Enpresaren-munduko lehenengo urratsak korapilatsuenak izan ohi dira, eta, horregatik, funtsezkoa da ekintzaileek enpresa kudeatzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatzea. Horretarako, BIG Bilbaok enpresa-kudeaketarako prestakuntza-ikastaro bat eskaintzen du.
Helburua parte-hartzaileei marketin- eta komunikazio-gaitasunak ematea, bai eta ekonomia- eta finantza-gaitasunak eta baliabide juridikoak zein dirulaguntzak ematea ere da. Azken finean, ekintzaileen ideietarako euskarri izango den negozio-plan bat prestatu nahi da.
Bertaratzen direnen premietara egokitzeko asmoz, bi modalitate eskainiko ditugu:
- Aurrez aurreko ikastaro bat bi astez jarraian (40 ordu, 09:30etik 13:30era). Taldeak osatzeko orduan, gutxienez, zortzi pertsona eta gehienez hogei pertsona egongo dira. Teoria, role-playing teknikak, taldeko dinamikak eta kasu praktikoak uztartuko dira.
- Bi asteko ikastaro semi-presentzial bat. Aurrez aurreko hiru saio egingo dira taldeka (12 ordu, 09:30etik 13:30era), eta banakako lanean oinarritutako 18 ordurekin osatuko da. Aurrez aurreko saioetan teoria, role-playing teknikak, taldeko dinamikak eta kasu praktikoak uztartuko dira, eta, gainera, banaka lantzeko gida bat eta galdetegiak bidaltzen zaizkie parte-hartzaileei.
Jarraian, edukiak zehaztu dira. Hauexek izango dira, aurrez aurreko zein online prestakuntzaren kasuan:
- Ekintzailetzarako sarrera (ideia, sormena, ekintzailearen irudia…).
- Marketin arloa (marketinerako sarrera, marketin mix, ikerketa eta merkatu-azterketak, enpresaren irudia…).
- Ekonomia- eta finantza-arloa (azterketa ekonomikoa, balantzea eta emaitzen kontua, diruzaintza-plana, inbertsio-plana, finantzaketa-plana).
- Merkataritzako arlo juridikoa (forma juridikoak, izapideak, lan-zuzenbidea, kontratuak, nominak, fiskalitatea, sozietateen gaineko zerga, PFEZ, ondare-eskualdaketen gaineko zerga…).
- Merkataritza-arloa (saltzeko teknikak…).
- Beste eduki batzuk, aholkularitzatik proposatutakoak.
Epe laburrean zure enpresa martxan jarri nahi baduzu, ikastaro hau izan daiteke enpresa-kudeaketaren esparruan behar duzun prestakuntza-bultzada. BIG-EKO KIDE IZAN!
Informa zaitez
Nahi izanez gero, informazio gehiago eskatu ahal duzu formulario honen bitartez.