Proiektu hau Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Ekosistemen Sustapena (ESS) ekintza globalaren barruan kokatzen da. Ekintza hori ELGAk jarri zuen abian 2020an, Europar Batasunaren Kanpo Elkartzeko Tresnak finantzatuta, eta 30 herrialde baino gehiago hartuko ditu (EBko herrialdeak, Brasil, Kanada, India, Korea, Mexiko eta Estatu Batuak) hiru urtez.
RESPOND, REBUILD, REINVENT – (RRR) proiektuak tokiko agintariei lagundu nahi die sektoreen arteko lankidetza hobetzen Ekonomia Sozial eta Solidarioaren (ESS) ekosistemekin eta ESS ekosistemek eta enpresa sozialek emandako soluzio eta berrikuntza sozialen kapitalizazioan.
Deialdi honen bidez, RRRk zortzi hiri hautatu ditu munduko herrialde eta eskualdeen artean ikasi, partekatu eta lankidetzan aritzeko. Hauek dira hautatutako hiriak: Rotterdam, Turin, Dublin, San Frantzisko, Belo Horizonte, Varsovia, Montreal eta Bilbo.
Ekimen honek irauten duen 8 hilabeteetan, honako prozesu hau jarraitzen ari gara:
— ESSko ekosistemen ulermena sakontzea.
— Sektore arteko eta lankidetzako ikuspegiarekin aurre egin dakiekeen erronkak definitzea.
— Soluzioak eta gizarte-berrikuntzak aztertzea.
— Irtenbide horiek nola hartu esperimentatzea.
Hautatutako zortzi hiriok gure partzuergoko kideen lankidetza eta laguntza dugu, nazioarteko hirien sareak, ESSri laguntzeko erakundeak eta izen handiko unibertsitateak eta ikerketa-erakundeak barne.