Bilbao Ekintzak Innolab Bilbaoren lankidetzarekin bultzatzen duen ekimen bat da, eta turismoaren sektoreko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna transformazio digitalaren bitartez sustatzeko gauzatu da. Aldi berean, turismoaren sektorean negozio-eredu berriak garatzeko eta ekintzailetza sustatzeko irtenbide teknologikoak eta aplikazioak identifikatu nahi ditu.
Turistech Bilbao ekimena turismoaren sektorearen premiei erantzuteko sortu da; beraz, ikuspegia mundu osoko zein tokian tokiko gaur egungo krisiaren testuinguruaren arabera egokitu da, eta honako helburu hauek markatu ditu:
- Turismo-eskaintzaren eta -eskariaren arteko konexioa handitzea, tokiko kontsumoaren alde egiteko, baina kalitate oneko esperientzia seguru bat bermatuta.
- Turismo-enpresaren digitalizazioa erraztea eta katalizatzea, eta sektorearen zein profesionalen premietara egokitutako aholkularitza eta informazio baliagarria ematea.
- Berrikuntza Irekiko prozesuak sustatzea, zeinaren bitartez teknologia diseinatzeko, garatzeko edo ezartzeko faktore gakoa izango duten zerbitzu, produktu eta kanpaina berriak sortuko diren.
- Turismoaren sektoreko eragileen topalekua izatea, euskarri teknologiko batekin Bilboko eta Bizkaiko turismo-industria aktibatzeko erronka nahiz premiei erantzuna emango dieten ekimenak abiarazteko eta irtenbideak bilatzeko.