Bilbao 5X5 Programa

Erronka berriak nahi dituen diseinatzaile bat zara? Anima zaitez eta aurkeztu zure hautagaitza urtebetez ETE bati diseinuaren arloko erronka bati erantzuten laguntzeko. Ez pentsatu gehiago, epea uztailaren 29an amaitzen da.

Bilbao Ekintzak, Designregio Kortrijk erakunde flandestarrarekin batera, eta EIDE Euskal Diseinuaren Elkartearekin lankidetzan, 5X5 ® BILBAO programaren esparruan 3 euskal enpresek planteatutako erronkei erantzungo dieten Bilboko diseinuko 3 profesional hautatzeko deialdia egin du. Programa honi esker, diseinuko 5 profesionalek, Bilboko 3k eta Kortrijk-eko 2k, 5 euskal enpresari lagunduko diete urtebetez produktu edo zerbitzu baten garapenean edo birdiseinuan, diseinuaren metodologiak erabiliz, 2025eko udazkenean erakusketa batean aurkeztuko den prototipo bat garatzeko helburuarekin.

ZEIN ERRONKARI ERANTZUNGO ZAIO?

  • erronka: ingurumen-bioteknologiaren sektoreko produktu ekoberritzaile bat berriz diseinatzea.
  • erronka: garbiketa profesionaleko produktu-lerro berri bat diseinatzea.
  • erronka: mugikortasun pertsonalerako laguntza-produktu bat berriz diseinatzea.

Gainera, Kortrijk-eko diseinuko bi profesionalek beste bi erronkari erantzungo diete.

NORK HAR DEZAKE PARTE?

Edozein diseinuko profesionalek edo diseinu-estudiok (autonomoak, enpresa txiki edo ertainak), baldin eta helbide soziala edo gutxienez lantoki bat Bilbon badu eta gutxienez 5 urteko esperientzia badu.

Parte hartzeko inprimakia eta deialdi honen testu osoa beherago aurkituko dituzun artxiboetan deskarga ditzakezu.

ZER ONURA LOR DITZAKEZU?

  • Enpresa eta/edo sektore berriekin harremana
  • Ikusgarritasuna eta hedapena
  • 000 euroko kontraprestazio ekonomikoa (BEZa barne)

NOLA HAR DEZAKEZU PARTE?

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, bidal iezaguzu mezu elektroniko honetara sectores@bilbaoekintza.bilbao.eus

  • Motibazio-gutuna
  • Zure Curriculum Vitae-a,
  • Erronkatik hurbilen dauden 5 lanen portfolioa
  • Eskabidearen eranskina eta erantzukizunpeko adierazpena beteta

2024ko uztailaren 29ko 11:00ak arteko epea duzu zure hautagaitza aurkezteko.

ZALANTZAREN BAT DUZU?

Idatz iezaguzu sector@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidera.

Programa hau Kortrijken eta Bilboren arteko lankidetzaren emaitza da, Unescoren Hiri Sortzaileen Sarearen esparruan. Bi hiriak sare horretako kide dira, Diseinu kategorian.

INFORMAZIO GEHIAGO

Parte hartzeko inprimakia:  Convocatoria_Programa_5x5_Términos y condiciones EUS

Deialdiaren testua: ANEXO I Solicitud y declaración responsable