Zer behar duzu?

Bilbao Ekintzari buruzko edozein zalantza argitzen lagunduko dizugu. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Bilbao Arena

  • Nola sar zaitezke Bilbao Arenara?

    Bilbao Arenara sartzeko ateak jarduera edo ikuskizun bakoitzaren arabera zehazten dira. Ekitaldi bakoitzaren webgunean kontsulta daitezke eta, normalean, zure erosketa-txarteletan agertuko dira. Halaber, prozedura berarekin, ekitaldiak hasteko ordutegia kontsulta daiteke. Komeni da garaiz iristea, pilaketak saihesteko.

    Eserlekua aurkitzeko, erosketa-txartelean agertuko diren atea eta sektorea hartu behar dira kontuan. Bilbao Arena behar bezala seinaleztatuta dago eta plano ezberdinak ditu eraikinean zehar. Instalazioetara sartu ondoren, sarreran ageri den atea bilatzea gomendatzen dugu lehenik eta behin. Bertatik, blokea eskuinean edo ezkerrean egongo da eta ilara eta eserlekua bakarrik bilatu beharko dira.

    Era berean, edozein zalantza kontsulta daiteke ekitaldi bakoitzeko arreta zerbitzuetako langileekin eta haiek erantzun bat emango dute.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Bilbao Arena” saila hautatuz.

  • Non eros ditzaket ikuskizun eta jardueretarako sarrerak?

    Ekitaldi bakoitzak bere salmenta-bideak ditu. Tiketak kanal ofizialetan soilik erostea gomendatzen dugu. Ikuskizun bakoitzaren webgune ofizialean kontsultatu ahal izango dira.

    Sarrerak salgai geratuz gero, ikuskizunaren egunean bertan ere erosi ahal izango dira leihatilan.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Bilbao Arena” saila hautatuz.

  • Zer segurtasun-neurri mota aplikatzen ditu Bilbao Arenak?

    Bilbao Arenak segurtasun-kontrolak egiten ditu ekitaldi guztietan, hauek ondo funtziona dezaten. Murrizketen artean, ezin da  argazki-kamera erreflex edo profesionalekin sartu, ezta selfi-makilekin ere.

    Argazkiak, bideoak edo beste edozein multimedia-eduki filmatzeko baldintzak ikuskizun bakoitzaren araberakoak dira eta enpresa sustatzailearen baldintzak kontsultatu behar dira.

    Era berean, ezin da haurtxoen orgatxoetara sartu. Sarbide guztiek kotxetxoak uzteko guneak dituzte, supermerkatuko orgen antzeko funtzionamenduarekin. Hala ere, haurrentzako ekitaldietan espazio berriak prestatuko dira, horiek errazago igaro daitezen.

    Instalazioetan sartzeko adinari dagokionez, arau orokor gisa, 16 urtetik beherakoek heldu batekin sartu beharko dute. Hala ere, ekitaldiak sustatzen dituzten erakundeek baldintza espezifikoak ezartzen dituzte eta, beraz, bertaratzea baino lehen kontsultatzea gomendatzen dugu.

    Araudiak agintzen duen bezala, instalazioek zerbitzu medikoa dute, eskatzen duenaren eskura.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Bilbao Arena” saila hautatuz.

  • Bilbao Arenak, ba al du jatetxe-zerbitzurik?

    Bai, Bilbao Arenak barrak finkoak eta mugikorrak ditu espazio osoan zehar. Gainera, ordainketak errazteko, txartelarekin ordaintzeko aukera dago.

    Alkoholaren kontsumoari dagokionez, baimenduta dago 18 urtetik gorakoentzat, kirol-ekitaldietan izan ezik.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Bilbao Arena” saila hautatuz.

  • Zer abantaila eskaintzen ditu Bilbao Arenak?

    • Kokapen ezin hobea, hiriaren erdigunean.
    • Espazioaren esperientzia formatu txikiko, ertaineko eta handiko ekitaldiak antolatzen.
    • Lantalde kualifikatua, beti laguntzeko prest dagoena.
    • Bezeroen gogobetetasuna.
    • Edozein jardueretara moldatzeko gaitasuna.
    • Espazioak eta soinua kalitate onenekoak dira.
    • Ikusleek sentitzen duten giro hurbileko eta kalitatezkoa.
    • Edukiera ezberdinetarako gaitasuna eta moldakortasuna.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Bilbao Arena” saila hautatuz.

  • Nola iritsi naiteke Bilbao Arenara?

    Bilbao Arena Miribilla auzoan kokatuta dago, hiri-eremu berria, dinamikoa eta sarbide errazekoa. Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dugu instalazioetara iristeko. Tren eta autobus geltokiak ditu inguruetan, baita tranbia (Erribera) eta metro geltokiak ere (Alde Zaharra, Unamuno irteera) 15 minutura, gutxi gorabehera.

    Nolanahi ere, ibilgailu pribatua erabili behar bada, honako hauek dira aparkatzeko aukerak: 250 plazako lurpeko aparkalekua, eta, ingurunean, Miribillako merkataritza-guneko, Bizkaiko pilotalekuko eta Miribillako aparkalekuko erabilera publikoko aparkalekuak.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Bilbao Arena” saila hautatuz.

  • Bilbao Arenan ekitaldi bat antolatu nahi dut. Zer egin behar dut?

    Esteka honen bidez jar zaitezke harremanetan, “Bilbao Arena” eremua hautatuz. Dagokion saila zure eskaeraz arduratuko da eta ahalik eta lasterren jarriko da zurekin harremanetan.

Ekintzailetza

Ekitaldiak

Enplegua

Enpresa

Merkataritza

Orokorra

Proiektu estrategikoak

Turismoa