentroan eskainiko direnak.
Interesdunek helbide elektroniko honen bidez aurkeztu beharko dituzte euren eskaerak: big@bilbaoekintza.bilbao.eus. BIG Bilbao Ekintzailetza Zentroan ere aurkeztu daitezke, Zabalgune eraikinean (Zabalgune plaza, 11), 09:00etatik 13:00etara. Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 1ean amaituko da.
Onarriak eta dokumentazioa
Kontsultatu lehiaketaren deialdiaren oinarriak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.